Elhuyar Zientzia

Tecnalian MIRACLE proiektua koordinatzen ari dira, hormigoia eta ingurumena uztartzen duen proiektu bat. Hormigoia tenperaturarekin emititzen duen erradiazioa kontrolatzelko helburua du proiektuak. Edurne Erkizia eta Juan Jose Gaitero ikertzaileak izan dira gurekin.

Direct download: EKOIII-10b.mp3
Category:science -- posted at: 3:34am EST

Irulegiko aztarnategian, Aranguren bailaran, brontzezko esku bat topatu dute baskoien herri batean, duela 2.100 urtekoa. Bertan dago idatzita ezagutzen den baskoien hizkuntzaren testurik zaharrena. Aranzadiko Mattin Aiestaran arkeologoa, aztarnategiaren zuzendariak aurkeztu digu aurkikuntza garrantzitsu hori. 

Direct download: EKOIII-10a.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EST

III. denboraldiaren 10. saioa: Irulegiko eskua eta MIRACLE proiektua hormigoia hobetzeko.

Direct download: EKOIII-10.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EST

Podcastaren honetan, elikagaien munduan murgilduko gaitu Guillermo Roa, Elhuyar-eko zientzia dibulgatzaileak. Lurretik, edo itsasotik edo, jatorria edozein dela, elikagaiek gure platererako bidean duten balio-katea aztertuko dugu, ikuspuntu askotatik. Atal honetan, elikagaien xahuketari buruz aritu gara Arantxa Madariaga Aberasturi Elika erakundeko zuzendariarekin. Batetik, arazo hori zenbatekoa den azaldu digu, eta, bestetik, izan litezken konponbideak aurkezten. Haren eskutik ezagutuko dugu, besteak beste, zein den elikagaien xahuketaren errealitatea Euskal autonomi Erkidegoan. 

Direct download: SustraiPodcast01-ElikagaienXahuketa.mp3
Category:science -- posted at: 6:06am EST

Idoia Mujika CFMko komunikazio-arduraduna izan da gurekin "¿Qué sabemos de...?" hitzaldi zikloari buruz hitz egiteko. Urtero antolatzen den zikloa bat da. Aurtengoan, bi hitzaldi oso interesgarri geratzen dira, biak azaroan, bata Marte eta biziari buruzkoa, eta, bestea, neurozientziak eta urrezko nanopartikulei buruzkoa.

Direct download: NFXXVII-09c.mp3
Category:science -- posted at: 6:02am EST

IKERLANek laborategi berria inauguratu du: DIGILAB. Bertan, puntako teknologia asko ikertuko ditu. 5G teknologia, zibersegurtasuna, safety eta fidagarritasuna, adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa, besteak beste. Ion Etxeberria zuzendari nagusia eta Mikel Azkarate-Askatsua ingeniaria izan dira gurekin laborategia gurean aurkezteko. 

Direct download: NFXXVII-09b.mp3
Category:science -- posted at: 5:57am EST

Newtonen lana hobetu daiteke? Grabitatearen deskribapen matematiko hobea egin daiteke? Hamarkadak dira horrelako ideia bat ustiatzen ari direla fisikariak, eta izar-taldeen jaiotzaren kasuan ikusi dira emaitza onak. Grabitate eraldatu batek ezusteko handiak ekar litzake.

Direct download: NFXXVII-09a.mp3
Category:science -- posted at: 7:30am EST

XXVII. denboraldiaren 9. saioa: grabitate eraldatua, DIGILAB laborategia Ikerlanen eta "¿Qué sabemos de...?" hitzaldi-zikloa.

Direct download: NFXXVII-09.mp3
Category:science -- posted at: 7:26am EST

Artzaintza bideratzeko moduaren arabera aldatzen dira klimaren gain duen eragina. NEIKEReko Nerea Mandaluniz Astigarragak hamar urtetan egindako ikerketa bati buruz hitz egin digu. Artzaintza berreratzaileak aukerak emango ditu gauzak hobetzeko. Abeltzaintzaz, klimaz eta larraketa ereduez hitz egin digu. 

Direct download: EKOIII-09a.mp3
Category:science -- posted at: 7:15am EST

III. denboraldiaren 9. saioa: Indiako berriztagarriak eta artzaintza berreratzailea.

Direct download: EKOIII-09.mp3
Category:science -- posted at: 7:11am EST

Direct download: AMAIA_BACIGALUPE_Osasuna_ez_da_soilik_gaixo_ez_egotea_Kultu.mp3
Category:science -- posted at: 6:19am EST

Elhuyar gaur nolakoa den jakin nahi izan dugu lau langileren testigantzatik abiatuta. Nagore Rementeria Argote, Ander Corral Naves, Aitziber Lasa Iglesias eta Itziar Cortes Etxabe izan dira gurekin. Zientziaz, hizkuntzaz, adimen artifizialez eta STEAM hezkuntzaz hitz egin dugu. 

Direct download: NFXXVII-08b.mp3
Category:science -- posted at: 5:18am EST

Andoni Sagarna da Elhuyar sortu zutenetako bat. Ingeniari-talde bat zen; 1972tik aurrera, astebururetan biltzen hasi ziren, eta, geroztik, Elhuyarrek bost hamarkadako historia izan du. Denboran atzera begiratu dugu historia hori ezagutzeko. 

Direct download: NFXXVII-08a.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EST

XXVII. denboraldiaren 8, saioa: Elhuyarrek 50 urte bete ditu.

Direct download: NFXXVII-08.mp3
Category:science -- posted at: 4:14am EST

Josu Narbarte Hernandez arkeologoak historian zehar gidatu gaitu izokinen arrantzaz hitz egiteko. Erdi Arotik honako ibilbide bat egin dugu haren eskutik helduta, batez ere, Bidasoa eta Urumea ibaien inguruetan. Arrantzarekin batera, garaiko gizartearen funtzionamendua azter daiteke.

Direct download: EKOIII-08a.mp3
Category:science -- posted at: 5:21am EST

III. denboaldiaren 8. saioa: pinguino enperadorea eta izokinen arrantzaren historia.

Direct download: EKOIII-08.mp3
Category:science -- posted at: 5:17am EST

Substantzia bera dira kafeina eta teina. Hain zuzen ere, tearen landareak kafeina dauka, kafearen landareak bezalaxe. Ideia honetatik abiatuta, aitzakia horrekin, kafeinari buruz hitz egin dugu gaur.

Direct download: NFXXVII-07cc.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EST

Ilustratzaile zientifikoak ugaritzen ari dira. Lanius Animatics estudioa ezagutu dugu sortzaileetako batekin, Alain Sorazu Agirre ilustratzailearekin. Estudioa lau lankide ditu, bakoitzak bere hiritik lanean. 

Direct download: NFXXVII-07bb.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EST

Denborarekin zerikusirik duten aplikazioak programatzea amesgaiztoa izan daiteke informatikari batentzat, munduan, ordutegien antolaketa eromena delako.

Direct download: NFXXVII-07a.mp3
Category:science -- posted at: 4:14am EST

XXVII. denboraldiaren 7. saioa: ordu-aldaketa informatikatik ikusita, Lanius Animatics eta kafeina.

Direct download: NFXXVII-07.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EST

1