Mon, 31 May 2021
500 urte dira Elkanoren espedizioak lehen mundubira osatu zuela. Abentura horren zientziari buruzko monografiko bat egin dugu lau aditurekin: Alvaro Aragon eta Lourdes Odriozola historialariak, Xabier Agote ontzigilea eta Naiara Barrado astronomoarekin. |
Mon, 24 May 2021
Laster izango da Elhuyar Zientzia Azokaren aurtengo urte-bukaerako ekitaldia. 12 eta 18 urte arteko gazteek ikasturte osoan landutako zientzia-proiektuekin egindako azoka bat. Pandemiak hala behartuta, aurten azoka birtualaren formatua hartuko du, baina hala ere, Bilbon, 20 talde saridunak aurkeztuko dituzte haien lanak. Gainera, ohikoa ez den bezala, aurtengoa Areatzan egingo dute, Arenalean. Leire Ferro eta Danel Solabarrieta Elhuyarko koordinatzaileek kontatuko digute nola egingo duten.
|
Mon, 24 May 2021
Ardoa egiteko modua aldatu edo egokitu behar dugu klima-aldaketaren eraginez. Besteak beste, mahatsondoak ondo hazi behar dira klimaren egoera berrian. Eta zientzialariek badakite. Helene Sanchez Zelaia bioteknologian adituak artikulu bat idatzi du gaiari buruz, eta CAF-Elhuyar sarietan aipamen berezi bat eskuratu du artikulu horrengatik Neiker sariaren kategorian.
|
Mon, 24 May 2021
Gorputzaren parte ditugu isotopo erradioaktiboak. Karbono-atomoz eginda gaude, eta karbono horietan, 10.000 milioitik bat karbono-14 isotopoa da, beraz erradioaktiboa. Baina nola demontre iristen da berez desintegratzen den atomo bat gure gorputzaren parte izatera? Bada, izpi kosmikoen errua da. |
Mon, 24 May 2021
XXV. denboraldiaren 37. saioa: erradioaktibitatea gorputzean, ardoa eta mahastiak eta elhuyar Zientzia Azoka. |
Mon, 17 May 2021
Natura behatzeari buruzko mahai-inguru bat egin dugu CAF-Elhuyar sarietako bi irabazlerekin. Nahia Seijas Garzónek museo naturalei buruzko artikulu batekin irabazi zuen artikulu orokorren kategoria. Eta Iñaki Sanz Azkuek, konfinamenduan ginenean, natura lehiotik behatzeari buruzko gogoeta bat argitaratu zuyen, eta kazetaritzako lanen kategorain irabazle izan zen horrekin. Biak egon dira gurekin natura behatzen irrati-estudioaren barrutik.
|
Mon, 17 May 2021
Ibermektina erabili behar da COVID-19a tratatzeko? Galdera horrek oraindik ez du erantzunik. Aldeko jende asko dago, eta kontrako jende asko ere bai. Eztabaida sutsua da. Adibidez, Osasunaren Mundu Erakundeak ez du onartu tratamendua, baina orain aditu talde batek arteko ikerketen azterketa sakon bat argitaratu dute, eta haien ustez, ibermektinak eten egin lezake pandemia.
|
Mon, 17 May 2021
XXV. denboraldiaren 36. saioa: ibermektinaren zurrunbiloa eta natura behatu etxe barrutik. |
Mon, 10 May 2021
Disziplina askoko aditu-talde batek COVID-19aren liburu zuria aurkeztu du. Liburuak pandemia aztertzen du ikuspuntu askotatik. Talde horretako Miren Berasategi Zeberio Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak hitz egin digu liburuari buruz.
|
Mon, 10 May 2021
Ainara Sangroniz kimikariak irabazi du CAF-Elhuyar saria norberaren tesian oinarritutako artikuluen kategorian. Polimero jasangarriei buruzko ikerketa egin du tesian. Gurekin izan da hori guztia kontatzeko.
|
Mon, 10 May 2021
Laboratorium museoan, Bergaran, lurrun-lokomotora bat dago eskalan eginda, eta funtzionatzen duena. Mikado 141 modeloaren erreplika bat da eta bi metro luze da. Grabagailua hartu eta bertara joan gara egileetako batekin egotera, Jose Mari Rubiorekin, eta Rosa Errazkin museoko zuzendariarekin ere izan gara.
|
Mon, 10 May 2021
Aste honetan, ehun urte bete dira Chanel 5 zenbakia, perfume ospetsua, merkaturatu zenetik. Usain pilo baten nahaste sofistikatu batez osatutako lehen perfumea izan zen. Kimikaren ikuspuntutik ere, sekulakoa da perfume horren historia. |
Mon, 10 May 2021
XXV. denboraldiaren 35. saioa: Chanel 5 perfumea 100 urte, Mikado 151 ferrokarrilla, Ainara Sangroniz eta polimero jasangarriak eta COVID-19aren liburu zuria. |
Mon, 3 May 2021
Aurtengo CAF-Elhuyar sariak eman dituzte aste honetan. Merezimendu saria Jabier Agirre medikuak jaso du, urteetan medikuntzaren dibulgazioan egin duen lanarengatik. UZEIn urteak eman ditu, OEEko kidea da, Elhuyar aldizkarian kolaboratu du 200tik gorako artikuluekin eta eta adibidez Euskadi Irratian ere aritu da dibulgazioan. Berak ikusi du nola aldatu den medikuntza, dibulgazioa eta euskararen erabilera bera.
|
Mon, 3 May 2021
Fisikariak kezkatuta daude muoiekin. Partikula horiek ez dute orain arteko teoriak iragartzen duen jokabidea eremu magnetikoen aurrean. Lehendik susmo hori bazegoen, baina Fermilab laborategian egindako esperimentu batek ziurtatu du hori, eta aztertu behar da zergatik gertatzen den. Hipotesietako baten arabera, ezagutzen ez dugun oinarrizko indar bat egon liteke, baina horiek hitz handiak dira.
|
Mon, 3 May 2021
XXV. denboraldiaren 34. saioa: muoiak eta Jabier Agirre. |