Elhuyar Zientzia

STING programa martxan dago. Europako proiektu bat da, 8 herrialdek hartzen dute parte, eta generoaren ikuspuntutik zientzia-hezkuntza hobetzea du helburu. Elhuyar Fundazioak koordinatzen du programa; gurekin, Elhuyar DANEL SOLABARRIETA izan da lehen saioen berri ekartzeko.

Direct download: NFXX-19d.mp3
Category:science -- posted at: 6:15pm EDT

ETBko Teknopolis saioaren EIDER CARTON erreportaria izan da gurekin. Odolari buruzko saio berezia egin dute aste honetarako. Odola transfusioen mundua aurkeztu digu Eiderrek, oso mundu arrunta gaur egungo medikuntzan, baina oraindik ere ezusteko asko dituena.

Direct download: NFXX-19c.mp3
Category:science -- posted at: 6:11pm EDT

Achucarro zentroko ANE WYSSENBACHek kontatu digu zer onak garen argia prozesatzen begiaren atzealdera iristen denetik. Argia seinale elektriko  bihurtzen da eta nerbio optikoaren bideari ekin egiten dio neurona-sare berezi batetik, garuneraino iritsi arte. Bid ehori egin dugu Anerekin, neurozientzialarien ikuspuntua ezagutzeko. 

Direct download: NFXX-19b.mp3
Category:science -- posted at: 6:07pm EDT

Aardman animazio-estudioak, Wallace-eta-Gromit eta Shawn arditxoaren egileak, Stephen Hawking fisikariaren hitz batzuen gaineko animazio bat egin du. Zulo beltzei buruzko azalpena da, eta esaten du badagoela zulo beltz batetik ihes egiteko modu bat. Interesgarria.

Direct download: NFXX-19a.mp3
Category:science -- posted at: 6:03pm EDT

XX. denboraldiaren 19. saioa: Aardman eta Hakingen zulo beltzak, begia eta garunaren arteko neurona-bidea, Teknopolisen odola eta STING, generoa zientziaren irakaskuntzan.

Direct download: NFXX-19.mp3
Category:science -- posted at: 6:00pm EDT

1