Mon, 28 May 2018
Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberria eta Mikel Abadia gurekin izan dira, garagardoaren zientziari buruz hitz egiteko. Lupulua gehitzearen arrazoi historikoaz hitz egin dugu, ale versus lager bi garagardo-mota nagusiei buruz, hartziduraz eta abar. |
Mon, 28 May 2018
CAF-Elhuyar sarietan, kazetaritza kategorian Josu Lopez Gazpio izan da irabazlea. Zientzia Kaiera blogean argitaratutako artikulu batean gabonetako oporraldiak osasunean duen eragina aztertu zuen. Ez dietak, ez eguraldiak... oporraldiak berak duen eragina. Hain begi bistakoa dirudien gai batek badu zer irakatsi zientzialarien lan egiteko moduari buruz. Gainera, Koldo Garcia ere batu zaigu elkarrizketan eta josuk eta koldok UEUko ikastaro baten berri ekarri digute. |
Mon, 28 May 2018
Hawaii uharteko Kilauea sumendiak erupzioa izan du maiatzean. Gaur egungo sumendirik monitorizatuenetako bat da, eta geologoak hasi dira lanean, ahalik eta datu gehien jasotzeko. Jasotako informazioari esker, hurrengo erupzioetan iragarpen hobeak egin ahal izango dutela espero dute. |
Mon, 28 May 2018
XXII. denboraldiaren 38. saioa: Kilauea sumendia, gabonetako oporraldiaren eragina eta garagardoa eta Eureka. |