Sun, 29 October 2017
Elhuyar aldizkarian, Gertrude Belle Elion zientzialariaren biografiari buruz idatzi du Egoitz Etxebestek. Minbizia tratatzeko lehenen botikak garatu zituen, eta medikuntzako nobel saria irabazi zuen. Bizitza interesgarria izan zuen Belle Elionek. |
Sun, 29 October 2017
Estatu Batuetako CERT ekipoak Wifiaren ohiko protokoloaren segurtasun-arazo baten berri eman du. Beraz, WPA2 protokoloa ez da uste bezain segurua. Horrek kezka sortu du, gure etxeetako ohiko sistema baita Wifiaren bitartez bidaiatzen duen informazioa kodetzeko. Codesyntax enpresako Aitzol Naberan informatikariak azaldu digu nola eragiten digun arazo horrek. |
Sun, 29 October 2017
Indiarrek Ilargira joan nahi dute. Aspalditik. Hain zuzen ere, Indiako ISRO espazio agentzia Chandrayaan-2 misioa ari da prestatzen, 2008an arrakastaz abiatutako programaren bigarren misioa. Haien helburuetako bat Ilargiaren gainazaleko hautsaren dinamika ikertzea da. |
Sun, 29 October 2017
XXII. denboraldiaren 8. saioa: Indiarrak Ilargira, Wifiaren segurtasun-arazoak eta Gertrude Belle Elion. |
Thu, 26 October 2017
2017ko abuztuaren 17an, grabitazio-uhinak detektatzeko LIGO eta Virgo behatokietan orain arte jasotakoetatik bereizten zen seinale bat jaso zuten. Izan ere, grabitazio-uhinen seinalearekin batera, erradiazio elektromagnetikoa ere jaso zuten. Azkenean, bi neutroi-izarren arteko topaketa izan dela ondorioztatu dute. Lehen aldia da halako fenomeno baten seinalea jasotzen dela. |
Thu, 26 October 2017
Ig Nobel sari bat merezi izateko bi baldintza bete behar dituzte ikerketek nahitaez: batetik, barrea eragiteko gai behar dute, eta, bestetik, pentsarazi egin behar dute. Ikerketa gehienek betetzen dute bigarren baldintza; beraz, lehenengoan dago koska. |
Mon, 23 October 2017
ON zientzia bideo lehiaketaren zortzigarren edizioa martxan da. Aste honetatik hasita, zientziari buruzko bost minutuko bideoak aurkez daitezke. Lehiaketa Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak antolatzen dute. Guri Manex Urruzolak kontatu digu zer berrikuntzak dauden aurtengo edizioan. |
Mon, 23 October 2017
Beharbada, zientziaren formula matematikorik ezagunena da. Albert Einsteinek proposatu zuen 1905ean, lau artikulu harrigarri idatzi zituen urtean. Artikulu horietako batean azaldu zuen energia eta masa gauza bera zirela, eta haien arteko erlazioa formula ospetsu hori dela. |
Mon, 23 October 2017
Kolore gorria ekarri dugu irratira. Oskar Gonzalez kolorzaleak gorriari buruzko zientzia-kontuak ekarri dizkigu, konposatu kimiko batetik abiatuta, burdin oxidotik. Hematitatik, hain zuzen ere, beste burdin oxido batzuk daudelako. Konposatu horretatik, pigmentuen munduan sartu gara historian zeharreko ibilbide batean. |
Mon, 23 October 2017
Bosgarren aldiz historian detektatu dituzte uhin grabitazionalak. Baina hau da lehen aldia erradiazioarekin batera detektatu dela. |
Mon, 23 October 2017
XXII. denboraldiaren 7. saioa: uhin grabitazionalak berriz ere, burdin-oxidoa: gorriaren ataria, e=mc2, 2017 urria eta ON zientzia martxan. |
Thu, 19 October 2017
Nature aldizkariaren albisteen zerbitzukoek Hany Faid elkarrizketatu dute, bideo faltsuak detekatzeko tekniketan aditua. Ohiko teknikak aurkezteaz gain, adituak kezka bat plazaratu du, adimen artifizialeko GAN sistemek bideo faltsu detektaezinak sor ditzaketeelako. |
Thu, 19 October 2017
2017ko Nobel sariak dagoeneko iragarri dira. Guk zientziakoei begiratzen diegu: medikuntza edo fisiologia, fisika eta kimika. Aurten saritutako ikerketen gaiak erritmo zirkadianoa, uhin grabitazionalak eta mikroskopio krioelektronikoa izan dira. |
Mon, 16 October 2017
Gorka Azkunek, gure adimen arfizialeko adituak, pasahitzak hackeatzeko ahaleginez hitz egin digu. Azken bolada honetan, adimen artifiziala erabiltzen hasi da horretarako: GAN sareen bitartez askoz errazago hackea daitezke pasahitzak. Baina zenbateraino? |
Mon, 16 October 2017
Zergatik esaten dute o'clock ingelesek ordu puntuak adierazteko? Erantzuna Erdi Aroko zientzian dago. XIV. mendean, denbora neurtzeko modua aldatu egin zen. |
Mon, 16 October 2017
Hany Farid ikertzailea bideo faltsuak detektatzen aditua da. Nature aldizkariari emandako elkarrizketa batean, erabiltzen dituen ohiko teknikei buruz hitz egiten du. Oso ahaltsuak dira. Hala ere, GAN sareetan oinarritutako faltukeriek ia edozein teknika gainditzen dute, esaten du. |
Mon, 16 October 2017
XXII. denboraldiaren 6. saioa: bideo faltsuak detektatu, PassGAN eta o'clock. |
Sun, 8 October 2017
2017-2018 denboraldia hasi da ETBko Teknopolis zientzia-saioan. Berrikuntza askorekin dator, programa klasikoa da, baina atal berriekin eta hainbat hobekuntzarekin. Nagore Rementeria zuzendariak eta IƱaki Leturia aurkezleak aurkeztu digute denboraldi berria. |
Sun, 8 October 2017
Eli Alberdi matematikaria da. Soluzio zehatzik gabeko problemak ebazten egiten du lan. Gaur egungo matematika apikatuaren ohiko ikerketa da. Sistema askoren aldagaiak ezin dira zehaztasunez kalkulatu, eta beraz, matematikariek soluzioari hurbiltzen zaizkion metodoak asmatzen dituzte . Ei Alberdik adibide asko jarri dizkigu eta haren lana ezagutu dugu. |
Sun, 8 October 2017
Urtero bezala, urriaren hasieran Nobel saridunak iragarri dituzte, eta guk, urtero bezala zuentziako sarien laburpena egin dugu. Medikuntza edo fisiologiakoa, fisikakoa eta kimikakoa erritmo zirkadianoa, uhin grabitazionalak eta mikroskopio krioelektronikoa ikertu dutenei emango diete, hurrenez hurren. |
Sun, 8 October 2017
XXII. denboraldiaren 5. saioa: Nobel sariak, Eli Aberdiren soluziorik gabeko problemak eta Teknopolis antenan. |
Fri, 6 October 2017
|
Sun, 1 October 2017
CFM, DIPC eta EHUko fisikariak, Alemaniako lankide batzuekin batera, efektu fotoelektrikoa ikertu dute attosegundoen eskalan. Aztertu dute, argiak material batean jotzen duenean, zer elektroi eta nola igortzen diren material horretatik. Idoia Mujika CFMko komunikazio arduradunak kontatu digu nola egin dute ikerketa eta zer esan nahi duen emaitzak. |
Sun, 1 October 2017
Pistatxoak, kantitate handitan garraiatzen direnean, solido sukoiak dira, eta horrela daude sailkatuta nazioarteko itsas garraioen substantzia arriskutsuen kodean. Konbustio espontaneoa jasan dezakete. |
Sun, 1 October 2017
Atomoak, molekulak eta partikula txikiak ikertzeko, fisika kuantika da beharrezkoa. Planetak, zuhaitzak edo pertsonak ikertzeko, aldiz, fisika klasikoa. Baina zer tamainako gauzekin aldatzen da batetik bestera? Txoni Matxaini galdetu diogu hori. |
Sun, 1 October 2017
CICnanoGUNE zentroko Luis Huesok eta lankideek eguzki-panelen materialetan lan egin dute. Panelaren eraginkortasuna % 14 handitzen duen egitura bat sortu dute. Emaitzak Science aldizkarian argitaratu zituzten. |
Sun, 1 October 2017
XXII. denboraldiaren 4. saioa: Fisika eguzki-panel hobeak lortzeko, kuantikaren mugak, pistatxo lehergarriak eta efektu fotoelektrikoaren lehen attosegundoak. |