Elhuyar Zientzia

XXIV. denboraldiaren 33. saioa: neandertalen soka, krema hidratatzailea eta Lemniskara sarea.

Direct download: NFXXIV-33.mp3
Category:science -- posted at: 12:06pm EDT

Orion konstelazioko Betelgeuse izarrari buruz hitz egin dugu Naiara Barrado astronomoarekin. Profesionalen foroetan asko hitz egin dute izar horrek izan duen distira galerei buruz. Distiran murrizketa urritik neurtu diote, baina ez dago argi zer gertatzen ari den. Guk hipotesi nagusiak esploratu ditugu.

Direct download: NFXXIV-32c.mp3
Category:science -- posted at: 10:21am EDT

Atmosfera garbiago dago koronabirusaren krisiaren ondorioz. Isurketa gutxiago daude eta hegazkin gutxiago ere bai. Euskalmeteko Onintze Salazarrek hori azaldu digu, baina alde iluna ere azaldu digu. Hegazkin komertzialek datu asko jasotzen dituzte meteorologiako ereduetan erabiltzeko, eta oraingo egoeran, datu horien faltan gaude. Eta falta hori nabaritu egiten da.

Direct download: NFXXIV-32b.mp3
Category:science -- posted at: 10:20am EDT

Zenbakiei oso lotuta bizi gara koronabirusaren krisi honetan. Baina ez ditugu behar bezala erabiltzen. Ondo erabili eta interpretatu behar dira portzentaiak, joera numerikoak eta abr. Eta ez gara beti ondo ari zenbakiekin.

Direct download: NFXXIV-32a.mp3
Category:science -- posted at: 10:18am EDT

XXIV. denboraldiaren 32. saioa: zenbakiak patrimonio, atmosfera garbia eta meteorologia eta Betelgueuse.

Direct download: NFXXIV-32.mp3
Category:science -- posted at: 10:17am EDT

Epidemiekin eta zientziarekin zerikusi duten bi fikzio lan gomendatu ditugu: eleberri bat eta pelikula bat: Connie Willis idazlearen Doomsday Book (El libro del día del Juicio Final)  eta Patrice Leconte zuzendariaren Ridicule pelikula. 

Direct download: NFXXIV-31c.mp3
Category:general -- posted at: 5:23am EDT

Dibertimentu kromatikoa izango dugu gaur, oso kolore-paleta bereziarekin. Oskar Gonzalezek pigmentu oso bitxi batzuen istorioak ekarri dizkigu, batez ere, momia marroia, india horia eta Tiroko purpura pigmentuena. Horrez gain, margotzeko modu arrarori buruz hitz egin digu, istorio eskatologikoak gehienak, pidmentuekin lotuta.

Direct download: NFXXIV-31b.mp3
Category:science -- posted at: 5:22am EDT

Belgikako Errege Behatokiko sismologo batek detektatu du Bruselak berak asko z gutxiago bibratzen duela jendea konfinamenduan dagoelako. Besteak beste, hirian izaten diren lurrikara oso txikiak detektatzeko aukera dute orain, hiriaren burrunbarik gabe. Beste hiri batzuetan ere ondorio bera aurkitu dute.

Direct download: NFXXIV-31a.mp3
Category:science -- posted at: 5:21am EDT

XXIV. denboraldiaren 31. saioa: koronabirus bat sismografoan, pigmentu bereziak eta bi gomendio epidemiologiko.

Direct download: NFXXIV-31.mp3
Category:science -- posted at: 5:20am EDT

Elhuyar aldizkariaren Ekinean atala emakume zientzialari gazteen lanari buruzkoa izan da bost urtetaz. Orain, berdintasunaren esparrua zabalduko dute atalean. Apirilean, Oier Lakuntza kimikari itsua elkarrizketatu dute. Elhuyarko Ana Galarraga eta Oier Lakuntza bera izan dira gurean Ekinean atalaren aldaketa horri buruz hitz egiten.

Direct download: NFXXIV-30c.mp3
Category:science -- posted at: 2:42am EDT

Txoni Matxinek biokimika pixka bat ekarri digukuantikaren atalera. proteinek gune aktiboetan erabiltzen dituzten trikimailu kuantikoen berri eman digu, batez ere proteinek hidrogeno-zubien bitartez nola heltzen dioten aldatu nahi duten molekulari.

Direct download: NFXXIV-30b.mp3
Category:science -- posted at: 2:41am EDT

Meteorologoek detektatu dute ipar poloaren gainean jaitsiera bat ozono estratosferikoan. Egoera hori hego poloan izaten da, baina oso noizean behin baita ipar poloan ere. Ozooaren kontzentrazioaren bilakaerak, hala ere, goranzko joera duka eta litekeena da aste gutxi batzuetan ohiko egoera berreskuratzea.

Direct download: NFXXIV-30a.mp3
Category:science -- posted at: 2:40am EDT

XXIV. denboraldiaren 30. saioa: ozono geruzaren zuloa iparraldean, proteinen kuantika eta Ekinean atala Elhuyar aldizkarian.

Direct download: NFXXIV-30.mp3
Category:science -- posted at: 2:38am EDT

ETBko Teknopolis programan birusaren erabilera terapeutikoari buruzko erreportaje bat emititu dute. Terapia genikoa egiten da birusak zelulak infektatzeko duen ahalmena baliatuta, baina behar bezala manipulatuta. Berez garraiatzen duen material genetikoa ordezkatzen da txertatu nahi izaten diren geneekin. Viralgen enpresan prestatzen dituzte birus horiek. Teknopolisekoek enpresako zientzialariekin izan dira.

Direct download: NFXXIV-29c.mp3
Category:science -- posted at: 3:03am EDT

Txagorritxuko medikua da Ignacio Garitano. Epidemiologoa ere bada, eta galdeketa bat sortu eta sare sozialetan zabaldu du pandemiaren zabalkundea ikertu ahal izateko. Gurekin izan da gaur epidemiologoen lana azaltzen, eta COVID-19 pandemiaren berriak ekartzen.

Direct download: NFXXIV-29b.mp3
Category:science -- posted at: 2:56am EDT

Iragarri dira aurtengo Abel sarien irabazleak. Hillel Furstenberg eta Gregory Margulis izan dira. Ausazko bideen kontzeptuak eta probabilitatea nahasten dituzten ikerketak egin dituzte, hau da, kaosaren teoria matematikaren beste esparru batzuekin uztartzen dituzte. Hala ere, sari-banaketa datorren urterako utzi dute, koronabirusaren pandemia dela eta.

Direct download: NFXXIV-29a.mp3
Category:science -- posted at: 2:45am EDT

XXIV. denboraldiaren 29. saioa: Abel sariak 2020, Ignacio Garitano eta COVID-19 eta Teknopolisen terapia genikoa.

Direct download: NFXXIV-29.mp3
Category:science -- posted at: 2:40am EDT

Bilbon izango da aurten Fresh Blood for Fresh Water kongresuaren zazpigarren edizioa. Ur gezarekin zerikusia duten ikerketak, ikertzaile gazteek kontatuta. EHUko talde bat da antolatzailea. Gurekin talde horretako Miren Atristain eta Ioar de Guzman izan dira.

Direct download: NFXXIV-28b.mp3
Category:science -- posted at: 11:56am EDT

Elhuyar Fundazioak aditu.eus aurkeztu du, hizketaren ezagutzaile automatiko bat duen web orri bat. Adimen artifizialez egindako transkribatzaile automatiko bat da, euskarazko testuak transkribatzen dituena kalitate handian. Elhuyarko Igor Leturiak kontatu digu nola egin duten eta nolako emaitza lortu duten.

Direct download: NFXXIV-28a.mp3
Category:science -- posted at: 11:54am EDT

XXIV. denboraldiaren 28. saioa: Aditu.eus eta Fresh Blood for Fresh Water

Direct download: NFXXIV-28.mp3
Category:science -- posted at: 11:52am EDT

Asteburu honetan hasita, Burmuinaren astea izan behar genuen Donostiako Eureka museoan. Antolatzaileak, Eureka museoa bera eta BCBL zentroa dira. Guk Eurekako Larraitz Etxeberria eta BCBLko Eneko Uruñuela eta irene Arrieta izan ditugu gurekin, burmuinaz eta Burmuinaren asteaz hitz egiteko. Bori bai, ekitaldia bertan behera geratu da.

Direct download: NFXXIV-27b.mp3
Category:science -- posted at: 10:05am EDT

Adimen artifiziala inguruan daukagu. Ordenagailu trebatuak, lan harrigarriak egiteko. Baina nola egiten dituzte lan horiek? Jakiterik al daukagu nola? EHUko Gorka Azkune informatikariari galdetuko diogu ea zer jakin daitekeen trebatutako ordenagailu baten funtzionamenduaz.

Direct download: NFXXIV-27a.mp3
Category:science -- posted at: 10:04am EDT

XXIV. denboraldiaren 27. saioa: explainability adimen artifizialean eta Burmuinaren astea.

Direct download: NFXXIV-27.mp3
Category:science -- posted at: 10:02am EDT

Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, 2020ko martxokoa. Gai nagusia Itsasoa da, UNESCOk hurrengo hamarkada izendatu baitu itsasoaren jasangarritasunaren ikerketa sustatzeko hamarkada. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu gaia eta zenbaki berrian dauden beste gaiak ere bai.

Direct download: NFXXIV-26c.mp3
Category:science -- posted at: 3:48am EDT

CIC-enegiGUNEko Oier Lakuntza kimikaria etorri zaigu bere ikergaiaz aritzeko: sodio ioizko bateriak. Gailu elektroniko txikietan, litio ioizkoak erabiltzen ditugu, baina aplikazio askotarako egokiagoa dira sodio ioizko bateriak, adibidez, merkeagoak direlako. Gaurko elkarrizketan ezagutu dugu zein den bateria horien erronkak ikerketaren aldetik.

Direct download: NFXXIV-26b.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EDT

Azkenaldian, Orion konstelazioko Betelgeuse izarrak, erraldoi gorri batek, distira galdu du. Azkar gainera. Bederatzigarren izar distiratsuena izatetik, heun distiratsuenen artean nekez egotera pasatu da. Horrek adieraz lezake izarraren heriotzan azke fasean dagoela, baina astronomoek ez dakite hori segituan gertatuko den edo ehunka urte beharko dituen.

 

Direct download: NFXXIV-26a.mp3
Category:science -- posted at: 3:45am EDT

XXIV. denboraldiaren 26. saioa: Betelgeuse, sodio bateriak eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXIV-26.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

Arazo larria da antibiotikoen erresistentzia. Bakterioen kontra erabiltzen dugun arma kimiko hau ez da uste bezain eraginkorra, bakteorioek berek ere ikasten dutelako kontra egiten. Itziar Alkortak koordinatzen duen talde batek antibiotikoen erresistentziak ingurumenean duen eragina ikertzen du JRL laborategi batetik. Neiker, EHU eta BC3 zentroek elkarrekin sortutako laborategia da. Guk gaur Alkortarekin izan gara antibiotikoen erresistentziari buruz luze hitz egiten.

Direct download: NFXXIV-25b.mp3
Category:science -- posted at: 3:35am EDT

Lehen aldiz topatu dute antibiotiko eraginkor bat, adimen artifiziala erabilita. MIT institutan egin dute, eta saio klinikoetan ikusi dute halizina izenako molekula hori eraginkorra dela erresistentzia oso handia duten bakterio batzuen kontra.

Direct download: NFXXIV-25a.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EDT

XXIV. denboraldiaren 25. saioa: halizina eta antibiotikoen erresistentzia.

Direct download: NFXXIV-25.mp3
Category:science -- posted at: 3:16am EDT

Txoni Matxainek kuantikaz hitz egin digu, karbono monoxidoa eta karbono dioxidoari dagokienean. Ospe txarreko molekulak dira, baina beharbada ez da oso bidezkoa balorazio hori.

Direct download: NFXXIV-23c.mp3
Category:science -- posted at: 3:01am EDT

Korronte elektriko perfektua izateko, material supereroaleak behar dira. Baina material horiek oso tenperatura bajuetan eta presio handietan funtzionatzen dute. Garai batean garrantzia handia hartu zuten, gero desagertu ziren fisikaren gaurkotasunetik, baina azkenaldi honetan berpizten ari da supereroaleen ikerketa. EHUko Ion Errea fisikariak kontatu dizkigu nola lortzen dituzte material horren jokaera ulertzea.

Direct download: NFXXIV-23b.mp3
Category:science -- posted at: 3:00am EDT

Medikua, eta erreferente bat Arabako ikerketa medikuan. Felipe Aizpuru hil da eta guk omenaldi txiki bat egin nahi izan diogu egindako lana goraipatuta. 
 
Direct download: NFXXIV-23a.mp3
Category:science -- posted at: 2:59am EDT

XXIV. denboraldiaren 23. saioa: Felipe Aizpuru, supereroankortasuna eta monoxido eta dioxido.

Direct download: NFXXIV-23.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EDT

Suziri bat espaziora botatzeko desioa du EH Aerospace elkarteak. 100 kilometroko altuerara. Gu Mikel Malagonekin hitz egin dugu, sortzailetako batekin, eta luze hitz egin dugu proiektuak dituen zailtasunei buruz. Zientzia asko dago suziri txiki bat hain gora bidaltzeko artean. Eta hori da elkarte honen helburuetako bat: zientzia hori ikasten joan eta bidean aurrera egin.

Direct download: NFXXIV-24b.mp3
Category:science -- posted at: 2:44am EDT

ESAk rover bat jarri nahi du Marten 2021ko martxoan, ibilgailu bat. Rosalind Franklinen izena jarri dio, DNAren egitura ikertu zuen zientzialariarena. Roverraren helburua da biziaren aztarnak bilatzea Marteko atmosferan, gainazalean eta lurpean.

Direct download: NFXXIV-24a.mp3
Category:science -- posted at: 2:43am EDT

XXIV. denboraldiaren 24. saioa: Rosalind Franklin roverra eta EH Aerospace.

Direct download: NFXXIV-24.mp3
Category:science -- posted at: 2:41am EDT

Plotina proiektu europarra bukatu da. 4 urtez aritu dira 9 erakunde zientzia-zentroetan berdintasun-diagnostikoak eta planak lantzen, Lur Etxeberria Elhuyarko berdinatasuneko koordinatzaileak kontatu digu zer egin duten.

Direct download: NFXXIV-22c.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EDT

Australia is burning. Hala esaten zuen Australiako jendeak, sute erraldoi eta iraunkorrak ikusita. Australia erretzen ari da. Euskalmeteko Onintze Salazarri galdetuko diogu zer gertatu den.
 
Direct download: NFXXIV-22b.mp3
Category:science -- posted at: 4:14am EDT

Txekiar Errepublikan, 7.000 urte dituen putzu bateko egur-egitura bat aurkitu dute. Egur landua da, eta orain arteko adibide zaharrena da. Kontua da milaka urte iraun dituela, egitura uretan sartuta egon delako, eta orain lehortzen badute hondatu egingo da.

Direct download: NFXXIV-22a.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EDT

XXIV. denboraldiaren 22. saioa: 7.000 urteko egur landua, Australia eta Plotina.

Direct download: NFXXIV-22.mp3
Category:science -- posted at: 4:03am EDT

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan izeneko liburua aurkeztu berri dute. 32 egilek sakon tratatutako gaia da; teknologia digitala eta hezkuntza nola uztartu hausnartu egin dute, eta testu luze eta interesgarri bat osatu dute. Gurekin bi egile izan dira: Montse Maritxalar eta Mikel Iruskieta.

Direct download: NFXXIV-21c.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EDT

Orain erraza da. Margoen denda batera joan, eta pigmentu berde egonkor eta seguro bat eros daiteke. Baina hori da kimika sintetikoaren onura bat. Hura baino lehen, ordea, nola lortzen zuten pigmentu berdeak? EHUko Oskar Gonzalezek erantzun digu galdera horri.

Direct download: NFXXIV-21b.mp3
Category:science -- posted at: 4:42am EDT

Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologoek onddo espezie berri bat aurkitu dute Pagoeta Parke Naturalean, Aian, Gipuzkoan. Eta ez da bakarrik espezie berria; gainera, genero berria ere bada. Izen zientifikoa, Pseudosclerococcum golindoi, Aranzadiko mikologo baten omenez.

Direct download: NFXXIV-21a.mp3
Category:science -- posted at: 4:40am EDT

XXIV. denboraldiaren 21. saioa: Onddo berri bat Pagoetan, pigmentu berdea eta IKTak eta hezkuntza, liburu bat.

Direct download: NFXXIV-21.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EDT

Aste honetan antibiotikoak dira ETBko Teknopolis saioko gai nagusia. Haien erresistentzia arazo handi bat da, ez bakarrik gizakion tratamendu medikuetan erabiltzenko moduarengatik, baizik eta beste esparru askotan erabiltzen direlako.

Direct download: NFXXIV-20c.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EDT

BC3 zentroko ekonomialaria eta zientzialaria, eta naturaren balioa zein den ikertzen du Nazio Batuetarako. Izan ere, Unai Pascualek IPBES txostena egiten ari den lantaldearen burua da, eta erreferente bat da mundu mailan. Harekin hitz egin dugu natura eta ekonomiari buruz.

Direct download: NFXXIV-20b.mp3
Category:science -- posted at: 3:19am EDT

Ingalaterrako zientzialari batzuek arratoien bibrisak ikertu dituzte, haien "biboteak", matematikoki deskribatu ahal izateko, eta aurkitu dute Eulerren espiral baten bitartez egin daitekeela.

Direct download: NFXXIV-20a.mp3
Category:science -- posted at: 3:17am EDT

XXIV. denboraldiaren 20. saioa: bibrisak eta matematika, Unai Pascual eta Teknopolisen antibiotikoak.

Direct download: NFXXIV-20.mp3
Category:science -- posted at: 3:11am EDT

Hiriretan garraio elektrikoa gero eta ohikoagoa da. Hala ere, asko dago hitz egiteko aukera horrek sortzen duen garraio-ereduari buruz. Urtarrillaren 23an gaiari buruz hausnartzeko aukera izango da Donostiako San Telmo museoan, Elhuyarrek antolatu duen jardunaldi batean. Gonbidatuta zaudete.

Direct download: NFXXIV-19c.mp3
Category:science -- posted at: 4:11pm EDT

Koltana ezinbestekoa zaigu gaur egun elektronikan, tantaloaren iturri delako eta kondentsadoreak egiteko material ona delako. Baina Kongon eta inguruko herrialdeetan, arazo-iturri handia da koltanaren erauzketa. EHUko Txelo Ruizek kontatu digu zergatik den hain baliagarria elektronikan, eta ALBOAN gobernuz kanpoko erakundeko Alicia Alemanek kontatu digu nolakoa den egoera Kongon erauzketaren ondorioz. Nolanahi ere, orain material hobeak ezagutzen ditugu kondentsadoreak egiteko.

Direct download: NFXXIV-19b.mp3
Category:science -- posted at: 4:08pm EDT

Okapia Kongon bizi da, eta espeziea egoera larrian dago. Oso zaila da, gainera, haren segimendua egitea; okapiaren bizilekua gatazka armatu batean dago, eta beraz, biologoek zailtasun handiak dituzte animalia ikertzeko. Hain zuzen ere, 50 urtez ez zuten okapi basatirik ikusi. 2006an, ordea, ezustekoa izan zen.

Direct download: NFXXIV-19a.mp3
Category:science -- posted at: 4:00pm EDT

XXIV. denboraldiaren 19. saioa: okapiak, koltana eta gonbidapena.

Direct download: NFXXIV-19.mp3
Category:science -- posted at: 3:57pm EDT

Gaur egun, exoeskeleto artifizialak erabiltzen ditugu industrian, langileari laguntzeko eta babesteko. ETBko Teknopolis saioan erreportaje bat egin dute exoeskeleto horiek diseinatu eta saltzen dituen Cyber Human Systems enpresari buruz. Jon Larrañaga egilea izan da gurekin gai azaltzeko.

Direct download: NFXXIV-18c.mp3
Category:science -- posted at: 7:07am EDT

Medikuntzako azken Nobel sarian oxigenoa eta giza gorputza izan ziren protagonistak. Sarituek aztertu zuten gorputzak zer mekanismo dituen molekula horren gorabeherak kudeatzeko. Orain, Txoni Matxainek gai hura berreskuratu du, kimika kuantikoak ere zeresan handia duelako gai horretan.

Direct download: NFXXIV-18b.mp3
Category:science -- posted at: 7:06am EDT

2018ko Nobel saridun batek azken artikulua erretiratu du, aurkezten zituen emaitzak ez baitira errepikagarriak. Frances Arnold kimikariak artikulua erretiratu du, eta barkamen publikoa eskatu du. Eta komunitate zientifikoak ondo hartu du Arnoldek egindakoa.

Direct download: NFXXIV-18a.mp3
Category:science -- posted at: 7:04am EDT

XXIV. denboraldiaren 18. saioa: Nobel saridun baten artikulu bat atzera, oxigenoaren kuantika Nobeletan eta Teknopolisen exoeskeletoak.

Direct download: NFXXIV-18.mp3
Category:science -- posted at: 7:00am EDT

EHUko Gotzone Barandika kimikaria izan da gurekin, eta gai delikatu bat ekarri digu. Estatistikek diote tesia egiten ari diren ikertzaileen osasun mentala ez dela ona, eta aztertu beharreko kontu bat dela. EHUtik kezka handiarekin begiratzen diote gai honi.

 

Direct download: NFXXIV-17c.mp3
Category:science -- posted at: 6:58am EDT

Duela 100 urte jaio zela Isaac Asimov idazlea. Zientzia fikzioan erreferente bat izan zen eta, batez ere, zientziaren dibulgazioan. Haren bizitza gogoratuta egin nahi izan diogu omenaldi txiki bat.

Direct download: NFXXIV17b.mp3
Category:science -- posted at: 6:51am EDT

Iñaki Sanz biologoak azaldu du twitterren Jaizkibelgo paradore zaharraren horma batean bi sugandilla-espezie bizi direla. Biak klima ezberdinekoak, gainera. Adibide xelebrea, baina ez da bakarra.

Direct download: NFXXIV17a.mp3
Category:science -- posted at: 6:49am EDT

XXIV. denboraldiaren 17. saioa: horma batean bi espezie, Asimov 100 urte eta tesia egiten dutenen osasun mentala. 

Direct download: NFXXIV17.mp3
Category:science -- posted at: 6:47am EDT

XVII. mendean landarezale garrantzitsu bat bizi izan zen: Nicholas Culpeper. Bizitza  intentsua izan zen eta, batez ere, liburu bat utzi zigun, 200 urtez erreferentzia nagusia izango zen landareen katalogo zabal bat.

Direct download: NFXXIV-16c.mp3
Category:science -- posted at: 5:35pm EDT

EHUko Ainara Otamendi biokimikaria tesia egiten ari da onddo mikroskopiko baten ikerketan oinarrituta, Aspergillus nidulans. Urteak eman ditu onddo horren hazkuntzarekin zerikusia duen proteina jakin bat ikertzen. Guk eskatu diogu kontatzeko nolakoa den bere lana bai egunerokoan, bai eta zientziaren ikuspuntutik ere.

Direct download: NFXXIV-16b.mp3
Category:science -- posted at: 5:31pm EDT

New York estatuan topatu dituzte orain arteko zuhaitz fosil zaharrenak. Fosil horiek eboluzioari buruzko informazioa izateaz gain, garaiko klimari buruzko informazioa ere dute.

Direct download: NFXXIV-16a.mp3
Category:science -- posted at: 5:27pm EDT

XXIV. denboraldiaren 16. saioa: zuhaitz fosil zaharrenak, Ainara Otamendi eta Nicholas Culpeper.

Direct download: NFXXIV-16.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EDT

XIX. mendean sartu zen filoxera Europan, eta mahasti guztiak txikitu zituen. Horri aurre egiteko irtenbidea mahatsondo amerikarrak eta europarrak nahastea zen, txertaketa bat landareetan eginda. Mende bat baino gehiago egiten dugula hori, baina ingeniari agronomoek eta mahastizainek etengabe hobetzen ari dira teknika. Nafarroako Unibertsitate publikoko Gonzaga Santesteban ari da ikertzen nola hobetu txertaketa hori. 

Direct download: NFXXIV-15b.mp3
Category:science -- posted at: 4:35pm EDT

Ikerketa batek argitu du susmatzen genuen ideia bat: txakurrak gai direla kopuru baten pertzepzio bat izateko. Beharbada ez da zenbaki baten kontzeptua, baina bada kopuru baten pertzepzioa. Azken batean, modu batean edo bestean, ugaztunak zenbakiak manipulatzeko jaio dira.

Direct download: NFXXIV-15a.mp3
Category:science -- posted at: 4:30pm EDT

XXIV. denboraldiaren 15. saioa: ugaztunak eta matematika eta filoxera.

Direct download: NFXXIV-15.mp3
Category:science -- posted at: 4:16pm EDT