Wed, 27 June 2012
XVI. denboraldiako 43. saioa. Azkena. Erditzearen kontuak eta Oihana Jauregiren agurra. |
Wed, 27 June 2012
Haurdun Gaude atalaren bukaera da, 40. astea, eta gaurko gaia erditzea da. Ainhoa Salegi ginekologoak azaldu dizkigu zein diren erditzea hastearen seinaleak, zer erditze-motak dauden, zer den epidurala, nola erabakitzen den noiz egin behar den zesarea bat, nola erabiltzen den oxitozinaeta abar. Erditzearekin zerikusia duten kontu asko. |
Tue, 26 June 2012
Londresko Joko Olinpikoak |
Wed, 20 June 2012
XVI. denboraldiko 42. saioa. Alan Turingen jaiotzaren mendeurrena, haurdunaldiaren azken aurreko astea eta zenbaki konplexuak. |
Wed, 20 June 2012
Aste honetan, ospakizun handia dago zientziaren arloan: Alan Turing jaiotzaren mendurrena da. Londresen jaio zen 1912ko ekainaren23an jaio zen, eta XX. mendeko zientzialari handienetako bat izatera iritsi zen. Matematikaria zen, logikan aditua eta filosofoa, baina haren lanak zientziaren beste esparru askotan izan zuen eragina. Haren ekarpena zientziaren barruan harrigarria izan zen, eta haren bizitza zientziatik kanpo, aldiz, zaila eta tragikoa. Guk Turingi buruz asko dakien pertsona bat gonbidatu dugu irratira: Jesus Ibañez informatikaria. |
Wed, 20 June 2012
Astebete geratzen da erditzeko. Dena ia prest dago. Zilbor hestea umea bezain luzea da, eta medikuak ederki begiratu beharko du arazoak sor diutzakeen erditzean edo ez. Bestalde, ama adi egon behar du erditzea martxan jartzen den ala ez antzemateko. |
Wed, 20 June 2012
Zenbakien zikloaren azken saioa. Nahikari Blancok kontatu digu zein diren zenbaki konplexuen jatorri matematikoa eta jatorri historikoa. |
Tue, 19 June 2012
Labar artea. |
Wed, 13 June 2012
XVI. denboraldiko 41. saioa. Basqueresearch.com webgunearen 10. urteurrena, HAP masterra, haurdunaldiaren 38. astea eta zenbaki ajebraikoak. |
Wed, 13 June 2012
Basqueresearch.com webgunea, euskal ikerketaren berri jaso eta zabaltzen duen Elhuyar Fundazioko webguneak 10 urte egin ditu. Haien oihartzuna komunikabide handi askotara iritsi da, BBC, CNN, Discovery Channel eta beste askotara. Eta orain urteurrena ospatzen ari dira. Besteak beste, hamar albiste irakurrienen zerrenda argitaratu dute. Gurekin Irati Kortabitarte webgunearen arduraduna egon da, bai eta hamar urte hauetako albiste irakurrienaren ikerketa egin zuen taldearen buruz ere: Jose Javier Saiz Garitaonandia. |
Wed, 13 June 2012
Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) masterra urtero antolatzen dute EHUko IXA taldeko informatikariek. Hizkuntza informatikoki tratatzeko teknikak eta horren inguruan egiten den ikerketari buruzkoa da. Gaur egun, ikerketa hori ezinbestekoa da, adibidez, Interneten. Masterraren berri Olatz Arregi koordinatzaileak ekarri digu, eta ikasle bat ere izan dugu gurekin, Manex Agirrezabal. Hark, praktika moduan robot bertsolari baten programazioa egin du. |
Wed, 13 June 2012
Bi aste geratzen dira erditzeko. Haurra jaiotzean izango duen jarreran dago, eta, erabat prest dagoenean, seinale bat bidaliko du hormonek prozesua martxan jar dezaten. Hormona horietako bat oxitozina da, haurdun daudenen artean dagoen hormonarik ezagunena. |
Wed, 13 June 2012
Gure zenbakiei buruzko atalean zenbaki aljebraikoen txanda da. Berez, gaur aljebraikoei buruz eta aljebraikoak izan ezin dutenei buruz hitz egin dugu. Azken horien adibide bat pi zenbakia da. Nahikari Blancok kontatu digu zer diren eta zer ez diren zenbaki aljebraikoak, eta kontakizun horretan Evariste Galois matematikariaren lanera iritsi gara. Aurten Galoisen urtea da, duela 200 urte hil zelako. |
Tue, 12 June 2012
Alan Turing |
Wed, 6 June 2012
Umeak azkar hazteari utzi dio, baina oraindik aste batzuk falta ditu jaiotzeko. Dagoeneko une horretan izango duen jarrera hartu du. Gertu dago erditzea. Eta hori jakinda, gure ginekologoaren bisita izan dugu laster aztertu beharreko gai bati buruz hitz egin behar dugu: edozkitzea. Amaren esnea aukera onena da ume jaioberri bat elikatzeko, baina horrek azalpen gehiago behar ditu. |
Wed, 6 June 2012
Lezetxiki aztarnategiko fosil bati egin diogu jarraipena: 2007an, EHUko arkeologoek leize-hartz baten garezurra aurkitu zuten, eta lurpetik laborategira eraman zuten, duela ia berrehun mila urteko bizidun horren bizitza hobeto ezagutzeko. Hortik abiatuta, arkeologoen lanaz hitz egingo dugu, Lezetxikiko aztarnategiaz eta historiaurreaz. |
Wed, 6 June 2012
XVI. denboraldiaren 40. saioa. Alde batetik, Lezetxikiko indusketa eta leize-hartz bat, eta, beste alde batetik, haurdunaldiaren 36. eta 37. asteak. |
Tue, 5 June 2012
Basque Research |