Sun, 29 November 2015
Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia-azoka gazteentzako zientziaren lehiaketa bat da. Joan den edizioaren irabazle batzuen saria Galicienciara joatea izan zen, alegia, proiektu bera Galizian antolatzen den beste antzeko azoka batean parte hartzeko aukera. Bada, Lauro ikastolako talde bate horrek han ere izan da irabazle. Elhuyarko AITZIER LASAk kontatu dizkigu xehetasunak. |
Sun, 29 November 2015
Aste honetan, ehun urte bete dira erlatibitate orokorraren teoriaren lehen artikulua argitaratu zuenetik. Albert Einsteinek teoria harrigarri bat oparitu zigun. Zaila ulertzeko, baina oso erabilgarria. Gaur eskerrak eman dizkiogu fisikari zaharrari. |
Sun, 29 November 2015
Herpetologo batzuek txantxiku-espezie baten habitatetik onddo arriskutsu bat garbitu dute, eta guk balorazio bat eskatu diogu Aranzadi Elkarteko ION GARIN herpetologoari. Oso ikerketa lokala da, ezin da beste toki batzuetan aplikatu teknika bera, baina oso kontu interesgarria da. |
Sun, 29 November 2015
Hegaztiak dinosauro batzuetatik datoz. Gero eta proba gehiago dituzte zientzialariak. Aste honetan, arrautz eta habi fosilekin egindako ikerketa baten berri jaso dugu, eta emaitzek hipotesi hori indartzen dute. |
Sun, 29 November 2015
XX. denboraldiaren 12. saioa: Txoriak eta dinosauroak, Mallorcako txantxikua eta Ion Garin, erlatibitate orokorra eta Galiciencian irabazleak. |
Mon, 23 November 2015
ZarautzON taldea dibulgazioa egiteko sortu zen, eta dagoeneko hiru urtez aritu dira horretan. Udazken honetan izan dituzten ekitaldi interesgarrien berri ekarri digute NATALIA VAHLek eta JOSE MARI LARRAMENDIk. Adibidez, abenduaren 1ean izango den grafenoari buruzko hitzaldiaz hitz egi digute: Grafenea enpresako IÑIGO TXAROLAk hitz egingo du material harrigarri horri buruz. |
Mon, 23 November 2015
Udan izan ziren Teknopolisekoak Antton Alberdi biologoarekin batera Piriniotan, Bisaurin mendiaren magaletan, saguzarrak harrapatzen. Espezie jakin baten bila joan ziren, saguzar belarrihandi alpetarraren bila. Harrapatzen zituzten aleak neurtu eta pisatu egiten zituzten, eta transmisore bat jartzen zieten segimendua egin ahal izateko. Abentura biologiko horren lekukoak gara gu aste honetan emititu den programari esker, eta irratian IÑAKI LETURIAk kontatu digunari esker ere bai. |
Mon, 23 November 2015
XUXEN 5 zuzentzaile ortografikoa aurkeztu dute IXA taldekoek eta ELhuyar Fundaziokoek. Eta kontua da zuzentzaile ortografikoa baino gehiago dela: gramatika ere zuzentzen du, eta euskara zuzenaren gomendioak ere ematen ditu. Azkenean, H hizkia non eta noiz idatzi behar den baina zuzenketa sofistikatuagoak egiten ditu. Elhuyarko ITZIAR CORTES informatikariak aurkeztu digu XUXEN ospetsuaren azken bertsio hau. |
Mon, 23 November 2015
Madrileko herpetologo talde batek lortu du Batrachochytrium dendrobatidis onddoa erabat desagerraraztea txantxiku arruntaren habitatetik. Oso zaila da onddo mikroskopiko bat erabat desagerraraztea leku batetik; hain zuzen ere, biologoek oso habitat apropos batean egin dute, txikia eta klima berokoa, eta hainbat urtetako lana izan da haientzat. |
Mon, 23 November 2015
XX. denboraldiaren 11. saioa: Txantxikuen zori ona Mallorcan, XUXEN5, Teknopolis saguzar ehizean eta ZarautzON grafenoaren bila. |
Mon, 16 November 2015
irekita dago ONzientzia bideo-lehikaetn parte hartzeko epea. Elhuyar Fundazioak eta DPC zentroak elkarrekin antolatzen duten zientzia-bideo laburren lehiaketa da. MANEX URRUZOLA lehiaketaren koordinatzaileak kontatu digu nolakoa izango den aurtengo edizioa. |
Mon, 16 November 2015
TXONI MATXAINek metalei eta koloreei buruz hitz egin digu gaur. Kolorea metalaren elektroien banaketaren araberakoa da, baina hainbat metaletan efektu hori oso konplexua da. Urrean, adibidez. Han, elektroien jokabidea ulertzeko, mekanika kuantika eta erlatibitatea erabili behar da. |
Mon, 16 November 2015
Ustez, 5 zentzumen ditugu: ikusmena, dastamena, entzumena, ukimena eta usaimena. Baina hori sinplifikazio bat da. Neurozientzialariek esaten dute 5 zentzumen baino gehiago ditugula. Achucarro zentroko ANE WYSSENBACHek hitz egin digu seigarren zentzumenari buruz. Eta zazpigarrena. Eta zortzigarrena... eta abar. |
Mon, 16 November 2015
George Boolek dagoeneko 200 urte izango lituzke gaur. Berak asmatu zuen ordenagailuek erabiltzen duten aljebra, hau da, 0 eta 1 zenbakien dantza manipulatzeko erabiltzen dugun oinarrizko matematika. Horregatik, zorionak, George!! |
Mon, 16 November 2015
XX. denboraldiaren 10. saioa: Booleren 200. urteurrena, seigarren zentzumena, urrea, erlatibitatea eta kuantika eta ONzientzia 2015 |
Mon, 9 November 2015
CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak urtero antolatzen dute zientzia-dibulgazioko euskarazko sariketa bat. Sari banaketa udaberrian izaten da, eta 2016an maiatzaren 11n izango da, baina horretarako lanak udazkenean edo neguan aurkeztu behar dira. Elhuyarko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu azaroaren 11tik aurrera aurkez daitezke edizio honetarako lanak eta aprobetxatu dugu berarekin gaudela, sariketen berrikuntzak ezagutzeko. |
Mon, 9 November 2015
1996tik hasita, informatikari euskaldunak elkartu egiten dira. Azken boladan, bi urtez behin izaten da, eta bilkurari gai berezi bat jartzen diote. Aurtengo bilkura azaroaren 14an izango da, eta robotikari buruz hitz egingo dute bereziki. Horretaz eta beste gai gehiagoz ere bai. OLATZ ARBELAITZ UEUko informatika sailekoak aurkeztu digu programazioa. |
Mon, 9 November 2015
Aste honetan, zientzia.eus-ekoek Wolfram Deuna eguna antolatu zuten, umorez betetako ekitaldi bat Bergaran (Elhuyar anaiek wolframa isolatu zuten herrian). Zientziako zortzi monologo egin zituzten zortzi zientzialariedo dibulgatzailek. Guk bakarrizketa haien zatitxo batzuk ekarri ditugu Norteko Ferrokarrillera ospakizunaren oroigarri moduan. |
Mon, 9 November 2015
Duela urtebete, Rosetta zunda kometa baten ingururko orbitara iritsi, eta modulu bat askatu zuen kometaren gainazalera jaisteko. Misioak oihartzun handia izan zuen orduan, baina lanean jarraitu zuen. Baina ez betiko. 2016ko irailean, misioa amaitutzat emango da; horretarako, ESAko zientzialariek Rosettari berari, orbitatik aterarazi eta kometaren kontra talka eginaraziko diote, ahalik eta etekin zientzifikorik handiena ateratzeko. orain, istripu hura diseinatzen ari dira. |
Mon, 9 November 2015
XX. denboraldiaren 9. saioa: Rosetta kometan bego, 8 monologo Wolfram Deunarentzat, Informatikari euskaldunen 2015eko bilkura eta CAF-Elhuyar ateak zabaltzeko prest. |
Mon, 2 November 2015
Zientzia.eus web guneak atal berria du: zientziako blogak biltzen dituen atal interesgarri bat. Atal horren aurkezpena ez da ohiko ekitaldi bat izango, baizik eta Wolfram Deuna izeneko ospakizun berezi bat. Bergarako udaletxean, zientziako monologoen saio bat egingo dute. Horretarako 9 zientzialari gonbidatu dituzte monologo bana emateko. Gurekin, ALAITZ OCHOA DE ERIBE ekitaldiaren aurkezlea izan da gaurkoan. |
Mon, 2 November 2015
Zientziaren Astean, CIC-nanoGUNE eta DIPC zentroek komikiak egiteko ekitaldi bat antolatu dute. JOSE CARLOS TORRE marrazkilariarekin batera, eta JON ANDER ARREGI fisikariaren aholkularitzarekin, 12 eta 18 urteko gazteek komiki bat egin ahal izango dute Donostiako San Telmo museoan azaroaren 6an. Gu JOSE CARLOS eta JON ANDERekin izan gara. |
Mon, 2 November 2015
UEUko natur zientzien sailekoek, Euskalnaturako biologoek alegia, kogresu handi bat antolatu dute azaroaren 28 eta 29rako, Eureka museoan. Natur Zientzien II. Topaketa izango da. Taldeko IBON ARISTI biologoak kontatu digu zein izango diren topaketa honek izango dituen berrikuntzak, eta gogoratu digu astebete falta dela posterrak aurkezteko epea bukatzeko. |
Mon, 2 November 2015
Nazioarteko-talde batek aurrerapauso izugarria eman du metastasiaren ikerketan: tumore batek askatzen dituen puskek minbizia zer organotara zabalduko duten nola zehaztuta dagoen aurkitu dute. Eta manipulatuta, baieztatu dute metastasia nahi duten tokira bideratu dezaketela. |
Mon, 2 November 2015
XX. denboraldiaren 8. saioa: metastasia kontrolatzeko ametsa, natur zientzien II. topaketa, nanokomikiak eta monologoak Wolfram Deuna egunean. |