Elhuyar Zientzia

CFM zentroko fisikariek Science aldizkarian argitaratu dute artikulu bat: tunel efektuzko mikroskopio bat egokitu dute atomoaren mailan magnetismoa detektatzeko. Idoia Mujikak kontatu digu nolakoa izan den lan hori.

Direct download: NFXXIV-09d.mp3
Category:science -- posted at: 2:27am EDT

Margarita Salas biokimikaria hil egin da, eta haren lana gogoratu nahi izan dugu. Erreferente bat izan da genetikaren arloan, batez ere, Phi29 bakteriofagoarekin egindako ikerketa luze eta oparo baten ondorioz.

Direct download: NFXXIV-09c.mp3
Category:science -- posted at: 2:27am EDT

Argiak karta-joko bat atera du, Xapoketan, euskal ekosistemak eta espezieak ezagutzera ematen laguntzeko. Jokoa egin duten Iñaki Sanz biologoa eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilaria izan dira gurekin kartak aurkezten, eta, bide batez, euskal biodibertsitateaz hitz egin dugu.

Direct download: NFXXIV-09b.mp3
Category:science -- posted at: 2:24am EDT

Voyager 2 zundaren berri dugu. Iaz irten zen Eguzki-sistematik, eta jarraitu du datu interesgarriak bidaltzen espaziotik. Orain, sei artikulu argitaratu dituzte adituek zunda historikoak eta bere bikiak, Voyager 1ek, bidalitako informazioarekin.

Direct download: NFXXIV-09a.mp3
Category:science -- posted at: 2:22am EDT

XXIV. denboraldiaren 9. saioa: Voyager2, hemengo dibertsitatea, Margarita Salas eta magnetismo atomoaren eskalan.

Direct download: NFXXIV-09.mp3
Category:science -- posted at: 2:21am EDT

1