Elhuyar Zientzia

Geroz eta hondakin plastiko gehiago daude ozeanoan. Iraunkorrak dira, gainera, eta denboraren poderioz bizidunak itsasten zaizkie. Hain zuzen ere, plastikoaren hidrofobikotasunak aukera ematen die bizitzeko normalean itsaso sakonean biziko ez liratekeen mikrobioei. Baina bizi dira, eta komunitate osoak osatzen dituzte. Adituek komunitateetako mikroboen multzoari plastisfera deitzen diote. Orain, plastisfera albiste bihurtu da, aztertutako Atlantikoko lagin batzuetan Vibrio geberoko bakterioak topatu dituztelako, gizakiengan kolera gaixotasuna ergiten dutenak.

Direct download: NFXVIII-26aa.mp3
Category:science -- posted at: 5:03pm EDT

Bizikleta gorputzera egokitzea, ondo eginez gero, lan handia da. Bizikletaren geometriak asko eraginten du bai txirrindulariaren eraginkortasunean bai eta lesioak izateko garaian. Oñatin, prozesua ahalik eta hoberen egiteko sistema bat jarri dute martxan, Calibix izenekoa, eta BEÑAR KORTABARRIA haiekin egon da sistema bere bizikletarekin probatzeko. Teknopolisen egin du horrekin erreportaje bat, eta gaur gurekin izan da hori kontatzen. 

Direct download: NFXVIII-26c.mp3
Category:science -- posted at: 10:21am EDT

1954an, duela 60 urte, Leo fenderrek gitarra elektrikoen ikur bat merkaturatu zuen: Fender Stratocaster. Rock mundua aldatu zuen gitarra horrek; besteak beste, Eric Clapton, Jimmy Hendrix, Mark Knopfler, David Gilmour eta beste gitarra-jotzaile ospetsu batzuk izan dira Stratoaren soinua ustiatu dutenak. Guk gitarra GORKA URRArekin aztertu dugu, Oiartzunen tailerra duen luthier batekin.

Direct download: NFXVIII-26b.mp3
Category:science -- posted at: 10:01am EDT

XVIII. denboraldiko 26. saioa: plastisfera, Fender Stratocaster eta bizikletak egokituta Teknopolisen.

Direct download: NFXVIII-26.mp3
Category:science -- posted at: 9:22am EDT

1