Elhuyar Zientzia

Imanol Etxeberria, Aurrera zentroko fisioterapeuta izan da gurekin. Eskuliburu bat idatzi du eserita lan egitearen ondorioei buruz. Bizkarrezurrari buruz hitz egin digu; nola eseri beharko ginatekeen; zenbat aldiz altxatu beharko genukeen kalterik ez izateko eta abar.

Direct download: NFXXV-24c.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EST

Molekula mediatikoa da azido hialuronikoa. Telebistako iragarkietan azaltzen da askotan. Berez, kosmetikan ez ezik, medikuntzan ere erabiltzen da. Gaur, Lorena Arrastua eta Mentxu Aiertza izan dira gurekin molekula honen sekretuak kontatzeko.

Direct download: NFXXV-24b.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EST

NASAk rover bat jarri du aste honetan Marteko gainazalean. Perseverance du izena. Laborategi gurpildun aurreratu bat da, Marten dagoen aurreratuena hain zuzen. Eta EHUko bi taldek hartu dute parte laborategi horren ekipamendua garatzeko lanean. 

Direct download: NFXXV-24a.mp3
Category:science -- posted at: 3:20am EST

XXV. denboraldiaren 24. saioa: Perseverance roverra eta EHU, mundu hialuronikoa eta eserita lan egitearen fisioterapia.

Direct download: NFXXV-24.mp3
Category:science -- posted at: 3:18am EST

Elhuyarko STEAM hezkuntza taldeko Leire Ferro izan da gurekin, hezkuntzan emakume eta neska zientzialarien egoera zein den kontatzeko, eta otsailaren 11n bertan egin dituzten jarduerak azaltzeko.

Direct download: NFXXV-23b.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EST

Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatu dugu. Maia Garcia DIPCko fisikariak kontatu digu bere ibilbide profesionala eta emakumeak fisikan duten egoeraz hitz egin digu.

Direct download: NFXXV-23a.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EST

XXV. denboraldiaren 23. saioa: Maia Garcia eta ELhuyar STEAM hezkuntzaren lana.

Direct download: NFXXV-23.mp3
Category:science -- posted at: 4:15am EST

Lau istorio ekarri dizkigu Oskar Gonzalez EHUko kimikariak, gure kolorezaleak, laurak artelanak faltsutzeari buruzkoak. Artea, zientzia eta teknologia uztartezn dituen istorioak dira. Gainera, mapen babeserako neurriei buruz hitz egin dugu. Mapa bat jatorrizko lan bat ala kopiatutakoa den jakiteko trikimailuei buruz hitz egin dugu. Faltsuari buruzko istorioak, denak egitazkoak. 

Direct download: NFXXV-22b.mp3
Category:science -- posted at: 3:08am EST

Mapagileek akatsak sartzen dituzte nahita haien lanetan, norbaitek kopiatzen badie, kopiatzailea harrapatu ahal izango dutelako akats horiek bilatuta. Horregatik, mapa askok dituzte gaur egun akats intentziodunak. Eta horrek istorio bitxi batzu ere ekarri ditu. 
Direct download: NFXXV-22a.mp3
Category:science -- posted at: 3:07am EST

XXV. denboraldiaren 22. saioa: mapen kopia ilegalak detektatzeko teknikak, artelanen faltsutzea.

Direct download: NFXXV-22.mp3
Category:science -- posted at: 3:05am EST

Aldaera oso kutsagarriak dira. Azkar zabaldu dira mundutik. Bi aldaerek, Ingalaterran sortu zenak eta Hegoafrikan sortu zenak, mutazio jakin batzuk dituzte, kutsatze-ahalmen hori ematen diena. Galdera da, mutazio horiengatik txertoek eraginkortasuna galduko dute haietan? Erantzun da oraindik ez dakigula.

Direct download: NFXXV-21c.mp3
Category:science -- posted at: 3:20pm EST

Gure planetako fenomeno meteorologikoak ezaugarri astronomikoen ondorio dira. Urtaroak, mareak, haizeen norabideak, aurora borealak eta abar. Denek dute jatorri astronomiko bat.Horregatik eskatu diogu Onintze Salazar, meteorologoari astronomiaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXV-21b.mp3
Category:science -- posted at: 3:19pm EST

Londresko Historia Naturalaren Museoan bi kakalardoren gorputzak datatu dituzte karbono-14 isotopo bidez. Ingalaterran jasotakoak dira, baina gaue egun ez dira Inagalterrako espezieak. Datazioak ia 4.000 urteko adina eman du. Hor azalpena: Neolito garaian bai, kakalardo horiek bertan bizi ziren.

Direct download: NFXXV-21a.mp3
Category:science -- posted at: 3:18pm EST

XXV. denboraldiaren 21. saioa: bi kakalardo zahar, astronomia eta meteorologia eta COVID-19aren aldaera britaniarra eta Hegoafrikakoa.

Direct download: NFXXV-21.mp3
Category:science -- posted at: 3:17pm EST

1