Elhuyar Zientzia

Kaioak gertu ditugu, baina ez dira oso ezagunak. Zer espezie daude? Zer jaten dute? Nolakoak dira populazioen bilakaera? Non egiten dute lo? Horrelako galderak eta gehiago erantzuteko bildu ziren kaioak ikertzen dituzten adituak Zarauzko Arkamurka taldeak antolatutako jardunaldi batzuetan. Han zen gure gonbidatua, Aranzadi Elkarteko ASIER ALDALUR ornitologoa. Hark ekarri dizkigu erantzunak Norteko Ferrokarrillera, kaioak hobeto eagutzeko.

Direct download: NFXX-23c.mp3
Category:science -- posted at: 5:26pm EDT

Lehen aldiz, ordenagailu batek eta adimen artifizialezko software batek irabazi dio txapeldun bati Go jokoan. Asiako joko tradizional hori xakea bera baino askoz konplexuagoa da, eta ordenagailuak erabili behar izan du neurona-sare sakonen teknika irabazten ikasteko. GORKA AZKUNE informatikariak kontatu digu zer antza eta aldea dagoen Go eta xakearen artean,adimen artifizialaren ikuspuntutik. Eta hori aitzakia izan da neurona sareei buruz hitz egiteko.

Direct download: NFXX-23b.mp3
Category:science -- posted at: 5:15pm EDT

Mekanika kuantikoak partikula txikietan du eragina. Baina gure mundu erreal handian beste fisika mota bat da nagusi. Baina non dago bien arteko muga? Zer tamainan nahasten dira kuantika eta mundu erreala? Bada jendea horixe bera ikertzen.

Direct download: NFXX-23a.mp3
Category:science -- posted at: 5:07pm EDT

XX. denboraldiaren 23. saioa: kuantikaren muga, Go eta adimen artifiziala eta kaioez aritu gara.

Direct download: NFXX-23.mp3
Category:science -- posted at: 5:02pm EDT

1