Wed, 27 February 2013
XVII. denboraldiaren 20. saioa: palindromoak eta txipak magnetikoki hozteko sistema berria. |
Wed, 27 February 2013
Markos Gimeno gizon polifazetikoa da. Baxua jotzen du PAM taldean, umorezko antzerki-bikote baten kidea da, "Hipo y Condrias", eta, batez ere, palindromoak egiten ditu hitzekin joalastuz. Haren bloga, zerorajasoa.com ospetsua da palindromoen zaleen artean. Astero proposatzen ditu palindromo ezkutuak aurkitzeko joko bat blogean, eta berak asmatutako palindromo luze eta dotoreak oparitzen dizkigu. Markosekin izan gara, eta elkarrizketa palindromikoa egin diogu. Simetriaren lilura Gimeno jaunaren eskutik. |
Wed, 27 February 2013
Ordenagailuetako txipak berotzea ez da ona. Batetik, zirkuituak hondatu daitezke, eta, bestetik, askoz hobeto funtzionatzen dute tenperatura baxua dutenean. Hainbat metodo dago txipak hozteko. Orain, CICnanoGUNEko zentroko ikertzaileek, Luis Hueso fisikariaren zuzendaritzapean, metoso berritzaile bat proposatu dute material zeramiko batean oinarrituta. Basqueresearch webguneko Irati Kortabitartek kontatu digu zein den metodo hori. |
Wed, 20 February 2013
XVII. denboraldiko 19, saioa: inurrien soinua, Webcorpusen ataria, Teknopolis eta Transfermium gerrak. |
Wed, 20 February 2013
Elhuyar Fundazioko I+G taldeak Webcorpusen ataria aurkeztu du. Hizkuntza-teknologiaren esparruko tresna bat da; Internet corpus moduan erabiltzen ditu. Corpus bat testuen bilduma erraldoia da eta hizkuntzaren teknologiaren lehengaia da. Aplikazio askok erabiltzen dituzte corpusak: itzulpen automatikoko softwareak, hiztegien, bilatzaileak eta abar. I+G taldeak teknologiak erabiltzen ditu euskararekin lan egiteko. Taldeko bi informatikarik, Igor Leturiak eta Iñaki San Vicentek aurkeztu digute irratian haien lana. |
Wed, 20 February 2013
Inurriak ez dira feromonekin bakarrik komunikatzen. Soinuak ere egiten dituzte. |
Wed, 20 February 2013
Taula periodikoaren azken elementuei izena jartzea gerra bat da. Iñaki Leturiak kontatu digu gerra horren pasarte batzuk. Ez da erraza izan akordio batera iristea izenei dagokionean. Oso elementu desegonkorrak dira, ez dute ia ezer irauten desegin baino lehen, eta hala ere oso baloratuta dago taula periodikoan aztarna uztea. |
Wed, 13 February 2013
XVII. denboraldiaren 18. saioa: genero-bereizketa medikuntzan, Teknopolis eta Richard Feynman. |
Wed, 13 February 2013
Medikuntzari buruz hitz egin dugu gaur, baina genero-bereizketaren ikuspuntutik. Paziente bat gizonezkoa ala emakumezkoa izan, berdin tratatzen al du gaur egun medikuntzak? Galdera horri erantzuten dion erreportaje bat argitaratu da Elhuyar aldizkariaren otsaileko zenbakian. Gaur ANA GALARRAGA erreportajearen egilea gonbidatu dugu irratira gai horretaz lasai hitz egiteko. |
Wed, 13 February 2013
Duela 25 urte hil zen Richard Feynman, fisikari garrantzitsuenetako bat. 1965. urtean Fisikako Nobel saria eman zioten, baina ez da ospetsua bere ekarpen zientifikoarengatik bakarrik. Karisma handiko zientzialaria zen, eta oso irakasle eta dibulgatzaile ona. BBCrako egin zuen elkarrizketa batean, adibidez, suari buruzko azalpen argia eta eredugarri bat eman zuen. |
Wed, 6 February 2013
George Murray Levick-ek parte hartu zuen Robert Scotten azken espedizioan, Antartikan. Scott hego poloa konkistatzen zuen bitartean, Levickek Adeli pinguinoen kolonia bat ikertu zuen, eta harrituta geratu zen pinguinoek egiten zutenekin. Bortxaketak, nekrofilia, masturbazioak eta abar. Pinguino haien bizimodua gehiegi zen Levikentzat, eta, hala ere, idatziz jaso zuen haien jokabidea. Gurera, Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktore buruak ekarri du. |
Wed, 6 February 2013
XVII. denboraldiko 17. saioa: Pinguinoak, grafoak, Teknopolis eta Estrubita hitza |
Wed, 6 February 2013
Hasieran trafikoari buruz hitz egin nahi genuen, alegia, nola erabiltzen den matematika hiri baten trafikoa antolatzeko. Grafoen teoria erabiltzen da horretarako. Baina atala ez dugu oraingoan trafikoari buruzkoa egin, baizik eta rafoei buruzkoa. Londresko metroaren mapa, Konisbergeko zubiak, elektronika, mapa koloreztatuak eta beste kontu asko daude grafoei lotuta. Beste egunen batean helduko diogu trafikoaren gaiari. |
Wed, 6 February 2013
Estrubita da giltzurrunetako harrien mineralaren izena. Ideia hortik abiatuta, Iñaki Leturiak gernua-apratuari buruzko azalpenak ekarri dizkigu gaur. Txizagureari eustea ona edo txarra ote den galderari erantzun dio eta, beti bezala, gaiarekin zerikusia duten anekdotak kontatu dizkigu, adibidez, Tycho Brahe astronomoaren heriotzaren inguruko kondaira. |