Mon, 27 April 2015
FERNANDO LOPETEGIk kontatu dizkigu Zarautz ON taldearen hurrengo hilabeteetako asmoak. Batez ere, Arrantzale@PESCA#Euskadi izeneko saio multzo bati buruz hitz egin digu. Garai ona hau, Zarautzera joateko. |
Mon, 27 April 2015
OIHANA JAUREGIk, Teknopolis saioko erreportariak, azaldu digu nola egiten dute foto-finisha atletismoko lasterketetan. Eta begi bistakoak ez direbn hainbat kontu kontatu dizkigu, adibidez, foto-finish izeneko hori ez dela argazki bakar bat. Gainera, sistema nola kalibratzen den lasterketa-hasiera markatzen duen tiroa eta kronometroa sinkronizatu ahal izateko. |
Mon, 27 April 2015
MENTXU AIERTZA kimikaria izan da gurekin, nanomedikuntzari buruz hitz egiten. Urteak egin ditu medikuntzan erabiltzeko egitura molekularrak prestatzen, eta horri buruz hitz egiteko gonbidatu dugu. |
Mon, 27 April 2015
Javier Gorosabel astronomoa hil egin da, 45 urte zituela. Gamma izpien leherketak ikertzen zituen, eta zientzia-kontu asko ekarri izan dizkigu. Norteko Ferrokarrillean gogoan izan nahi dugu, eta haren omenez egin dugu saio hau. |
Mon, 27 April 2015
XIX. denboraldiaren 33. saioa: Agur Gorosabel, Mentxu Aiertza, Teknopolis eta foto finish-a eta Zarautz On arrantzaleekin. |
Mon, 20 April 2015
Teknopolis saioan, BEÑAR KORTABARRIAK egurra eta Ilargia lotzen dituen hainbat ikerketa erakusten ditu erreportaje batean. Tknika institutukoek gidatutako lanak dira, eta hainbat ikuspuntutatik eginak daude. Egur moztuak, egurra jaten edo usteltzen duten animalen eragina eta beste faktore batzuk ikerzen dituzte. |
Mon, 20 April 2015
Albiste handi bat izan zen abenduan: tenperatura oso altuko supereroale bat aurkitu zuten fisikariek, azido sulfhidrikoa presiopean jarrita. Orain, DIPC zentroko ikertzaileek ulertu dute kasu horren fenomenoa. ION ERREAk horretaz hitz egin digu. |
Mon, 20 April 2015
Columbia Unibertsitateko fisikari batzuek aurkeztu dute ateria agortuta ere funtzionatzen jarraitzen duen bideokamera bat. Prototipo bat besterik ez da, baina oso ideia interesgarrian oinarritzen da hori lortzeko: jasotzen duen argiaren energia baliatzen du, eguzki-panelek eguzkiaren energiarekin bezala. |
Mon, 20 April 2015
XIX. denboraldiaren 32. saioa: Bateria gabe funtzionatzen duen bideokamera, Ion Errea eta supereoale berriak eta Teknopolis, egurra eta Ilargia |
Sun, 12 April 2015
Ikerketa luze batek, PREDIMED izenekoak, frogatu du normalean onartzen dugun ideia bat, alegia, dieta mediterraneoak onurak ekartzen dituela bihotzaren osasunean. Baina ikerketa ez da hor bukatu. Orain martxa jarri dute PREDIMED PLUS ikerketaren jarraipena. Aztertzen ari dira dieta mediterraneoak pisuaren galerarekin batera nolako fektuak dituen. Teknopolis saioko ALAITZ OCHOA DE ERIBEk erreportaje bat egin du horrekin guztiarekin, etagurekin izan da. |
Sun, 12 April 2015
Kultura zientifikoaren hirugarren jaia bukatu egin da. Baina guk hitz egin nahi izan dugu jai horren bihotza eta garuna izan denarekin: KOLDO GARCIA biologo konputazionalarekin. Harekin, kulturaz eta zientziaz hitz egin dugu eta bere ikerketaz ere bai. |
Sun, 12 April 2015
Brontosauroaren benetako izena Apatosauroa izan da orain arte. Dinosauroen Fosilen Gerran asmatu zituzten bi izenak, baina Brontosauro baztertuta geratu zen, ustez, bi animalia horien hezurrak berdinak zirelako, eta animalia bakarra zelako: Apatosauroa. Baina ikerketa berriek diote ezetz, eta Brontosauroa itzuli da izendegi zientifikoetara. |
Sun, 12 April 2015
XIX. denboraldiaren 31. saioa: Brontosauroari ongietorria, Koldo Garcia KZJaiaren bihotza eta garuna eta Teknopolis dieta mediterraneoarekin. |
Thu, 9 April 2015
2014ko Zientzia Azoka irabazi zuen proiektu harrigarri batekin. Kirolarien belaunaren lotailuak babesteko proposamen teknologiko bat da, eta, haren balioa probatzeko 3d eredu bat sortu du berak egindako 3d inprimagailu batekin. BEÑAT INSUNZA, gazte harrigarria. |
Thu, 9 April 2015
Zer gara? Partikulak edo uhinak? A ze galdera! Gaur, TXONI MATXAINek azalduko digu zein den galdera horri fisikariek eman dioten erantzuna. Elektroiak, fotoiak eta beste partikulak, aldi berean uhinak eta partikulak dira. Errealitatea arraroa da. Baina fisika kuantikoak aspaldian irakatsi zigun hori. |
Thu, 9 April 2015
Herensugeak edo dragoiak Erdi Aroko animalia fantastikoak dira. Hain zuzen ere, Erdi Aroko literaturan ugariak ziren, baina gerora desagertu ziren. Bi zientzialarik hori aztertu dute, eta arrazoi bat bilatu dute horretarako: garai hartako klima, hurrengo mendeetakoa baino beroagoa zen. Gero, hoztu egin zen eta herensugeak desagertu ziren. Baina berriz ere bueltan daude. |
Thu, 9 April 2015
XIX. denboraldiaren 30. saioa: herensugeak itzuli dira, partikula eta uhina eta Beñat Insunza Zientzia Azokaren irabazlea. |