Sun, 10 December 2017
Estatu Batuetan zientziaren aldeko mugimendu batek hartu du indarra azken urte honetan: March for Science. Zientzialari askok antolatu dute, Donald Trump presidenteak klima-aldaketaren aurrean duen jarrerari erantzun moduan. Mugimendua hiri askotara zabaldu da, eta dagoeneko, Estatu Batuetara ez ezik, beste hainbat herrialdetara ere iritsi da. Mentxu Aiertzak ekarri digu honen berri. |
Sun, 10 December 2017
DIvertimento kromatikoaren txanda da orain. Oskar Gonzalezek gidatu gaitu historian zeharreko bidaia batean pigmentu urdinak bilatzeko. Oso pigmentu urria eta garestia izan da oro har, baina ezagutzen diren lehen urdinak egiptoarren garaikoak dira. |
Sun, 10 December 2017
Bi ikerketak frogatu dute adimen artifizialen azken tekniken ahalmenetako bat dela hiztegirik gabeko itzulpen automatikoa. Neurona-sare sakonen bidez, testu asko emanda, ordenagailu batek ikas dezake itzultzen edozein bi hizkuntzen artean. Ikerketatako bat EHUko IXA taldekoa da. |
Sun, 10 December 2017
XXII. denboraldiaren 14. saioa: Itzulpen automatikoa, pigmentu urdina historian eta March for Science. |
Sun, 10 December 2017
Elhuyar aldizkariaren paperezko bertsioak formatua aldatu du. Aurreko formatua baino txikiagoa da, eta itxura-aldaketa horrez gain, jendearen iritziari garrantzia handitu nahi izan diote edukian. Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu nolakoa den abenduko zenbakia, formatu berrian kaleratu den lehena. |
Sun, 10 December 2017
Erdi Arora joango bazina ez zenuke hemen topatuko azenario laranjarik jateko. Adituak ez daude ziur azenario laranja beste koloretakoen nahaste bat den edo selekzio antinaturala den jatorria, baina hemenh, XVII. mendea baino lehen nekez jango zute gurkoak bezalako azenarioak. |
Sun, 10 December 2017
Eli Alberdi matematikariak ekuazio diferentzialen adibide deigarri bat ekarri dugu: glioma baten hedapena modelizatzen duen matematikaz hitz egin digu. Erreakzio difusio ekuazio konplexuekin egiten da lan hori, eta laguntza handia da onkologoen lanerako. Tristea bezain beharrezkoa. |
Sun, 10 December 2017
2018an RemoveDebris izeneko satelitea espazioratuko du ISS estaziotik. Haren helburua da ikertzea nola jaso daitekeen Lurraren orbitan barreiatuta dagoen txatarra espaziala. Zati handiegiak ez direnak, behintzat. |
Sun, 10 December 2017
XXII. denboraldiaren 13. saioa: espazioko zaborra, Glioma baten matematika, azenario laranja eta Elhuyar aldizkariaren formatu berria. |