Elhuyar Zientzia

Topaketa bat, lagun arteko giroan. Goierrian, Lemniskata taldeko zaleek egiten dute dibulgazioa eta Zarautzen ZarautzOn taldekoek. ideia ona iruditu zaigu denak estudio berean elkartzea eta norberak bere asmo eta proiektuak aipatzea.

Direct download: NFXIX-16c.mp3
Category:science -- posted at: 4:01pm EDT

Baztanga desagertutako gaixotasuna da. Baina garai batean beldurra zioten, oso hilgarria zelako. Haren kontrako txertoa aurrerapauso handia izan zen, eta txertoa munduan zehar eramateko modua istorio hunkigarria. EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu gaur.

Direct download: NFXIX-16b.mp3
Category:science -- posted at: 3:56pm EDT

Erresuma Batuko eta Israelgo ikertzaileek lortu dute zelula ametatik abiatuta kromosomen kopia bakarra duten zelulak sortzea. Saguekin asmatuta zegoena, gizakiarekin egin dute. Gertuago dago orain espermatozoideak eta obuluak laborategian egiteko teknika.

Direct download: NFXIX-16a.mp3
Category:science -- posted at: 3:53pm EDT

XIX. denboraldiaren 16. saioa: Espermatozoideak eta obuluak, laborategirako bide erdia egina, Baztangaren txertoaren bidaia eta Lemniskata eta Zarautz On, topaketa polita.

Direct download: NFXIX-16.mp3
Category:science -- posted at: 3:52pm EDT

Maiatzean, UEUk ikertzaile euskaldun gazteen kongresu bat antolatuko du, Ikergazte. Durangon izango da eta hemen zein kanpoan dauden ikertzaile euskaldunak gonbidatu ditu. Hilabete asko falta dira oraindik kongresua izateko, baina bi hilabetebesterik ez dira falta artikuluak aurkezteko epea bukatzeko. MIREN JOSU OMAETXEBARRIA kongresuaren antolatzaileak animatu ditu ikertzaileak, parte har dezaten.

Direct download: NFXIX-15c.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EDT

Anfibioak desagertzeko arriskuan daude, eta hobe dugu azkar argitzea gainbehera horren zergatia. Berandu izan baino lehen. Aranzadiko ION GARIN herpetologoak ikerketa horren azken berriak ekarri dizkigu. Tartean, kitridiomikosiari buruz hitz egin digu, betiko gaixotasunari buruz, kontu berriak baitaude gaixotasun horri lotuta.

Direct download: NFXIX-15b.mp3
Category:science -- posted at: 4:32am EDT

Reproducibility Iniciative izeneko ideia oso ona da: aldizkari zientifikoetan argitaratutako esperimentu batzuk errepikatzea, argitaratutako emaitzak berresten diren edo ez proba egiteko. Kontua da, aztertuako lehen esperiemntuan emaitza ez da berretsi; ganaduaren hormona bazuk leishmaniosi gaixotasunaren aurkako eragina zutela zioen ikerketa zalantzan jarri zen. Baina, azkeznean, esperimentuaren errezetan osagai bat faltan zegoen, besterik ez.

Direct download: NFXIX-15a.mp3
Category:science -- posted at: 4:30am EDT

XIX. denboraldiaren 15. saioa: Osagai bat faltan errezetan, Anfibioen azken arriskuaketa Ikergazte, kongresu handia UEUren eskutik.

Direct download: NFXIX-15.mp3
Category:science -- posted at: 4:24am EDT

Martxan da 2014 urteko CAF-Elhuyar sariketa. Hurrengo urteko otsailaren 12ra bitartean egongo da aukera dibulgazio-lanak aurkezteko. Elhuyarko EIDER CARTONek kontatu digu zein izango diren aurtengo edizioaren berezitasunak, eta animatu gaitu parte hartzera.

Direct download: NFXIX-14c.mp3
Category:science -- posted at: 3:53pm EDT

Bidaia bat egin behar dugu iparraldera. Norabide horretan, magnetismoa izaten da laguna, iparrorratza. Baina nola seinalatzen du iparrorratzak iparralderantz? Galdera hori erantzuteko asmoz, Eureka museko ELENA ROSALES etorri zaigu irratira.

Direct download: NFXIX-14b.mp3
Category:science -- posted at: 3:45pm EDT

ESA Rosseta zundak masa-espektroskopioak erabili ditu Churyumov-Gerasimenko kometatik lurruntzen den ura aztertzeko. Uraren hidrogenoaren isotopoak analizatu ditu, hidrogeno-deuterio proportzioa, eta Lurreko itsasoetan dugun isotopoen proportzioaren ezberdina da. Hori ez zuten espero.

Direct download: NFXIX-14a.mp3
Category:science -- posted at: 3:40pm EDT

XIX. denboraldiaren 14. saioa: kometen ura, Bidaia magnetikoa iparraldera eta CAF-Elhuyar sariak 2014. 

Direct download: NFXIX-14.mp3
Category:science -- posted at: 3:30pm EDT

Abenduaren 3an askatu zen .eus domeinua Interneten. Horrek esan nahi du dagoeneko edozeinek izan dezakeela .eus bukaera duen helbidea bere web orriarentzat. PuntuEUS fundazioko JOSU WALIÑOk kontatu digu nola izan den prozesua domeinua aktibatu zenetik edozeinentzat eskuragarri jarri den arte. Eta, bide batez, domeinuak nola kudeatzen diren galdetu diogu.

Direct download: NFXIX-13d.mp3
Category:science -- posted at: 4:40pm EDT

ANA GALARRAGAk umeentzako zientzia-liburu bat aurkeztu digu. Pirritx eta Porrotxen pertsonaia bat gidari hartuta, Marikalanbre, 16 ipuin eta esperimentu eskaintzen die 6 eta 8 urte bitarteko umeei, eta gainerako adineko jendeari ere bai. "Marikalanbre bizitzaren laborategian" izenburua du liburuak, eta Irria aldizkarian egindako kolaborazioen bilduma bat da. 

Direct download: NFXIX-13c.mp3
Category:science -- posted at: 4:36pm EDT

ARTURO APRAIZ geologoak eta bere lankideek bi liburu idatzi eta editatu dituzte. Biak, euskokantauriar arroaren geologiari buruz, eta biak dibulgaziokoak. Batak gure kostaldearen eboluzio geologikoa aurkezten digu, eta besteak 12 txango proposatzen dizkigu inguru horren geologiaz gozatu ahal izateko.

Direct download: NFXIX-13b.mp3
Category:science -- posted at: 4:28pm EDT

Saturnoko Titan ilargia aldi berean antzekoa eta ezberdina da Lurrarekin. Antzekotasuna erakartzen gaitu. Baina ezberdintasuna ere erakargarria da. Adibidez, Titango atmosferan molekula harrigarriak topatu izan dira, Lurreko kimikan ezinezkoak diren substantziak, ez bada kimikari teorikoen ordenagailuen fantasian.

Direct download: NFXIX-13a.mp3
Category:science -- posted at: 4:25pm EDT

XIX. denboraldiaren 13. saioa: Titanen kimika berria, Euskokantauriar arroa bi liburutan, Marikalanbre bizitzaren laborategian eta .eus edozeinentzat.

Direct download: NFXIX-13.mp3
Category:science -- posted at: 3:38pm EDT

1