Elhuyar Zientzia

Aurten, medikuntzako, kimikako eta fisikako Nobel sariak autofagia, makina molekularrak eta materiaren egoera arraroen matematikari emango diete, hurrenez hurren.

Direct download: NFXXI-05d.mp3
Category:science -- posted at: 5:10pm EDT

Genetika izan da haria asteburu honetako Teknopolis saioan. Batetik, epigenetikaz hitz egin dute. Bestetik, ALAITZ OCHOA DE ERIBEk azaldu digunez, CRISPR teknikari buruzko erreportaje bat emititu dute. Eta horrez gain, Francis Mojicari egin diote elkarrizketa, CRISPR teknikaren garatzaileetako bati eta Nobel sarietako kinieletan azaltzen zen zientzialariari.

Direct download: NFXXI-05c.mp3
Category:science -- posted at: 5:09pm EDT

EÑAUT IZAGIRRE geografoa eta ANTTON ALBERDI biologoa Bulgariara, Serbiara eta Kroatziara joan dira saguzarren gorotzen bila. Gorotzetan topatutakoarekin, aldaketa klimatikoaren eragina ikertuko dute Kopenhageko Unibertsitateko proiektu batean. Gurekin izan dira bidaiaz eta proiektuaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXI-05b.mp3
Category:science -- posted at: 5:06pm EDT

Transiberiar trenbidea duela 100 urte osatu zutela ospatu dugu aste honetan. Datuak harrigarriak dira; hiru adar dituen trenbidea da, guztira 15.000 kilometroko bidea: Moskutik Vladivostokera doana, Transmantxuriarra eta Mongolia zeharkatzen duena.

Direct download: NFXXI-05a.mp3
Category:science -- posted at: 5:02pm EDT

XXI. denboraldiaren 5. saioa: Transiberiarr trenbidea 100 urte, Saguzarren gorotzen bila, Teknopolisen CRISPR eta Nobel sariak 2016.

Direct download: NFXXI-05.mp3
Category:science -- posted at: 5:01pm EDT

1