Sun, 23 April 2017
Zientzia eta artea konektatuta daude. ideia horrekin ospatzen ari da TopArte kongresua Guggenheim Bilbao museoan. Lau jardunaldi jakinetan da kongresua. Guk EHUko Oskar Gonzalez irakaslearekin hitz egin dugu, partehartzaileetako batekin, kongresuak eskaintzen duenaren berri izateko. |
Sun, 23 April 2017
Nanobotereak dituzten heroien komikiak egitea proposatzen dute DIPC eta CICnanoGUNE erakundeek. Horretarako antolatzen dute Nanokomik lehiaketa. Aurten, bigarren edizioa jarri dute martxan. Gurekin Amaia Arregi izan da edizio honetannola hartu parte azaltzen. |
Sun, 23 April 2017
Irabazle bat ezagutu dugu, La Salle Berrozpe ikastetxeko Xabier Puertas irakaslea. Hiru edizio segidatan irabazi du lehen saria Spainskills lehiaketan, CAD diseinuaren kategorian, bere ikasleekin batera. Haren bisita izan dugu saioan. |
Sun, 23 April 2017
Washington Estatu Unibertsitateko fisikari batzuek masa negatiboa duen materia bat egin dute. Bose-Einstein kondentsatu bat da, zero absolututik gertu lortzen dena, eta ez da normaltasuna deitzen dugun testuinguru horretan sortzen. |
Sun, 23 April 2017
XXI. denboraldiaren 32. saioa: masa negatiboa, CAD diseinua eta Xabi Puertas, Nanokomik eta TopArte. |