Elhuyar Zientzia

Washington Estatu Unibertsitateko fisikari batzuek masa negatiboa sortu dute. Oso tenperatura baxuetan eta laser bidez harrapatutako rubidio-atomo batzuekin Bose-Einstein kondentsatu bat sortu zute, eta bibrazio berezi batzuen bitartez, masa negatiboa eman diete, oso fenomeno arraroa.

Direct download: Qk28-170426MasaNegatiboa.mp3
Category:science -- posted at: 7:38am EDT

ETBko Teknopolis zientzia-saioak errealitate birtualaren aplikazio berriak bilatu ditu, eta horien bilduma bat erakutsiko digu asteburu honetako programan. IƱaki Leturiak kontatu digu gainetik zer ikusiko dugun.

Direct download: NFXXI-33c.mp3
Category:science -- posted at: 7:34am EDT

Ezaugarri fisiko bat da hutsa. Materiarik ez egotea baino gehiago da, izan ere, izarrarteko espazioan ere, hutsa ez da erabatekoa. Txoni Matxainek, EHUko eta DIPCko ikertzaileak kontatu digu zer dioen fisikak eta fisika kuantikoak hutsari buruz.

Direct download: NFXXI-33b.mp3
Category:science -- posted at: 7:33am EDT

Brikolaje zelularra dirudi. DNAk badu modu bat zelulen nukleo txikian kate luzeak sartzeko, eta ordenatuta eta erabilgarri mantentzeko. Baina ez da sekretua guztiz ezagutzen. Hori bai; DNA ez da korapilatzen zelulen barruan.

Direct download: NFXXI-33a.mp3
Category:science -- posted at: 7:32am EDT

XXI. denboraldiaren 33. saioa: DNA ez da korapilatzen, hutsa eta Teknopolis eta errealitate birtuala.

Direct download: NFXXI-33.mp3
Category:science -- posted at: 7:31am EDT

1