Mon, 27 June 2022
Uztailaren 1ean izango da Informatikari Euskaldunen Bilkuraren XII. edizioa. Guri irratian aurkezpen txiki bat egin digute Aitzol Astigarragak eta Olatz Arbelaitzek. |
Mon, 27 June 2022
Informatikari Euskaldunen Bilkuran mahai-inguru batean elkartuko dira filosofoak eta informatikariak. Adimen artifizialak gure bizimoduan duen eraginari buruz hitz egingo dute. Guk aurrerapen txiki bat izan dugu solaskide batzuekin: Xabier Arregi, Itziar Cortes eta BeƱat Erezuma. |
Mon, 27 June 2022
Google-ko ingeniari batzuek LAMDA chatbota garatu dute, eta elkarrizketa harrigarri bat izan dute harekin. Robotak dio kontzientzia duela, eta eztabaida piztu du adituen artean. |
Mon, 27 June 2022
XXVI. denboraldiaren 42. saioa: LAMDA, Informatikari Euskaldunen Bilkura eta adimen artifiziala gure bizimoduan. |
Mon, 20 June 2022
Aurtengo ON-zientzia bideo-lehiaketaren sariak banatu dira. DIPCko Nora Gonzalez izan da gurekin, lehiaketaren epaimahaikidea, eta saridunen lanak aurkeztu dizkigu. |
Mon, 20 June 2022
Agatha Christie berriz ere etorri zaigu Norteko Ferrokarrillera. Agatha Christie eta haren pozoiak. Eta oraingoan, pozoien erregea ekarri dugu: zianuroa. Sparkling cyanide eleberria aukeratu dugu oraingoan, baina Christiek 10 eleberritan erabili zuen pozoi hau. Mentxu Aiertzak kontatu digu pozoi honen historia eta funtzionamendua. |
Mon, 20 June 2022
XXVI. denboraldiaren 41. saioa: zianuroa eta ONzientzia lehiaketaren irabazleak. |
Mon, 13 June 2022
Metala nola erauzi jakin baio lehen, inuiten tribu batek (Artikoko goierritarren tribuak) burdinazko tresnak erabiltzen zituen. Metal horren jatorria, esploratzaile batek aurkitu zuen, hiru meteorito-puska ziren: Denda, Emakumea eta Txakurra.
|
Mon, 13 June 2022
Euskal Herriko klimak baditu mikroklima asko, alegia, berez azaltzen diren fenomeno meteorologiko lokalak. Asko, euskal orografiarekin zerikusi handia dute. Euskalmeteko Onintze Salazarrek haietako batzuk deskribatu dizkigu, kostatik Ebro ibaiaren arroaraino. |
Mon, 13 June 2022
Ozeano Antartikoaren itsas hondoko maparik zehatzena osatu dute IBCSO izeneko proiektuan. Maparen bigarren bertsio bat da, 2013an egindako bat zehaztasun handiz findu dutelako. Horrek lagunduko du nabigazioan, baina baita bioaniztasunaren kudeatzeko eta klima bera ikertzeko ere. |
Mon, 13 June 2022
XXVI. denboraldiaren 40. saioa: Ozeano Antartikoaren itsas hondoko mapa, Euskal Herriko fenomeno meteorologiko lokalak eta Inuiten metalurgia eta meteoritoak. |
Tue, 7 June 2022
Kalean da Elhuyar aldizkariaren 2022ko ekaineko zenbakia. AITZIBER AGIRRE RUIZ DE ARKAUTE zuzendariak lagundu digu aldizkariaren gainbegirada bat egiten. |
Tue, 7 June 2022
Elhuyar Fundazioak ORAI langunea sortu du, hizkuntza naturalaren prozesamendua ikertzeko. Egunen batean, makinek gure hizketa uler dezatelako helburua duten proiektuak garatuko dira. Josu Aztiria Urtaranek kontatu digu zer den. |
Tue, 7 June 2022
Zalantzak zeuden garunak ote zuen sistema immunologikorik. Badu, baina oso kontrolatua, arriskutsua baita gorputzaren beste ataletan bezalako sistema immunea izatea. |
Tue, 7 June 2022
XXVI. denboraldiaren 39. saioa: garunaren sistema immunologikoa, ORAI langunea eta Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia. |