Wed, 28 December 2011
XVI. denboraldiko 17. saioa. Smartphone-ak eta haurdunaldiaren 12. astea. |
Wed, 28 December 2011
Gaurko telefono mugikor aurreratuenak adimendunak dira. Hori da, behintzat, haien izenak esaten duena: smartphoneak (adimena duten telefonoak). Dena dela, zer behar du telefono batek adimendun izateko? Horri galdetu diegu Akting enpresako PAUL MINGUEZ eta IBAN AGIRRE ingenieriei. Eta haiekin smartphoneen teknologiari buruz luze hitz egin dugu. |
Wed, 28 December 2011
Haurdunaldiaren hamabigarren astea garrantzitsua da. Lehen hiru hilabeteen bukaera da, eta mugarri garrantzitsua da fetuarentzat, baita amarentzat ere. Aste honetarako, umearen gorputzaren sistema nagusiak bukatuak ez, baina garatzen eta kasu askotan funtzionatzen ari dira. |
Wed, 21 December 2011
XVI. denboraldiko hamaseigarren saioa. Jose Migel Barandiaran, "Euler el matemático" liburua, suaren kontrako ateak eta Higgs bosoia. |
Wed, 21 December 2011
Duela 20 urte hil zela Jose Migel Barandiaran, Euskal Herian izan den antropologo handienetako bat. Telesforo Aranzadirekin eta Jose Migel Egurenekin batera, euskal kobazulo eta trikuharri asko ikertzeari ekin zion. Los Tristes Trogloditas deitzen zioten hirukoteari. Gero, Gerra Zibilean eta hurrengo urteetan erbesteratuta bizi izan zen iparralden, eta Hegoaldera itzuli zuenean oso garai oparo hasi zuen ikerketai dagokionez. Hark aurkitu zuen Lezetxki kobazuloan Euskal Herriko giza fosilik zaharrena, esate baterako. Hori den aztertu genuen Jose Mari Velez de Mendizabal Barandiaran Fundazioaren presidentearekin. |
Wed, 21 December 2011
Euler matematikariaren biografia bat umeentzat: Euler el matemático. Liburu hori bi lagunek idatzi dute; bata, Gorka Calzada, idazlea da, eta bestea, Gustavo Vargas, ingeniaria. Indarrak batu dituzte proiektu hau aurrera ateratzeko, eta Norteko Ferrokarrill irratsaiora etorri dira lan horren berri ematera. Gustavo, gainera, kolonbiarra da, eta ahalegin berezia egin du gurekin euskaraz hitz egiteko. |
Wed, 21 December 2011
Teknalia zentroak parte hartu du Europako NOFIRE proiektuan, eta sua pabilioi industrialetan isolatzen laguntzen duen ate bat garatu du. Azkar ixten da, 0,5 m/s-ko abiaduran, eta 113 minutuz irauten du suak hondatu gabe. Atea nola garatu duten kontatu digu basqueresearch.com webguneko Irati Kortabitartek. |
Wed, 21 December 2011
Joan den astea iragarri dute fiskariek aspalditik espero zuten zerbait: Higgs bosoia detektatu dutela uste dute. Albistea ez daziurra, eta oraindik baieztatu beharko dute 2012 urtean, baina behintzat LHC azleragailuan lan egiten duten bi taldek aurkitu dute bosoiaren zantzuak, eta masa antzekoa neurtu diote. Albiste handia da fisikaren munduarentzat. |
Mon, 19 December 2011
Ada Yonath |
Mon, 12 December 2011
Teknopolis |
Mon, 5 December 2011
Gizatximinoa |