Mon, 29 May 2023
EHUko argitalpen zerbitzuetan ederki ospatu zuten liburuaren nazioarteko eguna. Eli Alberdi zerbitzuaren arduraduna izan da gurekin, eta ospakizun horretaz hitz egin digu. Argitalpen asko izan dituzte. Besteak beste, G.H. Hardy matematikariak idatzitako liburu baten itzulpena argitaratu dute: Matematikari baten apologia. Liburu interesgarria eta egile interesgarria ere bai. |
Mon, 29 May 2023
Mattin Urbieta izan da gurekin, CAF-Elhuyarreko saridunetako bat. Fisikari teorikoa da EHUn, eta haren tesian oinarritutako artikulu batekin eskuratu du saria. Nanopartikula ieroaleetan elektroiak dantzan nola jarri ikertzen du, argiarentzat tranpa ñimiño bat sortzeko helburuarekin. Kuriosoa! |
Mon, 29 May 2023
XXVII. denboraldiaren 37. saioa: elektroiak dantzan argia harrapatzeko eta matematikari baten apologia. |
Thu, 25 May 2023
Arantzazu Luzarraga Iturrioz arkitektoak iaz CAF-Elhuyar sarietan sorkuntza-beka bat eskuratu zuen Bizkaiko labe garaien hondakinen eraginaren mapa pertsonal bat egiteko. Proiektuari Ostutako paisaiak izena jarri dio. Gurekin izan da proiektua azaltzeko, erabat lotuta dagoen antropozenoaren kontzeptuaz hitz egiteko. |
Thu, 25 May 2023
III. denboraldiaren 37. saioa: Ostutako paisaiak eta antropozenoa eta UGASS proiektua. |
Mon, 22 May 2023
Urteroko jaialdia da Pint of Science. Ikertzaileek haien proiektuez hitz egiten dte taberna batean, garagardo bat eskuan duen edozeinen aurrean. Datorren astean ospatuko dute aurtengo edizioa. Guk Ondarroako egitaraua ezagutu dugu Josu Ceberioren eskutik, eta Donostiakoa eta Errenteriakoa Uxue Aizarnaren eskutik. |
Mon, 22 May 2023
UEUk antolatzen duen Ikergazte kongresuan izan gara. Bi urtean behin egiten dute, eta aurtengo edizioa Donostian izan da. Han izan gara, batetik, antolatzaileetako batekin, Olatz Arbelaitz informatikariarekin, eta bestetik, banatzen dituzten lan onenen sarien irabazle birekin, Eneko Sotomayor eta Irati Mendia. |
Mon, 22 May 2023
XXVII. denboraldiaren 36. saioa: UEUren Ikergazte kongresua eta Pint of Science jaialdia. |
Thu, 18 May 2023
San Isidro egunean grabatu genuen elkarrizketa hau, nekazarien eta abeltzainen egunean. Hizlariak, Asier Albite albaitaria eta Izaro Zubiria albaitari eta abeltzaina. Biek gertutik ezagutzen dute sektorea, eta oso ondo dakite zer den eta zer ez den abeltzaintza ekologikoa. Solasaldi luze eta atsegina izan genuen haiekin. |
Thu, 18 May 2023
III. denboraldiaren 36. saioa: abeltzaitzan ekologikoa. |
Mon, 15 May 2023
Telefonoaren historian sartu gara azken aldiz "Bai, esan!" ataean. Buruhauste bat izan zen telefonoak ahotsa nola jasoko zuen asmatzea, mikrofonoa alegia. Baina ikatzezko mikrofonoa garatu zutenean, mende oso batez erabiliko genuen tresna estandar bat lortu zuten. Tartean, Edison. |
Mon, 15 May 2023
BCBL zentroko ikertzailee aztertzen ari dira nolako ondorioak utzi dituen irakurtzeak berak giza burmuinean eta haren genetikan. Orain, ikerketaren lehen emaitzak argitaratu dituzte Nature Human Behaviour aldizkarian. Amaia Carrión ikertzaile nagusia gurekin izan da ikerketaz hitz egiteko. |
Mon, 15 May 2023
Giza Genoma proiektuan genoma oso bat deskodetu zutenean, jatorrizko laginak dibertsitate oso txikia zuen. Orain, 47 pertsonaren genomak deskodetu dira, jatorri etniko ezberdinak duten pertsonen laginak erabilita. Nolanahi ere, hau pangenoma bat (genomaren mapa global bat) izateko bidean lehen urrats bat da. |
Mon, 15 May 2023
XXVII. denboraldiaren 35. saioa: pangenoma, irakurketaren ondorio genetikoak eta telefonoetako mikrofonoak. |
Fri, 12 May 2023
Aranzadiko Mari Azpiroz Murua botanikariak herbarioei buruz hitz egin digu. Herbario ospetsuak, botanikari ospetsuak, bai eta gaur egungo herbarioei buruz ere hitz egin digu, Aranzadiko herbarioa barne. Gainera, Ana Garcia del Bao botanikariak proposamen interesgarri bat egin digu: orkidea bila izeneko kanpainan parte hartzea. |
Fri, 12 May 2023
III. denboraldiaren 35. saioa: Aranzadiko botanikariekin herbarioak eta orkidea bila. |
Mon, 8 May 2023
|
Mon, 8 May 2023
Urtero etortzen da Donostiara Fotciencia argazki-lehiaketaren erakusketa. Zientziarekin zerikusia duten argazkien lehiaketa ibiltaria da, eta Donostian CFM zentroa arduratzen da antolaketaz. 2023ko maiatzaren 31ra arte egongo da Tabakaleran ikusgai. Gu bertara joan gara CFMko Idoia Mujikarekin erakusketa bertatik bertara aurkez diezagula. |
Mon, 8 May 2023
Ikerketa-zentro asko daude hegazkingintzari begira. Hegazkin seguroak, eraginkorrak eta, gainera, jasangarriagoak behar ditugu, eta horretarako, ikerketa handia dago materialen esparruan. Teknikerreko Jon Mabe, Tecnaliako Usoa Izagirre eta Cideteceko Jaime Ochoa izan da gurean. Haien zentroek dituzten hainbat ikerketaren berri ekarri dizkigute, eta ondorio bat atera dugu: hezgazkingintzaren ikerketa oso-oso sofistikatua da. |
Mon, 8 May 2023
XXVII. denboraldiaren 34. saioa: Estaldurak hegazkingintzan eta Fotciencia18 erakusketa. |
Wed, 3 May 2023
CAF-Elhuyar saietako kategoria bat Neiker saria da, lehen sektoreari buruzko lanak saritzen dituena. Aurtengo edizioan Aitor Garmendia kazetariak irabazi du, Aralarri buruzko erreportaje luze bati esker. Harekin izan gara. |
Wed, 3 May 2023
III. denboraldiaren 34. saioa: CAF-Elhuyarreko Neiker sariaren irabazlea, Aitor Garmendia, eta Aralar. |
Tue, 2 May 2023
CAF-Elhuyar sarietan Jazinto Iturberen lan aitzindaria saritu dute. Zientzia euskaraz egin zitekeen defendatu zutenetako bat da. Lan handia egin du zientziaren terminologian bai eta zientzia euskaraz komunikatzeko ahaleginetan. Aurtengo merezimendu saria, egindako lan garrantzitsuarengatik. |
Tue, 2 May 2023
CAF-Elhuyar sarietan, aurtengo edizioan, artikuu orokorren kategorian Judith Zubia ingeniari biomedikuak irabazi du. Haren artikuluak esploratu du DNA molekula bera izan ote daitekeen datuak gordetzeko tresna egokia. |
Tue, 2 May 2023
1953an aurkitu zuten DNAren egitura helize bikoitz bat zela, fosfatoak kanpoaldean eta base nitrogenatuak barruan. Aurkikuntza horretan, Watsonek eta Crickek ez ezik, beste ikertzaile asko ere ahrtu zuten parte. Baina oraindik ez da erabat argitu zer gertatu zen, istorioa oso distortsionatuta iritsi zaigulako. |
Tue, 2 May 2023
XXVII. denboraldiko 33. saioa: DNAren egiturak 70 urte, eta CAF-Elhuyar sariak, Judith Zubia eta Jazinto Iturbe. |