Elhuyar Zientzia

Banbuz egindako bizikleta-koadroak ez dira guztiz berriak. Gure gonbidatuak, La Salle Berrozpeko Asier Elejostek, bat baino gehiago egin du, eta lehieketetan probatzen ditu. Oraingoan, Europako Kopara eramango du bizikleta berria. Harekin banburen ezaugarriez eta bizikletez hitz egin dugu.

Direct download: NFXXI-37d.mp3
Category:science -- posted at: 5:58pm EST

Adimen artifizialak ebazten ditu oso problema zailak ebaztejko. Ustez, gizakiok nahitaez intuizioz ebazten ditugun problemak dira, baina nahiz eta intuizioa eredu informatikoetan kodetzea ezinezkoa den, adimen artifizialak ebatzi egiten ditu. Jokoen adibideak erabilita, Gorka Azkunek azaldu du hori artikulu batean, eta CAF-Elhuyar saria irabzai du.

Direct download: NFXXI-37c.mp3
Category:science -- posted at: 5:56pm EST

Ausolan enpresak menua asko prestatzen ditu egunero ikasltola eta beste zentro askotara bazkaria eramateko. Ez da lan erraza eta alde zientifiko bat du, batez ere, menu bereziei dagoekienez. Nora Romero eta Gloria Garmendia izan dira gurekin.

Direct download: NFXXI-37b.mp3
Category:science -- posted at: 5:54pm EST

Ikerketa batek bilatu nahi izan du flamenkoak hanka baten gainean egotearen zergatia. Haien ustez, energia-kontua bat da, baina ez da erantzun posible bakarra. tenperaturaren erregulazio kontu bat ere izan liteke. Edo biak.

Direct download: NFXXI-37a.mp3
Category:science -- posted at: 5:50pm EST

XXI. denboraldiaren 37. saioa: Flamenkoak hanka bakar baten gainean, Ausolan, Gorka Azkune eta CAF-Elhuyar eta banbuzikleta.

Direct download: NFXXI-37.mp3
Category:science -- posted at: 5:49pm EST

"Beldarrak ez dira minibehiak" esan zuen Tobin Hammer Coloradoko Unibertsitateko ekologo eboluzionistak. Beldarrek ez dute mikrobiorik hesteetan. Eta harrigarria da, animalia gehianok hesteetako flora bat behar baitugu elikagaiak txikitu eta hesteak xurga dezaten prestatzeko.

Direct download: Qk32-170524BeldarrakEtaBehiak.mp3
Category:science -- posted at: 5:42am EST

Maiatzaren 12an banatu ziren aurtegno CAF-Elhuyar sariak. Urtero bezala, zientzia eta teknologia gizarteratzeko ahalegina egiten dutenen lana aitortzea izan dute helburu sariek.

Direct download: Qk31-170517_CAF-Elhuyar_sariak.mp3
Category:science -- posted at: 4:33am EST

Zoriari esker jakin dute abaraskak suntsitzen dituen har batek polietilenoa jaten duela.

Direct download: Qk29-170504_Plastikoa_jaten_duten_harrak.mp3
Category:science -- posted at: 4:29am EST

Berriztatzen ez diren lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduko populazioaren gehiengoak. Ondorio hori atera dute elikagaien nazioarteko merkataritzak lurpeko uretan duen inpaktua neurtzeko egin duten azterketa batean.

Direct download: Qk27-170419_Lurpeko_urak_elikagaiak_ekoizteko.mp3
Category:science -- posted at: 4:26am EST

Arantza Aranburu geologoak Geo Talks hitzaldietan hartu du parte, Olatu Talkaren barruan antolatutako geologiako dibulgazio-saio bat. 10 minutuko hitzaldiak ziren, oso komunikatzaile onak emandakoak. Arantza gurekin izan da.

Direct download: NFXXI-36c.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EST

Xabier Monasterio eta bere Bilbo Hiria irratiko ekipoak CAF-Elhuyar saria irabazi du kazetaritzaren kategorian, Zientzialari saioan egindako elkarrizketa batekin. Iker Badiola ikertzailea elkarrizketatu zuten minbiziari buruz hitz egiteko.

Direct download: NFXXI-36b.mp3
Category:science -- posted at: 3:12am EST

Beldarrak ez dira behiak bezalakoak. Hostojale amorratuak dira, behiak belarjale amorratuak diren bezala, baina beldarrek ez dute mikrobuioen beharrik hesteetan hostoak digeritzeko. Eta hori harrigarria da animalia batean.

Direct download: NFXXI-36a.mp3
Category:science -- posted at: 3:11am EST

XXI. denboraldiaren 36. saioa: Beldarrak ez dira minibehiak, Zientzialari saioa eta Arantza Aranburu eta GeoTalks.

Direct download: NFXXI-36.mp3
Category:science -- posted at: 3:10am EST

Zerk ematen dio teari te-zaporea? Tea Camelia sinensis landarearen hostoekin egiten da, eta orain Txinako ikertzaile batzuek landarearen genoma deskodetu dute, besteak beste, teari zaporea ematen dionaren bila.

Direct download: Qk30-170510TearenZaporea.mp3
Category:science -- posted at: 4:15am EST

Hilekoaren zikloa erreproduzitzen duen miniaturazko ugalketa-aparatu bat aurkeztu dute Northwestern Unibertsitateko ikertzaileek. EVATAR izena jarri diote, eta espero dute baliagarria izatea emakumeen ugalketa-aparatuarekin lotutako asaldurak eta gaitzak ikertzeko eta tratamenduak probatzeko.

Direct download: Qk25-170405_Emakumeen_ugalketa-aparatua_kutxa_batean.mp3
Category:general -- posted at: 5:06am EST

Dinosauroen zuhaitz filogenetikoa berregituratu behar litzakeela proposatu dute Cambridgeko Unibertsitateko eta Londresko Historia Naturalaren Museoko ikertzaileek.

Direct download: Qk23-170322_Dinosauroen_eboluzioaren_hipotesi_berria.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EST

CAF-Elhuyar sariak banatu dira. Irabazleen hitzak hartu ditugu, eta gaur haien berri laburra eman dugu. Hurrengo asteetan gure mikroaren aurrean eseriko dira eta solasaldi interesgarriak izango ditugu.

Direct download: NFXXI-35d.mp3
Category:science -- posted at: 3:07am EST

EHUko Jon Urrestilla kosmologoak aurjeztu digu datorren asteko hitzaldi bat: Alexander Vilenkinek bere lanari buruz hitz egingo du Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Vilenkin multibertsoa ikertzen du; izan ere, berak plazaratu zuen multibertso batean egon gintezkeelako ideia.

Direct download: NFXXI-35c.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EST

EHUko Unai Alvarez fisikariak biomimetika kuantikoari buruzko tesia egin du. Biziaren hainbat ezaugarri, hautespen naturala, memoria eta adimena, fotoien eredu kuantiko batean kodifikatu ditu. Adimen artifizial kuantikorako bidea da.

Direct download: NFXXI-35b.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EST

Bill eta Melinda Gates-en fundazioak satelite bidez egin du Nigeriako errolda bat, bere polioaren kontrako txertoen kanpainan laguntzeko. Horretarako, satelitearen irudiak interpretatzeko, adimen artifizialeko teknikak erabili dituzte.

Direct download: NFXXI-35a.mp3
Category:science -- posted at: 3:05am EST

XXI. denboraldiaren 35. saioa: satelite bidezko errolda, biomimetika kuantikoa, Alexander Vilenkin eta CAF-Elhuyar2017.

Direct download: NFXXI-35.mp3
Category:science -- posted at: 3:04am EST

Direct download: Info7_Irratia_-_Ipar_Atlantikoko_plastikoek_Artikoan_amaitze.mp3
Category:science -- posted at: 4:20am EST

Bilboko Plaza Barrian Zientzia Azoka ospatu da. Elhuyarrek bigarren hezkuntzako ikasleentzat antolatzen du. Ikasleak ikertzaile profesionalekin elkartuta, zientzia-proiektuak garatzen ditu. Aitziber Lasa antolatzaileak azaldu digu nolakoa izan da aurtengo edizioa.

Direct download: NFXXI-34d.mp3
Category:science -- posted at: 4:19pm EST

Aurtengo edizioa bukaerara iritsiko da datorren ostiralean: CAF-Elhuyar euskarazko dibulgazioaren festaren sari-banaketa Tabakaleran izango da, Donostian, arratsaldeko 6tan. Egoitz Etxebestek kontatu digu zer berrikuntza izango dituen aurtengo edizioak.

Direct download: NFXXI-34c.mp3
Category:science -- posted at: 4:17pm EST

Idoia Mujika dibulgatzaileak CFMzentroaren ateak ireki dizkigu, Materialen Fisika Zentroa. Donostian elkarren ondoan dauden hiru fisikako zentroetako bat da, ezezagunena gainera. Tunel efektuzko mikroskopio bat erakutsi digu irrati bidez.

Direct download: NFXXI-34b.mp3
Category:science -- posted at: 4:15pm EST

Txinako ikertzaile batzuek tearen landarearen genoma deskodetu dute, Camellia sinensis. Eta ikerketa horri esker badakigu te-zaporea flabonoide asko eta kafeina dituen nahaste batek sortzen duela.

Direct download: NFXXI-34a.mp3
Category:science -- posted at: 4:11pm EST

XXI. denboraldiaren 34. saioa: tearen zaporea, CFM zentroa, CAF-Elhuyar sariak eta Zientzia-Azoka.

Direct download: NFXXI-34.mp3
Category:science -- posted at: 4:08pm EST

Washington Estatu Unibertsitateko fisikari batzuek masa negatiboa sortu dute. Oso tenperatura baxuetan eta laser bidez harrapatutako rubidio-atomo batzuekin Bose-Einstein kondentsatu bat sortu zute, eta bibrazio berezi batzuen bitartez, masa negatiboa eman diete, oso fenomeno arraroa.

Direct download: Qk28-170426MasaNegatiboa.mp3
Category:science -- posted at: 7:38am EST

ETBko Teknopolis zientzia-saioak errealitate birtualaren aplikazio berriak bilatu ditu, eta horien bilduma bat erakutsiko digu asteburu honetako programan. IƱaki Leturiak kontatu digu gainetik zer ikusiko dugun.

Direct download: NFXXI-33c.mp3
Category:science -- posted at: 7:34am EST

Ezaugarri fisiko bat da hutsa. Materiarik ez egotea baino gehiago da, izan ere, izarrarteko espazioan ere, hutsa ez da erabatekoa. Txoni Matxainek, EHUko eta DIPCko ikertzaileak kontatu digu zer dioen fisikak eta fisika kuantikoak hutsari buruz.

Direct download: NFXXI-33b.mp3
Category:science -- posted at: 7:33am EST

Brikolaje zelularra dirudi. DNAk badu modu bat zelulen nukleo txikian kate luzeak sartzeko, eta ordenatuta eta erabilgarri mantentzeko. Baina ez da sekretua guztiz ezagutzen. Hori bai; DNA ez da korapilatzen zelulen barruan.

Direct download: NFXXI-33a.mp3
Category:science -- posted at: 7:32am EST

XXI. denboraldiaren 33. saioa: DNA ez da korapilatzen, hutsa eta Teknopolis eta errealitate birtuala.

Direct download: NFXXI-33.mp3
Category:science -- posted at: 7:31am EST

1