Wed, 10 October 2012
Liztor asiarra hemen dago. Bordeleko portura iritsi zen, seguru asko, itsasontzi bateko zamarekin batera. Frantzian zabaldu da eta Euskal Herrira ere iritsi da. Oso azkar ugaritzen ari da, eta erleak jaten ditu. Horregatik, erlezainentzat sekulako arazoa da inbaditzaile hori. Gu haietako batekin hitz egin dugu, Julian Urkiola Gizpuzkoako Erlezainen Elkarteko presidentearekin, baina irratira etorri baino lehen, erletegian bertan izan gara liztorra eta erleak bertatik bertara ikusten. |
Wed, 10 October 2012
XVII. denboraldiko 5. saioa. Liztor asiarra, CAF-Elhuyar sariak eta aspirina. |
Wed, 10 October 2012
Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak martxan jarri dute aurtengo CAF-Elhuyar sariketen edizioa. Aurten berrikuntza bat dago: atal berri bat sortu dute zientziarekin lotutako sorkuntza sustatzeko beka bat. Elhuyar Fundazioko Eider Cartonek azaldu digu zer den atal hori eta nolakoa izango den sariketaren aurtengo edizioa. |
Wed, 10 October 2012
Aspirina sahatsen azalatik dator, eta izenak berak ere horixe adierazten du. Baina aspirinaren (eta azido salizilikoaren atzean) beste istorio asko dago kontatzeko. Astero bezala, Iñaki Leturiak kontatu dizkigu. |