Elhuyar Zientzia

Greziako kostan hondaratutako itsasontzi batean, I. mendeko makina harrigarri bat azaldu zen. Mekanismo konplexua zen, eta zientzialariak konturatu ziren eklipseak iragartzeko balio duela. Antzinako teknologia misteriotsuaren eredu bat zen, eta hala kontatu izan da irratietan. Baina misterio-kutsua eman nahi izan zaionez kontakizunari, ez da askotan aipatzen makinak ez duela iragarpenak ondo egiten.

Direct download: NFXX-07d.mp3
Category:science -- posted at: 8:11am EDT

Hirietako zarata, gehienbat trafikoak eragiten du. Hala ere, beste soinu-iturri asko daude, inguruko industria adibidez. ETBko Teknopolis saioko OIHANA JAUREGIk erreportaje bat egin du zarata horiek neurtzen dutenekin. Eta haien lanaz hitz egin digu Oihanak, haiekin neurketak egitera joan zelako. Asteburu honetan emititu da erreportajea.

Direct download: NFXX-07c.mp3
Category:science -- posted at: 8:05am EDT

Gaur egun, norberaren ahotsa gorde daiteke banku batean. Oso garrantzitsua izan daiteke ahotsa galduko dutenentzat, sintetizatzaile baten bitartez norberaren ahotsa "berreskura" daitekeelako. Lan horretan ari dira EHUko Aholab laborategikoek, eta gaur gurekin INMA HERNAEZ laborategiko burua izan da.

Direct download: NFXX-07b.mp3
Category:science -- posted at: 7:56am EDT

Arratoien garunean elektrodoak jarrita lortu dute animaliek argi infragorria ikustea. Hori berria da faunaren esparruan, ez baitago ia animaliarik maiztasun horretako erradiazioa ikustko gai. Baina nolakoa da infragorriz ikusitako mundua? Ba, oinarrian, beroari antzemango dio arratoiak.

Direct download: NFXX-07a.mp3
Category:science -- posted at: 7:46am EDT

XX. denboraldiaren 7. saioa: beroa ikusi, ahotsen bankuak, Teknopolisen zarata eta eklipseak iragazrtzeko antzinako makina.

Direct download: NFXX-07.mp3
Category:science -- posted at: 7:29am EDT

1