Elhuyar Zientzia

Aurreko asteburuan estreinatu zen Teknopolis ETBko zientzia-programaren denboraldi berria. Nagore Rementeria zuzendaria eta Iñaki Leturia zuzendari eta aurkezlea izan dira gurekin denboraldi berria aurkezteko. Besteak, beste esan digute aurten 25 urte beteko dituztela antenan. 

Direct download: NFXXVIII-04c.mp3
Category:science -- posted at: 6:39am EST

Gorka Orive EHUko farmaziako katedradunak eta beste bi lagunek Osasun Bakarrari buruzko liburu bat argitaratu berri dute, eta gurekin izan da liburua aurkezten. Beste bi egileak Ignacio Lopez Goñi mikrobiologiako katedraduna eta Elisa Pérez-Ramírez doktorea abaitaritzan. Hiru egile eta hiru ikuspuntu elkarrekin lanean, ingurumenaren mehatxuari aurre egiteko estrategia berria azaltzeko. 

Direct download: NFXXVIII-04b.mp3
Category:science -- posted at: 6:34am EST

LHC azeleragailuan, Genevan, indar nuklear bortitza zehaztasun handiz neurtu dute. Quarkak elkarri lotuta mantentzen dituen indarra da, oinarrizko lau indarretan bortitzena. 

Direct download: NFXXVIII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 6:30am EST

XXVIII. denboraldiaren 4. saioa: indar nuklear bortitza, Salud Global liburua eta Teknopolisen denboraldi berria. 

Direct download: NFXXVIII-04.mp3
Category:science -- posted at: 6:26am EST

Ibai Rekondo kantariaren 1986ko Amaiur, gaztelu baltza diskoaren lehendabiziko kanta ekarri dugu gaur. Naturari kanta bat, Billy Mackfarmand musikari irlandarrarekin egindako diskoa zen, nahiz eta kanta honetako musika eta letra, biak, Ibai Rekondorenak diren.

Direct download: EKOIV-04m.mp3
Category:general -- posted at: 7:42am EST

Udan, Aranzadi Zientzia Elkarteak Europako Arkeologiaren Patrimoniaren saria bat jaso zuen Belfasten. Batetik ehun urteko lanarengatik, eta, bestetik, gaur egun egiten duen arkeologia, Irulegiko eskuaren adibidea barne. Mikel Edeso Egia Aranzadiko arkeologia-proiektuaren kudeatzailea izan da gurekin, eta sariaz, Aranzadiz eta arkeologiaz hitz egin dugu. 

Direct download: EKOIV-04a.mp3
Category:science -- posted at: 7:36am EST

IV. denboraldiaren 4. saioa: Naturari kanta bat eta Europako Patrimonio Arkeologikoaren saria Aranzadirentzat. 

Direct download: EKOIV-04.mp3
Category:science -- posted at: 7:33am EST

Direct download: IbaneAizpurua_EHUEkinean.mp3
Category:science -- posted at: 3:14am EST

XXVIII. denboraldiaren 3. saioa: Immunoterapia eta minbizia. 

Direct download: NFXXVIII-03.mp3
Category:science -- posted at: 4:26am EST

Europako pertsonai mitologiko bat dago, udaberriaren etorrerari lotua. Negu luzea gainditu ondoren natura bizitzara itzultzen deneko ospakizunen parte izaten da, maiatzaren 1eko ospakizun tradizionalean, May day. Britainia Handian Jack in the Green deitzen diote, eta 1977an Jethro Tull taldeak abesti bat egin zuen, hura oinarri hartuta. Neguan hazten den guztia zaintzen duen izakia da.  

Direct download: EKOIV-03m.mp3
Category:science -- posted at: 3:37am EST

IV. denboraldiaren 3. saioa: Ekosfera berdea. Magnesioa, Jack in the Green, Europako Nekazaritza Ekologikoaren eguna, haziak zain, orlegi eta Singapur. 

Direct download: EKOIV-03.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EST

Bakterioen kontra antibiotikoak erabiltzen ditugu, Alexander Flemmingek penizilina G aurkitu zuenetik, gaixotasun askoren kontrako baliabide miragarria izan dira. Baina bakterioek ikasi egiten dute haien efektuari aurre egiten: erresistentzia garatzen dute. Denborarekin, gehiegizko erabilerak eta erabilera desegokiek areagotu egin dituzte bakterio askoren erresistentziak, eta osasun publikoko arazo orokor bat bilakatu da. Bego Zubia Gallastegi Elhuyarko kazetari zientifikoak dokumental bat egin du gaiari buruz. Grabagailua hartu eta harengana joan gara. 

Direct download: NFXXVIII-02b.mp3
Category:science -- posted at: 3:36am EST

Urtero ospatzen da 3DMC kongresua, metrologia industrialaren esparruan Europan egiten den kongresu nagusia. Aurtengo edizioa BIlbon hasiko da eta IDEKO eta Tekniker zentro teknologikoetan ere izango da. Metrologia berez neurketaren zientzia da, zehaztasunaren zientzia. Baina hori baino gehiago ere bai. Gurekin, IDEKOko Alberto Mendikute Garate eta Teknikerreko Unai Mutilba Larrea izan dirakongresua eta gaia bera aurkezteko. 

Direct download: NFXXVIII-02a.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EST

XXVIII. denboraldiaren 2. saioa: 3DMC metrologia-kongresua eta Erresistente dokumentala. 

Direct download: NFXXVIII-02.mp3
Category:science -- posted at: 3:25am EST

Direct download: Aitor_Marcos_Ekinean.mp3
Category:science -- posted at: 8:28am EST

Cat Stevens musikariaren laugarren diskoaren abesti bat dugu gaurkoan hostoen arteko melodietan. Where Do the Children Play. Ideia bitxia da: ondo dago teknologia garatzea, baina non jolastu behar dute umeek? 

Direct download: EKOIV-02m.mp3
Category:science -- posted at: 3:09am EST

Ura ondo kudeatzea ez da erraza, batez ere, ur edangarria. Gaur izan gara kudeaketa horretara teknologia ikertzen dutenekin. Batetik, CEITeko Beñat Elduayen eta, bestetik, BRTAko Garbiñe Manterolarekin. Euskal Herriko uraren egoera aurkezteaz gain, esparru honen erronkak zein diren kontatu digute. 

Direct download: EKOIV-02aa.mp3
Category:science -- posted at: 3:03am EST

IV. denboraldiaren 2. saioa: uraren kudeaketa eta Cat Stevens. 

Direct download: EKOIV-02.mp3
Category:science -- posted at: 6:50am EST

UEUk argitaratu berri duen liburu bat izan dugu gurean. Adimen artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune. UEUko 50. urteurrenari lotutako argitalpena da, eta testuak hainbat ekitaldietan erabilitako materialetik sortua da. Liburuan aurkezten da adimen artifiziala zer den, zer ibilbidea egin duen historian eta nolako gogoeta filosofiko eragin dituen gaur egun gauden unean. Gurekin liburuaren argitaratzaileetako bat izan da, Aitzol Astigarraga, UEUko kidea eta gure saioaren aspaldiko laguna. 

Direct download: NFXXVIII-01b.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EST

Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia kalean da. Saien kultura eta paleolitoko haurren ikerketa dira bi gai nagusiak zenbaki honetan. Eta biei buruz hitz egin dugu Ana Galarraga aldizkariaren zuzendarikidearekin. Zenbaki honetako bestelako gaiak ere aurkeztu dizkigu. 

 

Direct download: NFXXVIII-01a.mp3
Category:science -- posted at: 3:19am EST

XXVIII. denboraldiaren lehen saioa: Elhuyar aldizkaria eta UEUk argitaratutako liburu bat adimen artifiziala eta filosofia uztartzen dituena. 

Direct download: NFXXVIII-01.mp3
Category:science -- posted at: 3:15am EST

1974an, Johnny Cash musikariak, country estiloaren ikonoak, ekologiari heldu zion Don't go near the water kantaren letran. Berez, ez zen oso kanta arrakastatsua izan, baina Cash musikaren izen handietako bat zenez, bultzada eman zion ingurumenaren aldeko kezka musikan islatzeari. Kanta honekin abiatu dugu Hostoen Arteko Melodiak atala, gure atal musikal berria. 

Direct download: EKOIV-01m.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EST

Aitor Marcos Diez ekonomialaria da USC unibertsitatean.  Haren ibilbideaz hitz egin digu; ekonomia estandar batetik abiatu, baina pixkanaka arlo ekologikoak harrapatu zuen, eta alderdi hori garatu egin du ekonomiaren barruan. Marcosek hitz egin digu haren ikuspuntuaren aldaketa nola gertatu zen, besteak beste,Naomi Klein kazetari kanadiarraren liburua bat irakurri ondoren:  This Changes Everything: Capitalism vs the Climate

Direct download: EKOIV-01a.mp3
Category:general -- posted at: 3:11am EST

IV. denboraldiaren 1. saioa: Aito Marcos eta Johnny Cash-en Don't Go near the Water

Direct download: EKOIV-01.mp3
Category:science -- posted at: 2:53am EST

1