Sun, 18 October 2015
Donostiako Eureka zientzia-museoko LARRAITZ ETXEBERRIA gai interesgarri batekin etorri zaigu: fobiak. Arrazoirik gabeko beldurrak dira, edo horrela daude definituta behintzat, eta mundu bat dago haien atzean. Ia edozertarako fobia existitzen da. Oso fobia bitxiak batzuk, eta ohikoak beste batzuk. Larraitzek pentsakor utzi gaitu fobien kontuarekin. |
Sun, 18 October 2015
Igandero elkartzen dira arkeologiaren inguruan, eta irteerak interesgarriak egiteko. Antzieta taldea da, eta Teknopolis saioaren IÑAKI LETURIA haiekin izan da igande batez, haien lanaren berri telebista-pantailara ekartzeko. Amateurrak dira, baina haien lanak emaitza profesional handiak ekarri ditu. Ekain kobazuloa bera topatu zuten, esate baterako. Arkeologiari buruzko saioa, beraz, aste honetan Teknopolisen. |
Sun, 18 October 2015
Rita Levi-Montalcinik medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1986an, neurona sareen hazkuntza-faktorearekin egindako ikerketarengatik. Baina hori baino askoz pertsonai handiagoa da Levi-Montalcini. Zientzialari handia izateaz gain, bizitza pertsonal interesgarria izan zuen. 103 urterekin hil zen, eta 103ak ondo aprobetxatu zituen. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu haren historia. |
Sun, 18 October 2015
Aste honetako bi albiste ekarri ditugu. Bata, Txinan aurkitu dituzten Homo sapiens-en hortz batzuen ikerketa, datazioa duela 80.000 urtekoa delako eta zuzena bada, aldatu egiten digulako Homo sapiensaren hedapeanri buruzko ideiak. Eta bestea, kilogramoak (oinarrizko unitateak) 2018 urtean izango duen definizio berria, definizio teorikoa izango baitu eta baztertuko dugulako Parisko bulego batean dagoen objektu baten erreferentzia. |
Sun, 18 October 2015
XX: denboraldiaren 6. saioa: bi albiste, Rita Levi-Montalcini, Teknopolisen Antzieta eta fobiak. |