Sun, 7 May 2017
Bilboko Plaza Barrian Zientzia Azoka ospatu da. Elhuyarrek bigarren hezkuntzako ikasleentzat antolatzen du. Ikasleak ikertzaile profesionalekin elkartuta, zientzia-proiektuak garatzen ditu. Aitziber Lasa antolatzaileak azaldu digu nolakoa izan da aurtengo edizioa. |
Sun, 7 May 2017
Aurtengo edizioa bukaerara iritsiko da datorren ostiralean: CAF-Elhuyar euskarazko dibulgazioaren festaren sari-banaketa Tabakaleran izango da, Donostian, arratsaldeko 6tan. Egoitz Etxebestek kontatu digu zer berrikuntza izango dituen aurtengo edizioak. |
Sun, 7 May 2017
Idoia Mujika dibulgatzaileak CFMzentroaren ateak ireki dizkigu, Materialen Fisika Zentroa. Donostian elkarren ondoan dauden hiru fisikako zentroetako bat da, ezezagunena gainera. Tunel efektuzko mikroskopio bat erakutsi digu irrati bidez. |
Sun, 7 May 2017
Txinako ikertzaile batzuek tearen landarearen genoma deskodetu dute, Camellia sinensis. Eta ikerketa horri esker badakigu te-zaporea flabonoide asko eta kafeina dituen nahaste batek sortzen duela. |
Sun, 7 May 2017
XXI. denboraldiaren 34. saioa: tearen zaporea, CFM zentroa, CAF-Elhuyar sariak eta Zientzia-Azoka. |