Mon, 27 January 2020
Aste honetan antibiotikoak dira ETBko Teknopolis saioko gai nagusia. Haien erresistentzia arazo handi bat da, ez bakarrik gizakion tratamendu medikuetan erabiltzenko moduarengatik, baizik eta beste esparru askotan erabiltzen direlako. |
Mon, 27 January 2020
BC3 zentroko ekonomialaria eta zientzialaria, eta naturaren balioa zein den ikertzen du Nazio Batuetarako. Izan ere, Unai Pascualek IPBES txostena egiten ari den lantaldearen burua da, eta erreferente bat da mundu mailan. Harekin hitz egin dugu natura eta ekonomiari buruz. |
Mon, 27 January 2020
Ingalaterrako zientzialari batzuek arratoien bibrisak ikertu dituzte, haien "biboteak", matematikoki deskribatu ahal izateko, eta aurkitu dute Eulerren espiral baten bitartez egin daitekeela. |
Mon, 27 January 2020
XXIV. denboraldiaren 20. saioa: bibrisak eta matematika, Unai Pascual eta Teknopolisen antibiotikoak. |
Mon, 20 January 2020
Hiriretan garraio elektrikoa gero eta ohikoagoa da. Hala ere, asko dago hitz egiteko aukera horrek sortzen duen garraio-ereduari buruz. Urtarrillaren 23an gaiari buruz hausnartzeko aukera izango da Donostiako San Telmo museoan, Elhuyarrek antolatu duen jardunaldi batean. Gonbidatuta zaudete. |
Mon, 20 January 2020
Koltana ezinbestekoa zaigu gaur egun elektronikan, tantaloaren iturri delako eta kondentsadoreak egiteko material ona delako. Baina Kongon eta inguruko herrialdeetan, arazo-iturri handia da koltanaren erauzketa. EHUko Txelo Ruizek kontatu digu zergatik den hain baliagarria elektronikan, eta ALBOAN gobernuz kanpoko erakundeko Alicia Alemanek kontatu digu nolakoa den egoera Kongon erauzketaren ondorioz. Nolanahi ere, orain material hobeak ezagutzen ditugu kondentsadoreak egiteko. |
Mon, 20 January 2020
Okapia Kongon bizi da, eta espeziea egoera larrian dago. Oso zaila da, gainera, haren segimendua egitea; okapiaren bizilekua gatazka armatu batean dago, eta beraz, biologoek zailtasun handiak dituzte animalia ikertzeko. Hain zuzen ere, 50 urtez ez zuten okapi basatirik ikusi. 2006an, ordea, ezustekoa izan zen. |
Mon, 20 January 2020
XXIV. denboraldiaren 19. saioa: okapiak, koltana eta gonbidapena. |
Mon, 13 January 2020
Gaur egun, exoeskeleto artifizialak erabiltzen ditugu industrian, langileari laguntzeko eta babesteko. ETBko Teknopolis saioan erreportaje bat egin dute exoeskeleto horiek diseinatu eta saltzen dituen Cyber Human Systems enpresari buruz. Jon Larrañaga egilea izan da gurekin gai azaltzeko. |
Mon, 13 January 2020
Medikuntzako azken Nobel sarian oxigenoa eta giza gorputza izan ziren protagonistak. Sarituek aztertu zuten gorputzak zer mekanismo dituen molekula horren gorabeherak kudeatzeko. Orain, Txoni Matxainek gai hura berreskuratu du, kimika kuantikoak ere zeresan handia duelako gai horretan. |
Mon, 13 January 2020
2018ko Nobel saridun batek azken artikulua erretiratu du, aurkezten zituen emaitzak ez baitira errepikagarriak. Frances Arnold kimikariak artikulua erretiratu du, eta barkamen publikoa eskatu du. Eta komunitate zientifikoak ondo hartu du Arnoldek egindakoa. |
Mon, 13 January 2020
XXIV. denboraldiaren 18. saioa: Nobel saridun baten artikulu bat atzera, oxigenoaren kuantika Nobeletan eta Teknopolisen exoeskeletoak. |
Mon, 13 January 2020
EHUko Gotzone Barandika kimikaria izan da gurekin, eta gai delikatu bat ekarri digu. Estatistikek diote tesia egiten ari diren ikertzaileen osasun mentala ez dela ona, eta aztertu beharreko kontu bat dela. EHUtik kezka handiarekin begiratzen diote gai honi.
|
Mon, 13 January 2020
Duela 100 urte jaio zela Isaac Asimov idazlea. Zientzia fikzioan erreferente bat izan zen eta, batez ere, zientziaren dibulgazioan. Haren bizitza gogoratuta egin nahi izan diogu omenaldi txiki bat. |
Mon, 13 January 2020
Iñaki Sanz biologoak azaldu du twitterren Jaizkibelgo paradore zaharraren horma batean bi sugandilla-espezie bizi direla. Biak klima ezberdinekoak, gainera. Adibide xelebrea, baina ez da bakarra. |
Mon, 13 January 2020
XXIV. denboraldiaren 17. saioa: horma batean bi espezie, Asimov 100 urte eta tesia egiten dutenen osasun mentala. |
Sun, 12 January 2020
XVII. mendean landarezale garrantzitsu bat bizi izan zen: Nicholas Culpeper. Bizitza intentsua izan zen eta, batez ere, liburu bat utzi zigun, 200 urtez erreferentzia nagusia izango zen landareen katalogo zabal bat. |
Sun, 12 January 2020
EHUko Ainara Otamendi biokimikaria tesia egiten ari da onddo mikroskopiko baten ikerketan oinarrituta, Aspergillus nidulans. Urteak eman ditu onddo horren hazkuntzarekin zerikusia duen proteina jakin bat ikertzen. Guk eskatu diogu kontatzeko nolakoa den bere lana bai egunerokoan, bai eta zientziaren ikuspuntutik ere. |
Sun, 12 January 2020
New York estatuan topatu dituzte orain arteko zuhaitz fosil zaharrenak. Fosil horiek eboluzioari buruzko informazioa izateaz gain, garaiko klimari buruzko informazioa ere dute. |
Sun, 12 January 2020
XXIV. denboraldiaren 16. saioa: zuhaitz fosil zaharrenak, Ainara Otamendi eta Nicholas Culpeper. |
Sun, 12 January 2020
XIX. mendean sartu zen filoxera Europan, eta mahasti guztiak txikitu zituen. Horri aurre egiteko irtenbidea mahatsondo amerikarrak eta europarrak nahastea zen, txertaketa bat landareetan eginda. Mende bat baino gehiago egiten dugula hori, baina ingeniari agronomoek eta mahastizainek etengabe hobetzen ari dira teknika. Nafarroako Unibertsitate publikoko Gonzaga Santesteban |
Sun, 12 January 2020
Ikerketa batek argitu du susmatzen genuen ideia bat: txakurrak gai direla kopuru baten pertzepzio bat izateko. Beharbada ez da zenbaki baten kontzeptua, baina bada kopuru baten pertzepzioa. Azken batean, modu batean edo bestean, ugaztunak zenbakiak manipulatzeko jaio dira. |
Sun, 12 January 2020
XXIV. denboraldiaren 15. saioa: ugaztunak eta matematika eta filoxera. |