Mon, 31 October 2011
Evariste Galois |
Wed, 26 October 2011
Matematikaren historiako izen handi baten 200. jaioteguna ospatzen ari gara. Oso istorio erromantikoa du; duelu batean hil zen 20 urte zituela. Gustavo fernandez oraingo matematikariak kontatuko digu zein izan zen Galois. |
Wed, 26 October 2011
Haurdun Gaude eta dagoeneko seigarren astean sartu gara. Gure txikitxoari burua handitu zaio, eta organoak hasiak dira hazten. Enbrioia itxuratzen ari da. |
Wed, 26 October 2011
XVI. denboraldiko zortzigarren saioa. Evariste Galois matematikaria eta Kristal fotonikoak. |
Wed, 26 October 2011
Nafarroako Unibertsitate Publikoan kristal fotonikoak eta haien aplikazioak ikertzen ari dira, batez ere, eguzki-panelen eraginkortasuna handitzeko eta leihoetan iragazki-moduan erabiltzeko. |
Wed, 26 October 2011
Oihana Jauregik kontatuko dizkigu urriaren 29ko saioaren edukiak, eta Errusiako egonaldi bat Yuri Gagarin zentroan. |
Mon, 24 October 2011
Hiesa eta antisorgailuak |
Wed, 19 October 2011
Merkurioren orbitatik, NASAko Messenger zunda ari datuak jasotzen planeta ikertzeko; hori da gaurko saioaren gai nagusia. Eta horrez gain, azaleko gaixotasunak ikertzen dituen proiektu batez hitz egin dugu, SKINTREAT. |
Wed, 19 October 2011
NASAko Messenger zunda Merkurioren orbitan dago martxotik. Orbita horretan sartu zenean, datuak jasotzeko prest zegoenean, saio bat egin genuen kontatzeko zer genekien Merkuriori buruz, eta zein ziren haren misterio handienak. Orain, beste saio bat egin dugu Messengerrek datu harrigarriak bidaltzen hasi delako. |
Wed, 19 October 2011
Oihana Jauregi Teknopolis programaren aurkezleak kontatu digu zein izango diren eduki nagusiak asteburu honetako saioan. |
Wed, 19 October 2011
Enbrioia hazten ari da; milimetro bat eguneko, gutxi gorabehera. Aste honetan bosgarrena da haurdunaldian, eta amatxo hasi da nabaritzen haurdunaldiaren efektuak. |
Wed, 19 October 2011
Europako proiektua da SKINTREAT. Larruazalaren hainbat gaixotasunentzako botikak eta tratamenduak bilatzen duen proiektua da, eta GAIKER-IK4 zentroak parte hartzen ari da, nanopartikulen toxikotasuna aztertzeko metodologia bat prestatzen. |
Mon, 17 October 2011
Garagardoaren aparra |
Wed, 12 October 2011
XVI. denboraldiko seigarren saioa. Informatika mugikorretan. |
Wed, 12 October 2011
Jabi Asurmendi informatikariak azaldu digu zenbateraino kolonizatu duen informatikak telefono mugikorren mundua. Informatika berezia da, egokia gailu txiki eta mugatu bat kontrolatzeko. |
Wed, 12 October 2011
Elhuyar Fundazioan garatutako bi aplikazio ezagutuko ditugu, telefono mugikorretan erabiltzeko. Biek dute euskararekin zerikusia. Batak, Moblangek, euskarako oinarrizko esaldiak ikasteko balio du, eta besteak bost hiztegiren aplikazioak dira. |
Wed, 12 October 2011
Oihana Jauregik kontatuko digu zer eduki emitituko duen Teknopolis telebista-saioak urriaren 15eko asteburuan. |
Wed, 12 October 2011
"Haurdun Gaude" atalean, haurdunaldi bati egiten diogun astez asteko jarraipenean, lehen aldiz joan gara ginekologoarengana. Egia esan, ginekologoa etorri zaigu irratira; Ainhoa Salegi du izena, eta haurdunaldiaren lehen asteei buruz hitz egin digu. |
Mon, 10 October 2011
DNAri jarraitu |
Mon, 3 October 2011
Saguzarrak |