Sun, 28 June 2015
Eureka museoak ez ditu ateak ixten udan. Ekimen asko ditu aurretik. Guk, denboraldiaren bukaerara iritsi garenez, ELENA ROSALES gonbidatu dugu haien udako planei buruz hitz egin diezagun. |
Sun, 28 June 2015
ETBko Teknopolis saioak, zientziako programak, azken emisioa du asteburu honetan. IÑAKI LETURIA aurkezleak tartetxo bat egin digu denboraldiaren bukaeraz hitz egiteko. |
Sun, 28 June 2015
Espintronika da ESTITXU VILLAMOR fisikariaren ikergaia, elektronikaren hurrengo urratsa. Tesia egin du gai horretan. Baina tesia egiteak aukera eman dio ikerketari buruzko hausnarketa egiteko, eta hausnarketa horri buruz hitz egin dugu berarekin. |
Sun, 28 June 2015
Hormona ezaguna da oxitozina, eta "irudi publiko" jakin bat du. Erditzean uzkurdurak eragiten ditu eta amatasun sentimenduaren erantzulea da. orain zientzialariek ikertu dute zergatik, eta aurkitu dute garunaren funtzionamenduan eragiten duela, neuronen jarduera aldatuz. |
Sun, 28 June 2015
XIX. denboraldiaren 42. saioa: oxitozina, Estitxu Villamor, Teknopolisen eta Eureka museoaren agurrak. |
Sun, 21 June 2015
Teknopolis saioan itsasoaren energiari buruzko monografikoa emititu dute asteburu honetan. BIMEP proiektua aurkeztu digute, hainbat teknologia probatu ahal izateko plataforma berezi bat. NAGORE REMENTERIAk aurkeztu digu programa. |
Sun, 21 June 2015
Kuantikari buruzko atalari agur esan diogu. TXONI MATXAINek kolaborazio ederra egin du denboraldian zehar mekanika kuantikaren sekretuak kontatzen. Eta gaur, atzera begiratzeko gogoa izan dugu eta eskerrik asko esateko Txoniri. |
Sun, 21 June 2015
Zergatik kontserbatu behar dira harriak, arrokak eta paisaiak? JOSE BRILHA portugaldarra, Progeo erakundeko lehendakaria, Zumaiara etorri da geokontserbazioari buruzko kongresu batera, eta guk elkarrzketatu egin dugu. berak eman dizkigu arrazoiak. |
Sun, 21 June 2015
Duela 45 urte egindako proba nuklearrek bizia suntsitu zuten Fangataufa atoloian. Zientzialariek urtetan behatu dute nola berreskuratu dute moluskuen komunitateak galdutako eremua. Helburua zen jakitea berkolonizazioak leherketen aurreko egoera berreskuratuko zuten ala ez, eta erantzuna da ezetz. |
Sun, 21 June 2015
XIX. denboraldiaren 41. saioa: moluskuak eta bonbak, geokontserbazioa, agur Txoni eta Teknopolisen itsasoaren energia. |
Mon, 15 June 2015
Esaten dutenez, 1693an, Dom Perignonek asmatu zuen txanpaina. Hori ez da zuzena, baina egia da Champagnoise metodoa findu zuela garai hartan, eta bere metodoak sekulako eragina izan zuela geroztik. MIKEL GARAIZABALek ekarri dizkigu txanpainaren zientzia mikrora. |
Mon, 15 June 2015
Kerosenoa ordezka dezakeen erregai bat garatu dute ikertzaile batzuek. Horretarako, azukre-kanaberatik abiatu, eta prozesu kimiko zorrotz bat jarri dute martxan, estratosferan hegan egiteak eskatzen dituen baldintza zorrotzak betetzeko. |
Mon, 15 June 2015
XIX. denboraldiaren 40. saioa: bioerregaia hegazkinentzat, Dom Perignonen burbuila historikoak |
Mon, 8 June 2015
ON Zientzia bideoen lehiaketaren irabazleak izan ditugu irratian, aste honetan izan baita sariketa-ekitaldia. Jendez betetako elkarrizketa bat izan da, oso interesgarria. Oroimenaz, adinaz eta 3d inprimagailuez hitz egin dugu. Eta, batez ere, bideogintzaz aritu gara; irabazle batek berak bakar bakarrik egin du bideoa, ia inoren laguntzarik gabe, eta beste batzuek familian egin dute bideoa, senide guztien dohainak batuta. Bi moduak, guztiz emankorrak.
|
Mon, 8 June 2015
Adimen artifizialaren lilura ekarri zigun GORKA AZKUNE informatikariak Caf-Elhuyar sarietan aurkeztutako artkulu batean. Gainera, artikulu onenaren saria irabazi zuen horrekin. Sare neuronalei buruz hitz egin digu gaur, gure mikroren aurrean. |
Mon, 8 June 2015
Plutongo ilargien sistema konplexua da. Pluton berak eta Karon ilargi handienak beste lau ilargi dituzte inguruan biraka. Zaila da ulertzea nolatan dituzten orbita egonkorrak lau ilargi txikiek. Baina, Hubble teleskopiari esker, astronomoek aurkitu dute Estix, Hidra eta Nix ilargiek sinkronizatuta dituztela orbitak Laplaceren erresonantzia batean, eta horrek egonkortzen dituela. |
Mon, 8 June 2015
XIX. denboraldiaren 39. saioa: Plutongo ilargiak, neurona-sareak eta ONZientzia 2015. |
Mon, 1 June 2015
ETBko Teknopolis saioak programa monografiko berezia egin du bizkarroi edo parasitoei buruz. Animaliei, landareei eta gizakiari eragiten dieten parasitoak. Horretarako, hainbat arlotako ikertzailerekin izan dira, tartean, Basurtuko Ospitaleko adituekin. NAGORE REMENTERIA zuzendaria etorri zaigu irratira programa aurkeztera. |
Mon, 1 June 2015
Aste honetan Ber2tek proiektua aurkeztu dute, hizkuntza teknologiak biltzen dituen ikerketa bat. Elhuyar Fundazioan teknologia horien hiru aplikazio aurkeztu dituzte adibide moduan, euskara ikasteko tresna lagungarri bat, literatua-kritikarako tresna bat eta bideoen ahotsa erauzi, transkribatu eta automatikoki itzultzeko beste bat. |
Mon, 1 June 2015
Mikel Artetxe informatikariak Mitzuli itzultzaile automatikoa garatu du Androiderako. Hizkuntza askoren arteko itzulpenak egiten ditu, bai testu batetik abiatuta, bai ateratako argazki batetik (kamera bidezko itzulpena) eta bai ahotsez sartutako testu batetik. Mikel gurekin izan da aplikazioa aurkezteko. |
Mon, 1 June 2015
John Nash matematikari ospetsua maiatzaren 23an hil zen, taxi-istripu batean. Ospetsua Ekonomiako Nobel saria jaso zuelako 1994an, ospetsua haren bizitzari buruzko pelikula bat egin zutelako eta, matematikarien artea, ospetsua jokoen teorian egin zuen lanarengatik. |
Mon, 1 June 2015
XIX. denboraldiaren 38. saioa: John Nash hila da, Mitzuli, Ber2Tek eta parasitoak Teknopolisen. |