Elhuyar Zientzia

Danel Solabarrieta Elhuyarko Zientzia Azokaren antolatzaileak ekarri digu ospakizunaren berri. Aurten, lau egunez izango da ikusgai Bilboko Areatzan. 

Direct download: NFXXVI-38c.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EDT

Van Gogh-en ustezko koadro baten istorioa ekarri digu Oskar Gonzalez gure kolorezaleak. Zalantzazkoa zen egilea Van Gogh zen ala ez. Artearen historialariek ez ezik, zientzialariek ere aztertu zuten. Oskarrek kontatu digu zer gertatu zen, eta zientziaren zer atalek ekarri zuen azken erantzuna. 

Direct download: NFXXVI-38b.mp3
Category:science -- posted at: 4:23am EDT

Hastear dago urakanen denboraldia eta iragarpena ez da batere ona. Itsasoaren gainazalaren tenperatura handia izateaz gain, aurten La Niña fenomenoan sartuta gaude.

Direct download: NFXXVI-38a.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

XXVI. denboraldiaren 38. saioa: urakanen denboraldiaren hasiera, Oskar Gonzalez eta Van Gogh eta 2022ko zientzia-azoka.

Direct download: NFXXVI-38.mp3
Category:science -- posted at: 4:15am EDT

Diseinu harrigarria du edarietarako erabiltzen den aluminiozko latak. Forma, materialak, diseinua... ingeniaritzaren asmakizun handi bat da, egunerokoan erabiltzeko.

Direct download: NFXXVI-37c.mp3
Category:science -- posted at: 3:45am EDT

Geuria aldizkariko erredaktoreek CAF-Elhuyar saria irabazi dute kazetaritzaren kategorian Etxerreko putzuari buruzko monografiko batekin. Jon Villapun erredaktorea gurekin izan da, eta putzuari eta monografikoari buruz hitz egin digu.

Direct download: NFXXVI-37b.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EDT

Muoiak, partikula subatomiko batzuk, atmosferako goialdean sortzen dira, eta ia ez dute ezer irauten. Oso zaila da itsaspean detektatzea. Baina, hain zuzen ere, horregatik dira baliagarriak: itsasoa zeharkatzen duten muoiek itsasoaren egoeraren berri ematen digute.
Direct download: NFXXVI-37a.mp3
Category:science -- posted at: 3:23am EDT

XXVI. denboraldiaren 37. saioa: muoiak eta itsasoa, Etxerreko putzua eta Aluminiozko lata.

Direct download: NFXXVI-37.mp3
Category:science -- posted at: 3:19am EDT

Von Hippel Lindau sinromea (VHL) gaixotasun arraroa da. Euskal Herrian bada erakunde bat, Sendabide, VHLren ikerketa sustatu duena, eta hainbat ikerketa-zentro elkartu dituena ahaleginean. Gaur Amaia Antero Sendabideko fundatzailea eta Matxus Perugorria EHUko eta BioDonostia institutuko ikertzailea izan dira gurekin. Luze hitz egin dugu gaixotasunari, erakundeari eta ikerketari buruz.

Direct download: NFXXVI-36b.mp3
Category:science -- posted at: 5:01am EDT

Berrikuntzen abantailak dibulgatzen ditugu, eta askotan ez ditugu arazoak edo akatsak transmititzen. Hori bera arazoa da. Adibidez, konputazio kuantikoan, qubitek aldatzen dute haien egoera ezustean, eta kontu hori konpondu behar da.

Direct download: NFXXVI-36a.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EDT

XXVI. denboraldiaren 36. saioa: qubit-en akatsak eta VHL sindromea.

Direct download: NFXXVI-36.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EDT

Matematikaz hitz egin dugu gaur, bi ikuspuntutatik:  ikertzailearena eta irakaslearena. Horretarako Jone Apraiz eta Idoia Marauri matematikariak etorri zaizkigu. Biak ikertzaile eta biak irakasle; hura EHUn eta hau Oiongo San Bizente ikastolan. 

Direct download: NFXXVI-35b.mp3
Category:science -- posted at: 6:37am EDT

BRTA erakundea ezagutu dugu, EAEko ikerketa eta teknologia zentroetan sortzen den ezagutza industriarako transferentzian laguntzen duen aliantza bat. Jon Kepa Gerrikagoitia, Garbiñe Manterola eta Ricardo Bueno izan dira gurekin erakundeaz hitz egiten.

Direct download: NFXXVI-35a.mp3
Category:science -- posted at: 6:33am EDT

XXVI. denboraldiaren 35. saioa: BRTA erakundea eta bi matematikari.

Direct download: NFXXVI-35.mp3
Category:science -- posted at: 6:23am EDT

Ospatzeko modukoa da: EHUko argitalpen-zerbitzuak 40 urte bete ditu. Izan ere, apirilaren 23an Liburuaren Egunaren aitzakiatik abiatuta, ospatu egin dute. Gu Eli Alberdi zerbitzuaren zuzendariarekin izan gara, ospakizunarekin bat egiteko.
Direct download: NFXXVI-34c.mp3
Category:science -- posted at: 4:52am EDT

Ane Portillo biokimikariak CAF-Elhuyar sariketan kategoria nagusiko saria irabazi du aurten. Paradoxa batetik abiatzen da haren artikulua: pilula antisorgailua hartzearen albo-ondorio bat da sexu-desioa murriztea. Horren atzean hormonen funtzionamendu konplexua dago. Nolanahi ere, emakume guztiengan ez du efektu bera eragiten.

Direct download: NFXXVI-34b.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EDT

Litekeena da hurrengo hamarkadan NASAk Uranorako misio bat antolatzea. Planetak ikertzen dituzten zientzialariek hala eskatu dute, Urano baita Eguzki sistemako ezezagun handienetako bat. Eta galdera asko ditu erantzun gabe.

Direct download: NFXXVI-34a.mp3
Category:science -- posted at: 4:29am EDT

XXVI. denboraldiaren 34. saioa: Laster Uranora, Ane Portillo CAF-ELhuyar sariduna eta EHUko argitalpen zerbitzuek, 40 urte.

Direct download: NFXXVI-34.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

1