Mon, 28 March 2022
UEUk antolatu du aurten Matematikari Euskaldunen V. Topaketa. Bi urtean behin ospatzen dute, eta pandemiak ere ez zuen eten ospaketa. Eli Alberdi eta Naiara Arrizabalaga antolatzaileak izan dira gurekin. Besteak beste, topaketara komunikazioak aurkezteko epea irekita dago. |
Mon, 28 March 2022
Txoni Matxain kimikari kuantikoa izan dugu gurekin espintronikaz hitz egiteko. Ez da teknologia berria, aspalditik erabiltzen baita, bain abada teknologoa modernoa eta gailu elektronikoetan energia aurrezteko erabiliko dena. |
Mon, 28 March 2022
XXVI. denboraldiaren 29. saioa: espintronika eta matematikari euskaldunen topaketa. |
Mon, 21 March 2022
XXVI. denboraldiaren 28. saioa: atmosferari buruzko programa berezia. Kalima, atmosfera, estratosfera, globoak eta beste. |
Mon, 14 March 2022
“Alizia ispiluan barrena eta han aurkitu zuena” liburuan, solasaldi surrealista asko daude. Hala ere, horietako batek, erregina gorriarekin izandakoak, bidea ematen du eboluzioaren efektu ezagun bat ulertzeko. |
Mon, 14 March 2022
Zuria kolore bat da, arteren ikuspuntutik behintzat. Baita kimikaren ikuspuntutik ere. Oskar Gonzalez kolorezaleak pigmentu zurien historia kontatu digu, hasieratik zuririk zurienera iritsi arte. |
Mon, 14 March 2022
Robert P. Crease filosofoak zientziaren zientziarekiko konfidantza edo mesfidantza publikoari buruzko gogoeta bat argitaratu du, hondamendien pelikulatatik abiatuta.
|
Mon, 14 March 2022
XXVI. denboraldiaren 27. saioa: hondamendien pelikulek eragindako gogoeta bat, kolore zuria eta Alizia, ispilua eta eboluzioa. |
Mon, 7 March 2022
Elhuyar aldizkaria ireki dugu. Kalean da martxoko zenbakia, eta beti egiten dugun bezala, Aitziber Agirre zuzendariari eskatu diogu zenbaki berria gure saioan aurkezteko.
|
Mon, 7 March 2022
EHUko Eneko Agirre informatikaria, IXA taldekoa, Association of Computational Lingüistics (ACL) erakundeko fellow izendatu dute, hizkuntza naturalaren ikerketa konputazionalaren elkartekoa. Munduan, ACLk 75 fellow besterik ez ditu, eta, Europan, 15 dira. Hizkuntzaz eta informatikaz hitz egin dugu harekin. |
Mon, 7 March 2022
XXVI. denboraldiaren 26. saioa: Eneko Agirre informatikaria eta Elhuyar aldizkaria. |