Tue, 17 December 2019
Arazo larria dugu itsasoan plastikoekin. Gero eta plastiko gehiago dago, bai zikinkeria moduan, bai eta mikroplastikoen forman ere, alegia, ikusten ez diren plastikozko partikulen forman. Ez dakigu zenbaterainoko inpaktua izango duen plastiko horrek guztiak, baina jende asko ari da ikertzen gaia, egunen batean soluzio bat proposatu ahal izateko. Horretaz hitz egin digute EHUko Amaia Orbeak, AZTI-Tecnaliako Oihane Cabezasek eta Greenpeace-ko Lorea Floresek. Plastikoa itsasoan, arazo larria. |
Tue, 17 December 2019
Plastikoa ez da txarra. Behar beharrezkoa dugu aplikazio askotan. Adibide argi bat da ospitaletan odola gordetzeko edukiontziak. PVCz egindako poltsak dira. Oso zaila da ordezko material bat topatzea horretarako. Plastikoa ez baita txarra. Hori bai, eragiten dizkigun arazoei aurre egin behar diegu, eta, esate baterako, itsasoan dauden plastikoen kaltea larria da. |
Tue, 17 December 2019
XXIV. denboraldiaren 14. saioa: Plastikoaren esloganak eta Itsasoa eta plastikoa. |
Tue, 10 December 2019
200 urte dira Moby Dick eleberriaren idazlea jaio zela, Herman Melville. Erreferentziazko literatura eta XIX. mendeko zientziaren lekukotza. Ereiteneko Leire Cano eta Nekane Barandiaran izan dira gurekin klasikoaz hitz egiteko. |
Tue, 10 December 2019
Arthur C. Clarke-n The sentinel ipuina abiapĆ¹ntua izan zen 2001 espazioko odisea bat eleberria idazteko. Ipuinaren ideia oso interesgarria da: gizaki aurreratuak suntsitu egingo du topatzen duena, aztertzeko ahaleginetan. Estralurtarrek horixe baliatuko dute. |
Tue, 10 December 2019
XXIV. denboraldiaren 13. saioa: The sentinel eta Moby Dick. |
Mon, 2 December 2019
Itziar Cortes Elhuyarko itzulpengintzarako teknologien arduradunak itzultzaile automatiko bat aurkeztu digu. Euskaratik eta euskarara itzultzen ditu lau hizkuntza. Itzultzailea sare neuronaletan oinarrituta dago. Orain, eskuragarri gadgo itzultzailea.eus web orrian, bai eta mugikorrarentzako aplikazio batean. |
Mon, 2 December 2019
Elhuyar aldizkariaren 336. zenbakia kalean da, 2019ko abenduko zenbakia. Gai nagusia, trantsizio energetikoa. Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu zer gai argitaratu dituzten. |
Mon, 2 December 2019
Aurtengo kimikako Nobel sariaren protagonistak izan dira: litio-ioizko bateriak. Nobel saridunen ikerketek egingarriak egin zituzten, eta Txoni Matxinek azaldu digu, kuantika erabilita, zergatik diren hain arrakastatsuak. |
Mon, 2 December 2019
Fugu arraina jangarria, daukan pozoin baten eragina saihesten denean. Pozoin hori tetradotoxina da. Orain ikerketa batek aztertu du zergatik ale batzuek duten tetradotoxina gehiago beste batzuek baino. Horretarako haztegiko fuguak eta basatiak konparatu dituzte. |
Mon, 2 December 2019
XXIV. denboraldiaren 12. saioa: fugua, lioi-ioizko bateriak, Elhuyar aldizkaria eta Elhuyarko itzultzaile automatikoa. |