Elhuyar Zientzia

OIHANA JAUREGIk Teknopolis saioaren elkarrizketa batenn berri ekarri digu: Ainare Idoiaga biologoak tximinoekin egiten du lan Kamerungo kontserbazio-zentro batean Limbe hirian. Legez kanpoko ehizaren biktima izan dira txiino horiek, eta Ainareren zentroan duintasuna eman nahi diete animalia haien bizitzei. Horretarako, tximinoekin lan egiteaz gain, ehiztariak berak inplikatu dituzte tximinoen alde lan egin dezaten.

Direct download: NFXVIII-25d.mp3
Category:science -- posted at: 4:23pm EDT

CAF-Elhuyar sarietako 19. edizioan sorkuntza-beka bat jaso zuten OIHANE ENBEITA eta beste bost lagunek zientzia nolabat gizarteratzeko proiektu baten bitartez. Urtebete baino gutxiago pasatu dute lanean, eta, azkenean, instalazio bat egin dute hondakinen balioari buruzko gogoeta egiteko. Instalazioa egun hauetan Gernikako bunker baten barruan izan da, gerra baten hondakin baten barruan hain zuzen. Oihanek azaldu digu nolakoa den instalazioa eta zer gogoeta duen atzean.

Direct download: NFXVIII-25c.mp3
Category:science -- posted at: 4:16pm EDT

Eureka museoan izan gara plastinazioaren erakusketa ikusten. Eta gidari apartak izan ditugu bisitan: IDOIA MUGIKA eta LARRAITZ ETXEBERRIA. Museoko langileak dira, dibulgatzaileak, eta plastinazioaren teknikaz hitz egin digute, giza organo plastinatuen artean ibiltzen ginen bitartean. Emaitza ikusgarria da, eta guk entzungarria bihurtu dugu Norteko Ferrokarrilleko mikroaren bidez.

Direct download: NFXVIII-25b.mp3
Category:science -- posted at: 4:10pm EDT

1.000 exoplaneta inguru topatu dituzte astronomoek dagoeneko. Hala ere, mila horietan, dozena bat inguru bakarrik dira harrizko planeta txikiak, eta astronomoek horrelako gehiago aurkitu nahi dituzte. Horretarako jarriko du ESAk martxan PLATO behatokia, espazioratuko dituzten 34 teleskopioz osatutako proiektu handi bat. Espero dute 2024an teleskopioak espazioratzea.

Direct download: NFXVIII-25a.mp3
Category:science -- posted at: 5:06am EDT

XVIII. denboraldiaren 25. saioa: PLATO exoplaneten bilaketa, plastinazioa, "Balio berriz balio" eta tximinoak Teknopolisen.

Direct download: NFXVIII-25.mp3
Category:science -- posted at: 3:35am EDT

1