Wed, 29 May 2013
ON-zientzia bideo lehiaketaren hirugarren edizioak baditu irabazleak. Lehen saria, Bartzelonara joan da, 17 urteko Marta Vallvé Navarroren lana izan da, lainoak eta euria sortzeko moduari buruzkoa. Bigarren saria ex aequo irabazi dute Iñaki Muñoz eta Rubén Rosasek batetik, eta Valentina Lodosa Murgak, eta euskaraz egindako bideorik onenaren saria Itziar Rodriguez eta Eneko Axperentzat izan da. MAnex Urruzolak kontatu dizkigu saritutako lanei buruzkoak. Bideo guztiak ikusgai daude www.onzientzia.tv webgunean. |
Wed, 29 May 2013
Matematikaren dibulgazioan, klasiko bat: urrezko zenbakia. Naturan, artean, leku askotan azaltzen den edertasunaren proportzioari buruz hitz egin digu Nahikari Blancok. Greziarren eskultura klasikotik hasita gure eguneroko bizimoduaren objektuetara, tabako-paketeetara adibidez; zenbaki hori, 1,6180339... protagonista izan da gure matematikaren atalean. |
Wed, 29 May 2013
CAF –Elhuyar sarietan, urtero, ibilbide bat saritzen da, pertsona batena edo erakunde batena. Aurten, erakunde batek jaso du saria: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea. Izenak ederki adierazten du nolako helburua duen erakunde horrek, eta, hala ere, Karlos Ibarguren erakundearen lehendakaria gonbidatu dugu haien helburuez eta jardueraz hitz egiteko. |
Wed, 29 May 2013
XVII. denboraldiaren 33. saioa: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, urrezko proportzioa, Teknopolisen soldatzen ikasteko metodo berria eta ON-Zientzia sariketa. |
Wed, 22 May 2013
1986ko Fisikako Nobel saria hil da. |
Wed, 22 May 2013
EHUko IXA taldeak urtero antolatzen du Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduaren masterra HAP masterra. Hizkuntzaren ikerketa informatikoaren iaksteko aukera handia da, eta ez informaztikarientzat bakarrik; ongietorriak dira hizkuntzalariak, itzultzaileak, matematikariak, ingeniariak eta abar. IXA taldeko Olatz Arregik eta Eneko Agirrek eman dizkigute masterraren gakoak. |
Wed, 22 May 2013
Sei laguneko taldeak irabazi du CAF-ELhuyar sarien zientzia gizarteratzeko sorkuntza-beka: Arlette Apraiz, Doltza Oararteta, Jaione Ortiz de Zarate, Maider Amutio, Nerea Andres eta Oihane Enbeitia. Aurkeztu duten proiektua "Balio berriz balio" du izena eta gauzak berrerabiltzeko ideiaren inguruko proiektu bat da, arte-instalazio bat. Beka jaso dute eta orain garatu egingo dute proiektua. Maider, Nerea eta Oihane egon dira gurekin. |
Wed, 22 May 2013
XVII. denboraldiaren 32. saioa: CAF-Elhuyar sarietako sorkuntza-beka, HAP masterra eta Teknopolisen espezie inbaditzaileak. |
Wed, 15 May 2013
XVII. denboraldiko 31. saioa: CAF-Elhuyarreko saridunak Gorka Zabaleta eta CERN, Isabel Mendizabal eta ijitoen jatorria. Gainera, Teknopolisen, Orona Innovation City. |
Wed, 15 May 2013
Isabel Mendizabal aurtengo CAF-Elhuyar sarietako irabazle bat da doktore-tesia dibulgatzeko artikuluen kategorian. Ijitoen (erromanien) jatoporia zein den ikertu du baliabide genetikoen bitartez. Horri esker lortu du jakitea Indiako ipar mendebaldetik datozela, eta duela 1.500 urte hasi zirela mundutik zabaltzen. |
Wed, 15 May 2013
Gorka Zabaleta aurtengo CAF-Elhuyar sarietako irabazlea da kazetaritza zientifikoaren kategorian. CERN laborategian lana egiten zuen Angel Mari Uranga fisikariari egindako elkarrizketa batekin irabazi du saria. Kazetaritza, fisika teorikoa, Uranga eta CAF-Elhuyar sariak izan dira gure solasaldiaren gaiak. |
Wed, 8 May 2013
Bustrofedon idazteko modu baten izena da. Antzinako Greziako hizkuntza zahar batzuetan erabiltzen zuten idazkera. Idi batek soroa goldatzean egiten duen bidearen antzekoa zen: ezkerretik eskuinera hasten ziren idazten, eta lerroaren bukaeran buelta eman eta hurrengo lerroan eskuinetik ezkerrera idazten zuten. Horren azalpena eta horrekin lotutako beste hainbat kontu kontatu dizkigu Iñaki Leturiak. |
Wed, 8 May 2013
2013 Estatistikaren Nazioarteko Urtea da. 1.942 erakundek hartzen dute parte antolaketan, ekintza asko antolatu dituzte eta estatistikari buruzko informazioa dibulgatzen ari dira. Nazioarteko urtearen informazio nagusia web orri batean bilduta dago, http://www.statistics2013.org/, baina urte honen berri ez da asko zabaldu. Guk EHUko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboko Saileko bi lagunen eskutik izan dugu urtearen berri: Arantza Urkaregi eta Inma Arostegi. |
Wed, 8 May 2013
XVII. denboraldiko 30. saioa: Estatistikaren Nazioarteko Urtea, Teknopolisen hiru kobazulo eta Bustrofedon hitza. |
Tue, 7 May 2013
Aldous Huxleyren eleberri ezagunena. |
Tue, 7 May 2013
Informatika praktikoaren arloan, baliabide asko aurkeztuko dizkigu IBON AIZPURUAREKIN, oporretako bidaiak antolatzen laguntzeko. |
Tue, 7 May 2013
Bisitatxo bat Leitzarango bailaran dagoen zentrora. |
Tue, 7 May 2013
Uhin milimetrikoak jasoko dituen teleskopio bat ari dira eraikitzen Mexikoko sumendi batean. |
Wed, 1 May 2013
XVII. denboraldiko 29. saioa: aurtengo CAF-Elhuyar sarien irabazleak, galaxien arteko talkak, autismoa Teknopolisen eta matematikari ospetsuen anekdotak. |
Wed, 1 May 2013
Matematikariak bereziak dira? Seguru asko ez. Azken batean, pertsonak dira, eta beste pertsonek bezala, kontatzeko moduko anekdotak izan dituzte. Baita matematikari ospetsuek ere. Nahikari Blancok horietako batzuk ekarri ditu gaur Norteko Ferroklarrillera. Arkimedes, laplace, Hilbert, Dirichlet eta matematikaren historiaren beste izen ezagun batzuk ekarri dizkigu. Eta izen horietako bakoitzarekin, kontatzeko moduko anekdota bat. |
Wed, 1 May 2013
Aurtengo CAF-Elhuyar sariketan Miguel Querejeta astronomoak irabazi du saria dibulgazio-artikulu orokorren kategorian. Miguel Norteko Ferrokarrilleko aspaldiko laguna da, eta oraingoan aprobetxatu dugu galaxien arteko talkei buruz hitz egiteko. Zer diren, nola ikertzen diren, nolako ondorioak dituzten, Esne bidearen etorkizuna zein izango den... galder asko genituen Migueli egiteko. |
Wed, 1 May 2013
CAF-Elhuyar sarien 19. edizioaren sariak banatu dira. Lau kategoriatako zientzia-dibulgazio sariak, tartean beka bat, eta merezimendu-sari bat banatu dira. Festa handia izan da Usurbilen, sariketa batean. Merezi du azpimarratzea zein izan diren irabazleak. |