Elhuyar Zientzia

Oso gutxitan hiltzen dira zuhaitzak hotzarengatik neguan. Eta asko izoztutako inguruetan bizi dira. Horretarako, estrategia bat erabiltzen dute. Jahren Hope idazlearen Lab Girl liburuaren kapitulu labur batek kontatzen du zergatik, eta guk hona ekarri dugu, Eider Urkola, Jaione Carpintero eta Guillermo Roaren ahotsetan.

Direct download: NFXXVII-15b.mp3
Category:general -- posted at: 6:46am EDT

Pozoiak bueltan daude Norteko Ferrokarrillean. Agatha Christie eta Mentxu Aiertza etorri zaizkigu irratira. Eta akonitina pixka bat ekarri digute. Hura eleberri batean, "Bostak hamar gutxiko trena". Eta hau, irratirako saio baten proposamenarekin. Biak konbinatuta, istorio pila bat izango ditugu gaurkoan. 

Direct download: NFXXVII-15a.mp3
Category:science -- posted at: 6:42am EDT

XXVII. denboraldiaren 15. saioa: Akonitina eta zergatik ez diren zuhaitzak izozten neguan

Direct download: NFXXVII-15.mp3
Category:science -- posted at: 6:38am EDT

DNA molekula informazio asko dauka, eta ez gure gorputzean bakarrik; inguruan bizidun asko ditugu. Horregatik, DNA asko ere badago. Adituek badakite hori, eta baliatu egiten dute ingurua “irakurtzeko”. Lurretik eta airetik ez ezik, itsasotik ere eskuratzen daiteke informazio asko, itsasoko uretatik bertatik. Hori izango da gure gaia gaur. Naiara Rodriguez Ezpeleta AZTIko ikertzaileak kontatu digu nolako informazioa lortzen duten itsasoko uretatik jasotako DNAtik. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home. 

Direct download: SustraiPodcast08--IngurumenDNA.mp3
Category:general -- posted at: 4:32am EDT

Askotan hitz egiten da lehen sektoreak kliman duen inpaktuaz. Abeltzaintza adibide nabarmena da. Baina, ez abereekin ezta baratzarekin ere, gaur egungo jarduera ez da lehen bezalakoa. Ahalegina egiten da ahalik eta gehien murrizteko jarduera bakoitzaren inpaktua. Nerea Mandaluniz Astigarraga NEIKEReko ikertzaileak artzaintza berreratzaileaz hitz egin digu: ardiak zaintzeko modu berri bat, eta larratze-eredu berri bat, emisioak murrizteko, eta zelaien oparotasuna handitzeko. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home. 

Direct download: SustraiPodcast07-AbeltzaintzaBerreratzailea.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

Geroz eta gehiago zaintzen dugu zer jaten dugun, eta geroz eta gehiagotan aztertzen dugu jaten dugun hori nahikoa ote den osasuntsu egoteko. Eta testuinguru horretan eta pertsonatik pertsonara aldeak daudenez, planifika daiteke norberarentzat pertsonalizatuta dagoen dieta egoki bat. Hain zuzen ere, AZTIn ikerketa bat ari dira egiten bide horretan; pertsona baten zelulen lipidoak aztertuta, informazio garrantzitsua eskura daiteke dieta pertsonalizatu horretan laguntzeko. Javier Arezaga Mariezkurrena AZTIko ikertzaileak kontatu digu nolakoa den ikerketa hori, eta elikagai funtzionalei buruz ere hitz egin digu. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home.

Direct download: SustraiPodcast06-DoitasunezkoNutrizioa.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

Hankak asfaltotik atera, espaloitik jaitsi eta lurra bera zapaldu. Zapaltzen ari zaren hori lurzorua da, hazten den guztiaren oinarria. Eta horregatik babestu behar da. NIEKEReko Nahia Gartzia Bengoetxea ikertzaileak kontatu digu zer esan nahi duen hori, eta lurzorua ondo egotea zergatik den ezinbestekoa da gainekoa ere ondo egoteko. Gainera, lurzoru guztiak ez dira berdinak, eta behar ezberdinak izateak esan nahi du lurzoruaren kudeaketa oso kontu konplexua dela, tokian tokikoa. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home. 

Direct download: SustraiPodcast05-Lurzorua.mp3
Category:science -- posted at: 4:22am EDT

III. denboraldiaren 15. saioa: Kardala eta akuakulturaren jasangarritasun-arazoa.

Direct download: EKOIII-15.mp3
Category:science -- posted at: 4:07am EDT

Meteorologo ezaguna ETBn. Onintze Salazarrek ibilbide profesional luzea dauka. Lehendabizi fisikan eta meteorologian, eta gero komunikabideetan eguraldia iragartzen, eta bestelako eginkizun meteorologikoak betetzen. Gaur gurekin izan da haren ibilbide horri buruz hitz egiten.

Direct download: NFXXVII-14b.mp3
Category:science -- posted at: 3:48am EDT

Lehen aldiz lortu dute hidrogenozko nukleoak fusionatzea eman behar zaion energia baino energia gehiago sortuta. Urruti dago fusioa ohiko energi-iturri moduan erabiltzeko, baina aurrerapauso handia da, zalantzarik gabe. Nola egin dute? Hainbat metodo daude aukeran fusioa eragiteko.

Direct download: NFXXVII-14a.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

XXVII. denboraldiaren 14. saioa: nukleoak fusionatu eta Onintze Salazar Perez.

Direct download: NFXXVII-14.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EDT

Dagoeneko ireki da Zientzia Azokaren aurtengo edizioan izena emateko epea. Elhuyarko Danel Solabarrieta, antolatzaileetako bat, izan da gurekin aurtengo edizioaren nondik norakoak kontatzeko. Edizio honek berrikuntza batzuk ekarriko ditu, eta guk horren berri izan nahi genuen.

Direct download: NFXXVII-11c.mp3
Category:science -- posted at: 6:20am EDT

Entropiari buelta emanez gero, denboran atzera ez zoaz, baina denboran atzera joateko pertzepzioa, bai, izango duzu. Txoni Matxain EHU eta DIPCko kimkariak hitz egin digu kontzeptu horri buruz. Kontua da ez dela ezinezkoa entropiari buelta ematea, alegia, hainbat prozesuk entropia txikiago egiten dute handitu beharrean, eta kasu horietan, nolabait, denborari buelta eman izanaren sentsazioa sor dakiguke.

Direct download: NFXXVII-11b.mp3
Category:science -- posted at: 6:15am EDT

Oso azkar berreskuratu zuten Wicthcombe herrian eroritako meteorito bat. Ez zen kutsastu. Eta horri esker, zientzialarien analisia askoz zehatzagoa da, espaziotik zer ekarri duen ikertzeko. Bertan topatu dituzte aminoazidoak, proteinetako oinarrizko osagaiak, espazioan sortuak.

Direct download: NFXXVII-11a.mp3
Category:general -- posted at: 6:11am EDT

XXVII. denboraldiaren 11. saioa: meteorito bat Erresuma Batuan, denboran atzera egin entropiaren bitartez eta aurtengo Zientzia Azoka.

Direct download: NFXXVII-11.mp3
Category:science -- posted at: 6:07am EDT

Fusio nuklearretik energia eskuratzea posible da; prozesuan inbertitu beharrekoa baino energia gehiago. Estatu Batuetako National Lawrence Livermore laborategian lortu dute lehen aldiz. Deuterio eta tritio-nukleoak laser askorekin bonbardatuta lortu dute fusioa eragitea, eta energia gehiago eskuratzea hasieran eman diotena baino. Sekulako lorpena.

Direct download: EKOIII-14b.mp3
Category:science -- posted at: 6:44am EDT

Javi Oskoz Don Boscoko irakasleak legedi berri bati buruz hitz egin digu. 50.000 biztanle baino gehiagoko hiriguneetan autoen emisio murriztuen guneak ezarriko dira. Europatik dator eta urtarriletik aurrera indarrean sartuko da.  Legedia zer dioen, nola aplikatuko den eta gure errealitatea zein den kontatu digu Javik. Hemen, Euskal Herrian hura aplikatzeko moduan gauden ere baloratu du.

Direct download: EKOIII-14a.mp3
Category:science -- posted at: 6:37am EDT

III. denboraldiaren 14. saioa: autoen emisioen legedi berria eta fusio nuklearra.

Direct download: EKOIII-14.mp3
Category:science -- posted at: 6:13am EDT

Kosmologoek ez dakite zergatik ari den unibertsoa zabaltzen. Geroz eta azkarragoa da hedatze hori, baina ez dakite zein den arrazoia, eta beraz, ezin dute kalkulatu modu egoki batean Hubble-n parametroa. Bi metodo dituzte hedatzea neurtzeko, eta hipotesi asko hori azaltzeko. Baina metodoek emaitza ezberdin bana ematen dute, eta, beraz, krisian daude kosmologoak. Edo, agian, ikerketari buelta bat emateko aukera ezin hobea da.

Direct download: NFXXVII-13cc.mp3
Category:science -- posted at: 5:45pm EDT

Astronomiaren Nazioarteko Erakundeak izar bat eta haren exoplaneta bat izendatu nahi dituzte. Berez, zientifikoki Gliese 486 eta Gliese 486b deitzen dira, hurrenez huirren. Dena den, zaleen erabilerarako izen berriak gehitu nahi dituzte, eta proposamenak onartzen dituzte. Lehentasuna emango zaie izen "indigenei", euskarazkoei adibidez. EHUko Itziar Garate astronomoak kontatu digu Su eta Gar izenak proposatu dituztela planetarentzat eta izarrarentzat, hurrenez hurren. Aitzakia horrekin, exoplanetei buruz hitz egin dugu harekin.

Direct download: NFXXVII-13b.mp3
Category:science -- posted at: 5:38pm EDT

Unibertsoa etengabe hedatzen da. Eta gure teknologiak irismen-muga bat dauka. Horrek esan nahi du, pixkanaka, astroak gure ikusmenetik ari direla ihes egiten.

Direct download: NFXXVII-13aa.mp3
Category:general -- posted at: 5:35pm EDT

XXVII. denboraldiaren 13. saioa: Un ibertsoa gure begiradatik ihesean, Su planeta eta Gar izarra, eta kosmologoen krisia.

Direct download: NFXXVII-13.mp3
Category:science -- posted at: 5:32pm EDT

Euskaltel enpresako langileek azterketa bat sustatu dute umeek telefono mugikorrra noiz eta nola erabiltzen duten argitzeko. Eta emaitzekin "Lehen hitzarmena" deitzen den aholku-multzo bat osatu dute. Koldo Unanue Euskalteleko marketingeko zuzendariak kontatu digu zein diren emaitza horiek.

Direct download: EKOIII-13a.mp3
Category:science -- posted at: 5:26pm EDT

III. denboraldiaren 13. saioa: umeak eta mugikorra eta Mauna Loaren erupzioa.

Direct download: EKOIII-13.mp3
Category:science -- posted at: 5:21pm EDT

Stuff Matters liburua. Esuakarzako bertsioan, Ekaiak badu garrantzia izenekoa. UEUn itzuli berri duten liburu baten izenburua da. Eguneroko bizimoduan erabiltzen ditugun material arruntei buruzko dibulgazio liburu bikaina da, Mark Miodownik dibulgatzaileak idatzia. Joserra Etxebarria fisikariak eta euskaltzaleak itzuli du, eta gurean aurkeztu digu liburua. Kristala, metala, papera, txokolatea… gizakiak egindako materialei buruzko testu bikaina.

Direct download: NFXXVII-12b.mp3
Category:general -- posted at: 3:40am EDT

Eli Alberdi Celaya EHUko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria izan da gurekin. Harekin paperari buruz hitz egin dugu, argitalpen zerbitzu baten ikuspuntutik, eta gero aurten EHUk egindako argitalpenen munduan zehar gidatuko gaitu. Egindako lan zabala aurkeztu digu, eta Durangoko Azokaren aurtengo edizioan unibertsitateak zer eskaintzen digun ere kontatu digu.

Direct download: NFXXVII-12a.mp3
Category:general -- posted at: 3:37am EDT

XXVII. denboraldiaren 12. saioa: EHUko argitalpenak eta "Ekaiak badu garrantzia" liburua.

Direct download: NFXXVII-12.mp3
Category:science -- posted at: 3:34am EDT

Antibiotikoek mesedea egin diote gizarteari, baina luzaroan hartuta arazoak ere sortu dituzte. Horregatik, adituak gaixotasun bakterianoen aurka bakteriofagoak erabiltzeko aukera ari dira ikertzen. Bakterioak hiltzen dituzten birusak erabiltzea, alegia. AZTI, ikerketa horretan sartuta dago buru belarri; hain zuzen ere, Amaia Lasagabaster ikertzaileak eman dizkigu ikerketa horri buruzko azalpenak Sustrai podcastaren laugarren atalean. 

Direct download: SustraiPodcast04-Fagoak.mp3
Category:science -- posted at: 5:30am EDT

Elikagaiak, oro har, seguruak dira gure inguruan, euskal gizartean, Bai kalitatez, bai eta industria praktikari dagokionean. Hala ere, bada arrisku txiki bat, elikagaiekin batera, beste elementu batzuk gorputzean sartzekoa. Toxikazioak dira. Adituek etengabe ari dira aztertzen nolako eragin izan dezaketen. ELIKA fundazioko Gontzal Mugabururekin aritu gara toxikazio ohikoenei buruz. Mugabururen iritzirako,  "Industriarentzat eta ekoizleentzat elikagaiak kaleratzea ardura handia da, baina haiek eta kontsumitzaileok gauzak ondo eginda, ez da toxikaziorik izaten"

Direct download: SustraiPodcast03-Intoxikazioak.mp3
Category:general -- posted at: 5:28am EDT

Klima-aldaketak asko eragiten die mahastiei. Landarearen zikloa azkartu egiten da, eta, horren ondorioz, ardogintza kaltetu egiten da. Faktore asko egokitu behar dira ardoaren ekoizpenari eusteko. Hain zuzen, hori da VITISAD proiektuaren helburua, Neiker-ek koordinatua, eta emaitza onak eman ditu. Ana Aizpurua ikertzaileak azaldu digu Sustrai podcastaren atal honetan, zer ikertu duten eta nola.  

Direct download: SustraiPodcast02-MahastiaketaKlima.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EDT

Direct download: Lourdes_Herrasti64.mp3
Category:science -- posted at: 2:48am EDT

1