Mon, 25 September 2017
Larraitz Etxeberria etorri zaigu Donostiako Eureka museotik. Berri onak ekarri ditu, planetarioaren emanaldi baten berri hiru dmentsiotan, ikastaroak, jarduera berriak, eta abar.
|
Mon, 25 September 2017
Pitagorasen teorema oso ezaguna da; ez zuen Pitagorasek asmatu, baina bere taldekoek frogatu zuten zuzena dela. Gerora, XVII. mendean, Fermatek beste teorema bat planteatu zuen harekin lotuta, eta XX. mendean Wiles matematikaria dirua eta ospea eskuratu zuen hari esker. |
Mon, 25 September 2017
Matematikaren bila arituko da denboraldi hoentan Josu Donce matematikari. Gure zerbitzu sekretuko kidea da, kide bakarra, eta espero ez dugun tokietan zer matematika dagoen aurkitzeko helburua eman diogu. Gaur, kirkilei, inurriei, eta erleei buruz hitz egin digu, intsektuetan ere badagoelako matematika. |
Mon, 25 September 2017
Zientzia guztietan interpretatu behar dira esperimentuetako datuak. Eta datu-multzo bat zehatza eta egokia den jakiteko, askotan erabiltzen da P balioa, estatistikaren barruko probabilitatearen neurketa bat. Baina aditu askok diote p balioa ez dela egokia. Beste aditu batzuk, aldiz, uste dute baietz. Gai garrantzitsua da, zientzialari guztiei eragiten dielako. |
Mon, 25 September 2017
XXII. denboraldiaren 3. saioa: p balioa, Josu Doncel eta intsektuak, Pitagorasen teorema eta Eureka museoa. |