Elhuyar Zientzia

Odon de Buen aragoiarra, lehorrekoa bazen ere, itsasgizona izan zen. Haren bizitza eta lana ozeanografiari lotuta dago neurri handi batean. XX. mendeko hasieran, lan handia egin zuen itsas ikerketaren alde, eta hainbat erakuderen sorreran egon zen. Baina ozeanografoa baino gehiago izan zen. Haren historiaz hitz egin digu EGOITZ ETXEBESTE Elhuyar aldizkariko erredaktoreak.

Direct download: NFXIX-24c.mp3
Category:science -- posted at: 3:45am EST

Batzuetan, lainoak erein daitezke, eta horrekin agian euria eragin. ONINTZE SALAZAR Euskalmeteko meteorologoak kontatu digu nola. Hala ere, eguraldia artifialki eralda badaiteke ere, zaila da baieztatzea noiz lortu dugun eta noiz ez. Gainera, ez dago metodorik ziurtatzen duenik nahi dugun emaitza. Batzuetan, lainoak erein daitezke, eta noizbait euria eragin, baina horren gainean benetako kontrolik izan gabe.  

Direct download: NFXIX-24b.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EST

Animaliekin hasi dugu saioa. Bi animalia-mota, zebrak eta lapak. Batetik, ikerketa batek interpretazio berria eman dio zebren kolorea den bezalakoa izateari. Ikertzaileek aurkitu dute marra zuri-beltzek badutela zerikusia animaliaren gorputzaren tenperaturarekin. Bestetik, lapak aipatu ditugu, naturan ezagutzen den material indartsuena dutelako. 

Direct download: NFXIX-24a.mp3
Category:science -- posted at: 3:25am EST

XIX. denboraldiaren 24. saioa: zebrak eta lapak, lainoak erein eta Odon de Buen.

Direct download: NFXIX-24.mp3
Category:science -- posted at: 3:20am EST

Supermerkatu lokalak elikagaiez hornitzeko egoitza zentral bati eskatzen dizkiote produktuak. IÑAKI LETURIAk Eroskiko kasua ezagutu du. Haiek ULMA enpresak instalatutako sistema robotiko handi bat du eskaerei erantzuteko.

Direct download: NFXIX-23c.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EST

WERNER HEISENBERG gogoratu dugu gaur, fisika kuantikoari gatza eman zion gizona, eta nazien bonba atomikoa garatu ez zuena. Mundua aldatu egin zuen, nahita edo nahi gabe. Haren historia TXONI MATXAINek kontatu digu, gure kimikari kuantikoak.

Direct download: NFXIX-23b.mp3
Category:science -- posted at: 3:11am EST

Hozten bazara, katarroa harrapatuko duzu. Hori esaten du etxeko tradizioak. Baina benetan egia al da hori. Duela gutxi arte adituek ezetz esaten zuten, baina, ikerketa batzuk direla medio, haien iritzia aldatu egin da.

Direct download: NFXIX-23a.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EST

XIX. denboraldiaren 23. saioa: katarroa eta hotza, Heisenberg eta Teknopolis supemerkatuan.

Direct download: NFXIX-23.mp3
Category:science -- posted at: 3:05am EST

Teknopolis saioa, Elhuyar Fundazioak ETBrako egiten duen telebista-programak Tecnalia zientzia-kazetaritza saria irabazi du. Irratira NAGORE REMENTERIA etorri zaigu, programaren zuzendaria, sariari buruz eta Teknopolis programari berari buruz hitz egitera. Zorionak, Teknopolis!!!

Direct download: NFXIX-22c.mp3
Category:science -- posted at: 4:31pm EST

Trikitixak, Euskal Herrian erabiltzen dugun akordeoi diatonikoak, historia ez oso luzea du lurralde honetan. XIX. mendearen erdialdean sartu zen, eta segituan errotu zen. Trikiaren historiaz eta teknikaz hitz egin digute MIKEL MARKEZ eta IZER (JOSU ARRIZABALAGA) adituek.

Direct download: NFXIX-22b.mp3
Category:science -- posted at: 4:27pm EST

Nature aldizkariaren azken zenbakian aztertu dute nola dagoen gidaririk gabeko autoen ikerketa/garapena gaur egun. Google enpresa garapen horretan sartuta dago 2010tik, eta bost urte barru aurrerapauso handiak izango direla diote. Ez dira bakarrak; beste batzuk ere daude sektore horretan sartuta.

Direct download: NFXIX-22a.mp3
Category:science -- posted at: 4:22pm EST

XIX. denboraldiaren 22. saioa: gidaririk gabeko autoak, trikitixa eta Zorionak teknopolis.

Direct download: NFXIX-22.mp3
Category:science -- posted at: 4:17pm EST

ETBko  Teknopolis saioan koroideremiari buruzko erreportaje luze bat emititu dute koroideremia gaixotasunari buruz. Begiaren hondoan eragiten duen endekapenezko gaixotasuna da; gaixotasun arraroa, gainera. Bizkaian bada familia bat kasu asko dituena, eta haiekin izan da Teknopoliseko IÑAKI LETURIA.

Direct download: NFXIX-21c.mp3
Category:general -- posted at: 4:06am EST

Duela 20 urte hil zen Gerald Durrell, idazle ospetsua eta Jerseyko zoologikoaren sortzailea, arriskuan dauden espezieak babesteko. Baina, egokiak al dira zoologikoak espezieak babesteko? Basondo babeslekuko ROBERTO URIARTEk eman digu bere iritzia.

Direct download: NFXIX-21b.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EST

1964ko fisikako Nobel saridun bat, Charles Townes, hil egin da. Laserra garatzeko ikerketa nagusietako bat egin zuen. Egia da bere laserra ez zela laser bat, eta ez zuela modu jarraian funtzionatzen. Baina urrats nagusienetako bat eman zuen laserraren garapenean, eta, beraz, laserraren "aitatzat" har daiteke Townes.

Direct download: NFXIX-21a.mp3
Category:science -- posted at: 3:59am EST

XIX. denboraldiaren 21. saioa: Charles Townes hil da, Durrell eta Basondo eta Koroideremia Teknopolisen.

Direct download: NFXIX-21.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EST

1