Elhuyar Zientzia

Ausartu gara. TXONI MATXAIN kimikari teorikoa hasi da gurekin atal berri batekin: kuantikari buruzkoa. Gaur lehen saioa egin dugu. Eta lehen galdera egin diogu atal horreta. Zertarako balio du kuantika? Zergatik da garrantzitsua? Hilero izango da Txoni gurekin eta hark gidatuko gaitu mundu misteriotsu eta erakargarri horretan zehar.

Direct download: NFXIX-05d.mp3
Category:science -- posted at: 4:52pm EDT

ETBko Teknopolis saioak 17. edizioa emititzen hasi da. Edizio berri honetan, berrikuntza batzuk daude; adibidez, aurkezlea eta zuzendaria aldatu dute, IÑAKI LETURIA eta NAGORE REMENTERIA, hurrenez hurren. Biak izan dira gurekin. Eta saioa aurkezteaz gain, erreportaje berriei buruz hitz egin digute, arrano arrantzalearena eta Rosetta zundari buruzkoa, hain zuzen.

Direct download: NFXIX-05c.mp3
Category:science -- posted at: 4:49pm EDT

Automobilgintzaren esparruko sei enpresek beharra izan dute laneko terminoen hiztegi bat egiteko, eta Elhuyar Fundazioari eskatu diote lan hori. Automotivedictionary.net webgunea da emaitza. Terminoak sei hizkuntzatan daude hiztegian. Sekulako lana. Elhuyarko GARBIÑE ALKIZAk aurkeztu digu hiztegia, eta hari esker sei enpresa horien funtzionamenduaz hitz egin ahal izan dugu.

Direct download: NFXIX-05b.mp3
Category:science -- posted at: 4:46pm EDT

Bederatzi Nobel saridun berri daude munduan, zientziaetako arloan behintzat. Horrek esan nahi du urrian gaudela. Medikuntzakoak inguru batean garunak posizionatzeko eta nabigatzeko duen ahalmena saritu du, fisikakoak LED urdinaren asmakuntza, eta kimikakoa mikroskopiaren bereizmena handitu duen trikimailu fluoreszentea.

Direct download: NFXIX-05a.mp3
Category:science -- posted at: 4:42pm EDT

XIX. denboraldiaren 5. saioa: Nobel sariak, Automobilgintzako hiztegi bat, Teknopolis saioaren 17. edizioa eta zertarako kuantika?

Direct download: NFXIX-05.mp3
Category:science -- posted at: 4:38pm EDT

1