Elhuyar Zientzia

XVI. denboraldiaren 40. saioa. Alde batetik, Lezetxikiko indusketa eta leize-hartz bat, eta, beste alde batetik, haurdunaldiaren 36. eta 37. asteak.

Direct download: NFXVI-40.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Lezetxiki aztarnategiko fosil bati egin diogu jarraipena: 2007an, EHUko arkeologoek leize-hartz baten garezurra aurkitu zuten, eta lurpetik laborategira eraman zuten, duela ia berrehun mila urteko bizidun horren bizitza hobeto ezagutzeko. Hortik abiatuta, arkeologoen lanaz hitz egingo dugu, Lezetxikiko aztarnategiaz eta historiaurreaz.

Direct download: NFXVI-40a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Umeak azkar hazteari utzi dio, baina oraindik aste batzuk falta ditu jaiotzeko. Dagoeneko une horretan izango duen jarrera hartu du. Gertu dago erditzea. Eta hori jakinda, gure ginekologoaren bisita izan dugu laster aztertu beharreko gai bati buruz hitz egin behar dugu: edozkitzea. Amaren esnea aukera onena da ume jaioberri bat elikatzeko, baina horrek azalpen gehiago behar ditu.

Direct download: NFXVI-40b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1