Wed, 2 May 2012
XVI. denboraldiko 35. saioa. CAF-Elhuyar sarien irabazleak, haurdunaldiaren 31. astea eta alergia eragiten duten molekulak detektatzeko ikerketa. |
Wed, 2 May 2012
CAF-Elhuyar saria irabazi duen Jone Omarrekin hitz egin dugu. Patricia Navarro eta Alfredo Sarmientorekin batera idatzi du "Kimikaren artea eta artearen kimika" artikulua, eta dibulgazio-artikulu orokorren atalean izan dira irabazle. Kimikari diogun fobiatik abiatuta, artea erabiltzen dute kimikaren alde idazteko. Gero, artearen historian zeharreko bidaia bat egiten dute egileek kimikaren ekarpenari begira. |
Wed, 2 May 2012
Agian, etorkizun ez oso urrun batean, petroilioa ordezkatuko dugu energi eta gai kimikoen iturri bezala. Ordezko bat biomaasa da, egurra alegia. Petrolio-findegiak dauden bezala, egurraren biofindegiak ere izango dira. Prozesu horrek ahalik eta etekin handien emateko teknologia ikertu du Jon Makibar ingeniari kimikoak. Doktore-tesia egin du gai horren inguruan, eta CAF-ELhuyar saria irabazi du lan horri buruz idatzi duen artikulu batekin: "Pirolisia eta biofindegiak" |
Wed, 2 May 2012
AZTI-TECNALIAk euskal itsas hondoaren mapa zehatza egin zuen, eta Gorka Zabaleta kazetariak mapa horren inguruko erreportai bat egin zuen Baleike herri-aldizkarian. Ikuspuntu asko aztertzen zituen, zientzialariena, urpekariena eta arrantzaleena batez ere. Erreportai zabal eta interesgarri horrek irabazi du CAF-Elhuyar saria zientzia-kazetaritzaren arloan. |
Wed, 2 May 2012
Hogeita hamaikagarren astean, umeari bukatzen ari zaio buruz behera jartzeko aukera. Dagoeneko, likidoen kantitate handiak barneratzeko eta kanporatzeko gauza da; egunean, litro-erdi bat txiza egiten du. |
Wed, 2 May 2012
Elikagaiak eragindako alergia asko daude. Baina elikagai oso batek ez da alergiaren erruduna; molekula jakin batzuk izaten dira, proteinak kasu gehienetan. EHUko Farmazia Fakultateko talde bat molekula errudun horiek identifikatzeko metodoa fintzen ari dira ikerketa batean. |