Mon, 30 March 2020
ETBko Teknopolis programan birusaren erabilera terapeutikoari buruzko erreportaje bat emititu dute. Terapia genikoa egiten da birusak zelulak infektatzeko duen ahalmena baliatuta, baina behar bezala manipulatuta. Berez garraiatzen duen material genetikoa ordezkatzen da txertatu nahi izaten diren geneekin. Viralgen enpresan prestatzen dituzte birus horiek. Teknopolisekoek enpresako zientzialariekin izan dira. |
Mon, 30 March 2020
Txagorritxuko medikua da Ignacio Garitano. Epidemiologoa ere bada, eta galdeketa bat sortu eta sare sozialetan zabaldu du pandemiaren zabalkundea ikertu ahal izateko. Gurekin izan da gaur epidemiologoen lana azaltzen, eta COVID-19 pandemiaren berriak ekartzen. |
Mon, 30 March 2020
Iragarri dira aurtengo Abel sarien irabazleak. Hillel Furstenberg eta Gregory Margulis izan dira. Ausazko bideen kontzeptuak eta probabilitatea nahasten dituzten ikerketak egin dituzte, hau da, kaosaren teoria matematikaren beste esparru batzuekin uztartzen dituzte. Hala ere, sari-banaketa datorren urterako utzi dute, koronabirusaren pandemia dela eta. |
Mon, 30 March 2020
XXIV. denboraldiaren 29. saioa: Abel sariak 2020, Ignacio Garitano eta COVID-19 eta Teknopolisen terapia genikoa. |