Sun, 25 November 2018
Distantzia-unitate bat da angstroma. Atomoen arteko distantzia adierazteko erabiltzen da. Izena Suediako astronomo eta fisikari baten omenez jarri zioten. Txoni Matxainek kontatu digu zergatik. |
Sun, 25 November 2018
Donostiako Axular lizeoko ikasle batzuek ESAk antolatzen duen CanSat lehiaketan hartu dute parte. Lata baten tamainako satelite bat diseinatu dute, eta kilometro bateko altueran jarri dute suziri baten bitartez segundo gutxi batzuetan. Europako lehiaketan hirugarren postuan geratu dira. Irratian, Mikel Eguren, June irurtzun, Mara Ibarburu eta Ane eguren izan dira, eta haien istorioa kontatu digute. 14 urteko ingeniari finak. |
Sun, 25 November 2018
Zeta material harrigarria da; orain ikertzaile batzuek argitu dute zergatik. Baina hori kontatzen dugunean kontuz ibili behar dugu dimentsioekin. Konparaketak ez dira beti baliagarriak azalpenak emateko. |
Sun, 25 November 2018
XXIII. denboraldiaren 11. saioa: amaraunaren zeta, CanSat eta Angstrom. |
Tue, 20 November 2018
Twitter bidez norberaren tesiaren ikergaia azaltzea, hori da erronka. 6 txiotan, besterik ez. UEUk antolatuta eta Unibertsitatea.net weborriaren partaidetzarekin, bi urtean behin antolatzen da erronka berezi hori. Aurtengo edizio, laugarrena, azaroaren 20an izango da; ZuriƱe Etxanobek azaldu digu nola. |
Tue, 20 November 2018
Duela 200 urte argitaratu zen Frankenstein eleberria. Mary Shelleyren liburu handiaz hitz egin digute Hondarribiko liburutegiko Leire Canok eta Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak. Liburua, haren egilea eta garaiko zientzia eta gizartea izan ditugu hizpide urteurren honetan. |
Tue, 20 November 2018
Gorputzak gardenak bilakatzeko ideia ez da berria, baina vDISCO izenekoa bai, Municheko Unibertsitateko adituek aurkeztu berri dute. Hildako sagu baten nerbio-sistema modu ikusgarrian erakustea lortu dute gardentasuna eta fluoreszentzia konbinatuta. |
Tue, 20 November 2018
XXIII. denboraldiaren 10. saioa: vDISCO, Frankenstein eta tesia 6 txiotan. |
Tue, 20 November 2018
Armintxe haitzuloko (Lekeitio) grabatuak egiteko ohikoa ez zen teknika erabili zuten.
Direct download: Qk08-181121_Armintxeko_grabatuen_teknika.mp3
Category:science -- posted at: 1:51pm EST |
Thu, 15 November 2018
Interneten bada istorio mundial bat grabitate gabe funtzionatzen duten bolalumeei buruzkoa. NASAkoek sekulako inbertsioa egin zutela hori garatzeko, eta errusiarrek , aldiz, arkatza erabiltzen dutela. Istorio polita, baina faltsua da. |
Thu, 15 November 2018
Oskar Gonzalez gure kolorezaleak fluoreszentziako kontuak ekarri dizkigu irratira. Eguneroko bizimoduaren material asko dira fluoreszenteak; argi ultramorearekin ikusiko genituzke. Eta fluoreszentziarekin batera, beste luminiszentzia batzuen berri ere ekarri digu, ipurtargiekin hasita. |
Thu, 15 November 2018
2019an sartuko indarrean kilogramoaren definizio teoriko bat. Horrekin, fisikaren oinarrizko zazpi unitateen definizio teorikoak emanda egongo dira. Orain arte, kilogramoa definitzeko, Parisen gordeta dagoen metal-puska bat erabili da erreferentzia moduan. Baina azkenean lortu da sistema metrikoaren unitate guzti-guztiek definizio teorikoa izatea. |
Thu, 15 November 2018
XXIII. denboraldiaren 9. saioa: kilogramoa, fluoreszentzia eta mikrograbitatearen bolaluma. |
Thu, 15 November 2018
2019an sartuko da indarrean kilogramo unitatearen definizioa. Orain arte kilogramoa Parisen dagoen objektu baten bitartez definitzen da, metalezko kilogramo fisiko bat, baina objektu erreal batek arazo handiak ematen ditu. Definizio teoriko baten beharra zegoen. |
Tue, 6 November 2018
ON-zientzia bideoen lehiaketaren azken edizioa martxan da. Bost minutuko bideoen lehiaketa da, Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak antolatuta. Elhuyarko Manex Urruzolak kontatu digu zer berrikuntza izango dituen edizio honek eta noiz eta nola aurkeztu daitezkeen lanak. |
Tue, 6 November 2018
Ricardo Arregi sarien 30.urteurrenean, euskal kazetaritzan erreferente izan diren 10 komunikabideren aipamen berezi egin dituzte. Tartean, Elhuyar aldizkaria izan da, eta aipamen horretaz hitz egin dugu Aitziber Agirre aldizkariaren zuzendariarekin. |
Tue, 6 November 2018
Hirurogei urte zituela, Berenice Abbott argazkilaria MIT institutuan sartu zen eta zientzialariei honako hau esan zien: "Zuek argazkilari txarrak zarete. Ni behar nauzue". Haren istorio osoa Elhuyarko Egoitz Etxebestek kontatu digu gaur. |
Tue, 6 November 2018
Itsaso Beltzean, Bulgariako kostatik 80 kilometrora, duela 2.400 urteko itsasontzi bat topatu dute, hondoratuta. Oso ur sakonetan dago, eta horregatik iraun du kalterik gabe. Hain zuzen ere, osorik iraun duen hondoratutako itsasontzi zaharrena da. |
Tue, 6 November 2018
XXIII. denboraldiaren 8. saioa: hondoratutako itsasontzi greko bat, Berenice Abbott, Elhuyar aldizkaria eta Rikardo Arregi saria eta ON-zientzia 2019. |
Tue, 6 November 2018
Lehenengo aldiz, eta ugalketa sexualaren arauak hautsita, sexu bereko bi gurasoren kumeak sortzea lortu dute, saguetan.
Direct download: Qk06-181107_Sexu_bereko_saguen_kumeak.mp3
Category:science -- posted at: 1:34pm EST |