Mon, 13 June 2016
Kalkulagailuen fabrikatzaile handi eta ezagunak, CASIOk, ClassWiz kalkulagailu-familia kaleratu du. Hainbat modelo daude tartean, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat pentsatuta. Guretzat berezitasun bat du: Goierriko talde baten lanari esker, kalkulagailuaren mezuak euskaraz jarri dituzte. GOYO LEKUONA talde horren kidea da,eta gurekin izan da. |
Mon, 13 June 2016
Elhuyarren mugikorrentzako aplikazio berria atera du: hiztegiAPP. Hizkuntzarekin zerikusia duten 36 baliabide biltzen ditu aplikazio bakarrean. Ohiko erabiltzailearentzat zein espezializatuarentzat, aplikazio baliagarria da. EDURNE MARTINEZ informatikariak aurkeztu digu gaur irratian. |
Mon, 13 June 2016
MIREN KARMELE GOMEZ izan da gurekin gaur estudioan. Sinestesikoa da, hau da, zentzumen bat baino gehiagoekin jasotzen du estimulu bat. Adibidez, soinuak ikusi egiten ditu. Esan digu Noretako Ferrokarrillak, adibidez, ahots berdea duela. Bere eskarmentua kontatu digu, eta sinestesiari buruz dakigunaz hitz egin dugu. |
Mon, 13 June 2016
Abenduan, lau elementu berri onartu zituzten taula periodikoan. Orain, izenak jarri dizkiete. Eta haietako bik toki baten izenak dituzte, taulan ohikoa izan den bezala. |
Mon, 13 June 2016
XX. denboraldiaren 38. saioa: Lau elementu berriren izenak, elkarrizketa sinestesikoa, HiztegiAPP eta CASIO kalkulagailuak euskaraz. |