Mon, 1 March 2021
Elhuyarko EGOITZ ETXEBESTEk argitaratu berri du Zientziaren Izarrak liburua, Elhuyar aldizkarian argitaratutako artikuluen bilduma da. Emakume zientzialarien bizitzak eta lanei buruzko artikuluak. |
Mon, 1 March 2021
CICbiomaGUNE ikerketa-zentroan tumoreak hazten dituzte laborategian, haien funtzionamendua ikertzeko. Hiru dimentsioko egitura adimendutan hazten dituzte tumoreak monitorizatzeko, eta hazkuntza kontrolatzen dute gorputz baten barruan egongo balira bezala. Melanomaren eta bular minbiziaren tumoreak dira. Dorleta Jimenez de Aberasturi eta Malou Henriksen azaldu digute nola lortu duten eta nolako lana egingo duten sistema horrekin aurrerantzean. |
Mon, 1 March 2021
Kubako egoera ez da erraza. Baliabide gutxi dituzte COVID-19ari aurre egiteko, eta abendutik aurrera kasu asko dituzte. Baina lau txerto garatzen ari dira. Haietako bat, Soberana 2 izenekoa, azken fase klinikoan dago eta ustez laster ekoizpen industrialean sartzeko moduan. |
Mon, 1 March 2021
XXV. denboraldiaren 25. saioa: Kubako txertoa, tumoreak laborategian eta Zientziaren izarrak liburua. |