Elhuyar Zientzia

Larraitz Etxeberria etorri zaigu Donostiako Eureka museotik. Berri onak ekarri ditu, planetarioaren emanaldi baten berri hiru dmentsiotan, ikastaroak, jarduera berriak, eta abar.

 

Direct download: NFXXII-03d.mp3
Category:science -- posted at: 11:45am EDT

Pitagorasen teorema oso ezaguna da; ez zuen Pitagorasek asmatu, baina bere taldekoek frogatu zuten zuzena dela. Gerora, XVII. mendean, Fermatek beste teorema bat planteatu zuen harekin lotuta, eta XX. mendean Wiles matematikaria dirua eta ospea eskuratu zuen hari esker.

Direct download: NFXXII-03c.mp3
Category:science -- posted at: 11:43am EDT

Matematikaren bila arituko da denboraldi hoentan Josu Donce matematikari. Gure zerbitzu sekretuko kidea da, kide bakarra, eta espero ez dugun tokietan zer matematika dagoen aurkitzeko helburua eman diogu. Gaur, kirkilei, inurriei, eta erleei buruz hitz egin digu, intsektuetan ere badagoelako matematika.

Direct download: NFXXII-03b.mp3
Category:science -- posted at: 11:40am EDT

Zientzia guztietan interpretatu behar dira esperimentuetako datuak. Eta datu-multzo bat zehatza eta egokia den jakiteko, askotan erabiltzen da P balioa, estatistikaren barruko probabilitatearen neurketa bat. Baina aditu askok diote p balioa ez dela egokia. Beste aditu batzuk, aldiz, uste dute baietz. Gai garrantzitsua da, zientzialari guztiei eragiten dielako.

Direct download: NFXXII-03a.mp3
Category:science -- posted at: 11:37am EDT

XXII. denboraldiaren 3. saioa: p balioa, Josu Doncel eta intsektuak, Pitagorasen teorema eta Eureka museoa.

Direct download: NFXXII-03.mp3
Category:science -- posted at: 11:27am EDT

Divertimento Kromatikoa atala berreskuratu dugu aurten Oskar Gonzalez kimikariaren eskutik. Gaur atalaren aurkezpena egin dugu, eta Oskarrek parte hartuko duen "Jakinduriek mundue erreko dau" ekitaldiaz ere hitz egin dugu.

Direct download: NFXXII-02c.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia kalean da. Gai nagusia, Cassini-huygens misioa. 20 urtez izan da Saturno inguruan datuak bidaltzen, eta orain bukatu du lana. Egoitz Etxebestek kontatu digu haren istorioa, bai eta aldizkariaren berri.

Direct download: NFXXII-02b.mp3
Category:science -- posted at: 3:12am EDT

Irailaren 7an lurrikara izugarria izan da Mexikon, batez ere Oaxaka, Txiapas eta Tabasko estatuetan. Han bada bi plaka tekntonikoren arteko muga, eta lurrikara ugari izaten dira. Baina oraingo lurrikararen jatorria ez dago muga horretan.

Direct download: NFXXII-02a.mp3
Category:science -- posted at: 3:11am EDT

XXII. denboraldiaren 2. saioa: Mexikoko lurrikara, CAssini zunda Elhuyar aldizkarian eta Oskar Gonzalez kolorezalea.

Direct download: NFXXII-02.mp3
Category:science -- posted at: 3:10am EDT

Aurten, Eibarko udalak eta UEUk ematen duten Juan San Martin beka arkeologiako proiektu bati esleituko zaio. Bekaren XIII. edizioa da, eta JUNKAL TXURRUKA euskara arloaren arduraduna eta PATXI LEJARDI zinegotzia eta euskara batzordearen presidentea izan dira gurekin aurtengo beka aurkezten. Aukera bat guretzat Juan San Martin berari buruz hitz egiteko.

Direct download: NFXXII-01d.mp3
Category:science -- posted at: 11:20am EDT

Atal berria dugu: formula zientifikoei buruko atala, edozein ikerketak atzean duen lanaren oinarria. Batzuk ospetsuak dira, eta askok dute istorio interesgarri bat atzean. Horri buruzko atalaren estreinaldia gaur.

Direct download: NFXXII-01c.mp3
Category:science -- posted at: 11:17am EDT

Denboraldia estreinatu dugu LUIS ELCORO EHUko fisikariarekin. Udan, berak, lankideek eta atzerriko kolaboratzaile askok Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa baten emaitza. Material topologikoen kuantikari buruzko artikulua. Hitz handiak.

Direct download: NFXXII-01b.mp3
Category:science -- posted at: 10:55am EDT

Norteko Ferrokarrilleko filosofia esklusa batzuetan aurkitu nuen, neska txiki baten erreakzioan. Ongietorri 22. denboraldira.

Direct download: NFXXII-01a.mp3
Category:science -- posted at: 10:52am EDT

XX. denboraldiaren lehen saioa: NF filosofia, Nature aldizkariaren azala eta material topologikoak, formula zientifikoak eta Juan San Martin beka 2017.

Direct download: NFXXII-01.mp3
Category:science -- posted at: 10:51am EDT

1