Elhuyar Zientzia

Eureka museoko Larraitz Etxeberriak kontatu digu nola aldatzen den giza ahotsa bizitzan zehar. Pubertaroko aldaketak eta bestelakoak ere bai zein diren kontatu digu, oso gai aproposa irratian kontatzeko.

Direct download: NFXXIII-40c.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EST

Atomoak, molekulak eta partikula txikiagoak elkarri lotuta daude eta ez dute lotura hori galtzen. Baina zergatik? Bada, erantzuna fisika kuantikak dauka. Txoni Matxainek azaldu digu nola, eta mundu txiki horretan nagusi diren indarrak aurkeztu dizkigu.

Direct download: NFXXIII-40b.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EST

Aste honetan ikerketa zientifikoa eragozten duen burokraziari buruzko albiste bat zabaldu da. Eta ohikoa da arazo hori ikertzaileen artean. Gehiegizko zorroztasuna, zentzugabekeriak eta plagioak detektatzeko metodo automatikoen erabilpen okerrak egunerokoan daude.

Direct download: NFXXIII-40a.mp3
Category:science -- posted at: 3:19am EST

XXIII. denboraldiaren 40. saioa: burokraziaren muga, lotura kuantikoak eta ahotsa.

Direct download: NFXXIII-40.mp3
Category:science -- posted at: 3:18am EST

Hirietako etxeetako hautsean landa-eremuan ohikoak diren mikroorganismoak daudenean arrisku txikiagoa dago haurrek asma izateko.

Direct download: Qk38-190619Mikroorganismoak_eta_asma.mp3
Category:science -- posted at: 1:17pm EST

Aitziber Agirre Elhuyar aldizkariaren zuzendaria izan da gurekin ekainean argitaratu duten zenbakiaz hitz egiteko. Gai nagusia biomasa planetan duen banaketa da. Banaketa horietan ezusteko batzuk badaude, eta gogoeta ekologikoak egiteko moduko ideiak ere bai.

Direct download: NFXXIII-39c.mp3
Category:science -- posted at: 2:52am EST

Olatz Zuloaga eta Maitane Olivares izan dira gurekin, Plentziako Itsas Estaziotik itsasoa behatzen duten kimikariak. Detektatzen dituzten subatntziez aritu dira. Detekzio-mugei buruz, teknikei buruz eta dakigunaz eta ezdakigunaz, oso detekzio muga fina izaten dutelako kimikarien lanek, baldin badakite zer bilatzen ari diren, baina askotan zer topatuko duten ez dakite, eta orduan, sustantzien detekzioa konplikatu egiten da.

Direct download: NFXXIII-39b.mp3
Category:science -- posted at: 2:50am EST

Papera Txinan garatu zen, diotenez, Han dinastiako Cai Lun eunukoak asmatuta. Eta ez da asmakuntza on ba bakarrik, gainera, bigarren mendean bertan, papergintza prozesu merke bilakatu zuten.

Direct download: NFXXIII-39a.mp3
Category:science -- posted at: 2:45am EST

XXIII. denboraldiaren 39. saioa: papera txinan, itsasoaren kimika, Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXIII-39.mp3
Category:science -- posted at: 2:44am EST

PIE estazioko Ibon Cancio biologoak Nagoya protokoloari buruz hitz egin digu. Herrialde soberanoen baliabide biologiko eta genetikoak babesten duen protokoloa da. Herrialde bateko espezie baten ikerketak ematen dituen onurak herrialde horretara bueltatzeko mekanismoak proposatzen ditu, nahiz eta ikerketa hori beste nonbait egin den. Europar Batasunak 2014tik berretsitako protokoloa da.

Direct download: NFXXIII-38b.mp3
Category:science -- posted at: 7:23am EST

Ehun urte bete dira erlatibitatearen teoriaren lehen froga lortu genuenetik. Arthur Eddington astrofisikaria Principe Uhartera joan zen eta 1919ko maiatzaren 29an Eguzki-eklipse oso bat ikusi zuen, eta bertan baieztatu zuen Eguzkiaren masa handiak argi izpien ibilbidea okertzen duela, erlatibitate orokorrak iragarritako fenomeno bat. Guk mendeurrena aitzaki hartuta, erlatibitateaz eta garai hartako zientziaz hitz egin dugu.

Direct download: NFXXIII-38a.mp3
Category:science -- posted at: 7:19am EST

XXIII. denboraldiaren 38. saioa: Erlatibitatea eta Nagoya protokoloa.

Direct download: NFXXIII-38.mp3
Category:science -- posted at: 7:14am EST

Ukimen artifizialaren bidez objektuak identifikatzeko eta haiei buruzko informazioa jasotzeko balio duen eskularru bat sortu dute MITeko ikertzaileek. Oso baliagarria izan daiteke esku protesikoak eta robotikoak egiteko, besteak beste.

Direct download: Qk36-190604_Ukimen_artifiziala.mp3
Category:science -- posted at: 12:18pm EST

1