Wed, 12 September 2012
Galdera bati erantzun nahi diogu: zein hezur kendu ote zion Jainkoak Adami Eva sortzeko. Tradizioaren arabera, saihetsa izan zen, baina litekeena hala ez izatea. Jesus Mari Txurruka zoologoak, Elhuyar aldizkarian argitaratutako saiakera batean, zakilaren hezurra izan zitekeela planteatzen du. Hala izan bazen, Itun Zaharraren itzulpen oker batean galdu zen informazio hori saihetsaren ideiaren alde. |
Wed, 12 September 2012
XVII. denboraldiko lehen saioa. Adamen hezurra, Hitzak: Anatomia de Gray eta Higgs bosoia. |
Wed, 12 September 2012
"Gray's anatomy" telesaila, "Anatomia de Gray", ospetsua egin da. Iñaki Leturiak azaltzen digu izenburua anatomiako liburu klasiko baten erreferentzia bat dela. |
Wed, 12 September 2012
Udan izan den zientzia-albiste garrantzitsuena Higgs bosoiaren aurkikuntzaren aurkezpena izan da. Uztailaren 4an izan zen, eta Norteko Ferrokarrilla ez zegoen antenan egun hartan; horregatik, albistea berreskuratu nahi izan dugu denboraldiko lehen saio honetan, aurkikuntzaren aipamenak merezi duelako. |