Tue, 27 October 2015
Greziako kostan hondaratutako itsasontzi batean, I. mendeko makina harrigarri bat azaldu zen. Mekanismo konplexua zen, eta zientzialariak konturatu ziren eklipseak iragartzeko balio duela. Antzinako teknologia misteriotsuaren eredu bat zen, eta hala kontatu izan da irratietan. Baina misterio-kutsua eman nahi izan zaionez kontakizunari, ez da askotan aipatzen makinak ez duela iragarpenak ondo egiten. |
Tue, 27 October 2015
Hirietako zarata, gehienbat trafikoak eragiten du. Hala ere, beste soinu-iturri asko daude, inguruko industria adibidez. ETBko Teknopolis saioko OIHANA JAUREGIk erreportaje bat egin du zarata horiek neurtzen dutenekin. Eta haien lanaz hitz egin digu Oihanak, haiekin neurketak egitera joan zelako. Asteburu honetan emititu da erreportajea. |
Tue, 27 October 2015
Gaur egun, norberaren ahotsa gorde daiteke banku batean. Oso garrantzitsua izan daiteke ahotsa galduko dutenentzat, sintetizatzaile baten bitartez norberaren ahotsa "berreskura" daitekeelako. Lan horretan ari dira EHUko Aholab laborategikoek, eta gaur gurekin INMA HERNAEZ laborategiko burua izan da. |
Tue, 27 October 2015
Arratoien garunean elektrodoak jarrita lortu dute animaliek argi infragorria ikustea. Hori berria da faunaren esparruan, ez baitago ia animaliarik maiztasun horretako erradiazioa ikustko gai. Baina nolakoa da infragorriz ikusitako mundua? Ba, oinarrian, beroari antzemango dio arratoiak. |
Tue, 27 October 2015
XX. denboraldiaren 7. saioa: beroa ikusi, ahotsen bankuak, Teknopolisen zarata eta eklipseak iragazrtzeko antzinako makina. |
Sun, 18 October 2015
Donostiako Eureka zientzia-museoko LARRAITZ ETXEBERRIA gai interesgarri batekin etorri zaigu: fobiak. Arrazoirik gabeko beldurrak dira, edo horrela daude definituta behintzat, eta mundu bat dago haien atzean. Ia edozertarako fobia existitzen da. Oso fobia bitxiak batzuk, eta ohikoak beste batzuk. Larraitzek pentsakor utzi gaitu fobien kontuarekin. |
Sun, 18 October 2015
Igandero elkartzen dira arkeologiaren inguruan, eta irteerak interesgarriak egiteko. Antzieta taldea da, eta Teknopolis saioaren IÑAKI LETURIA haiekin izan da igande batez, haien lanaren berri telebista-pantailara ekartzeko. Amateurrak dira, baina haien lanak emaitza profesional handiak ekarri ditu. Ekain kobazuloa bera topatu zuten, esate baterako. Arkeologiari buruzko saioa, beraz, aste honetan Teknopolisen. |
Sun, 18 October 2015
Rita Levi-Montalcinik medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1986an, neurona sareen hazkuntza-faktorearekin egindako ikerketarengatik. Baina hori baino askoz pertsonai handiagoa da Levi-Montalcini. Zientzialari handia izateaz gain, bizitza pertsonal interesgarria izan zuen. 103 urterekin hil zen, eta 103ak ondo aprobetxatu zituen. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu haren historia. |
Sun, 18 October 2015
Aste honetako bi albiste ekarri ditugu. Bata, Txinan aurkitu dituzten Homo sapiens-en hortz batzuen ikerketa, datazioa duela 80.000 urtekoa delako eta zuzena bada, aldatu egiten digulako Homo sapiensaren hedapeanri buruzko ideiak. Eta bestea, kilogramoak (oinarrizko unitateak) 2018 urtean izango duen definizio berria, definizio teorikoa izango baitu eta baztertuko dugulako Parisko bulego batean dagoen objektu baten erreferentzia. |
Sun, 18 October 2015
XX: denboraldiaren 6. saioa: bi albiste, Rita Levi-Montalcini, Teknopolisen Antzieta eta fobiak. |
Mon, 12 October 2015
Urtero, Elhuyar Fundazioak Zientzia-azoka antolatzen du, gazteek garatutako zientzia-prioektuen azoka. Bilbon izango da udaberrian, baina ikasturte osoan zehar proiektuak garatu ondoren, ikertzaile profesionalen laguntzarekin. AITZIBER LASA zientzia-azokaren koordinatzaileak kontatu digu aurtengo ediziorako izena emateko epea zabaldu egin dela. |
Mon, 12 October 2015
Gaur, data mining teknikari buruz hitz egin dugu GORKA AZKUNE informatikariarekin. Datu base erraldoien datuak arakatzeko eta interpretatzeko teknikak dira. Adibide harrigarri batetik abiatu gara:supermerkatu batean erabaki zuten umeentzako pardelak eta garagardoak elkarren ondoan jartzea, eta mugimendu horren ondorioz, garagardo gehiago saldu zituzten. Gorkak azaldu digu zergatik. |
Mon, 12 October 2015
Dagoeneko, aurtengo Nobel saridunak iragarri dituzte. Zientziakoetan, medikuntzakoan, fisikakoan eta kimikakoan, saritu diren ikerketen gaiak hauxe dira: parasitoen aurkako terapiak, neutrinoen oszilazioak eta masa, eta DNA autokonpontzeko teknikak. |
Mon, 12 October 2015
XX. denboraldiaren 5. saioa: Nobel sariak, data mining eta zientzia-azoka. |
Sun, 4 October 2015
Duela 450 Andres Urdaneta nabigatzaileak "itzuli" zen Asiatik Amerikara ipar hemisferiotik eta belaontzi batean. Historian, bidaia hori erregistratu zen lehen aldiz izan zen. Eta urteurrena horretatik abiatuta, Lemniskata taldekoek hitzaldi-ziklo bat antolatu dute. GOYO EKUONA izan da irratian hitzaldiak aurkezten. |
Sun, 4 October 2015
Aste honetan itzuli da Teknopolis ETBko emisiora. Dagoeneko, 18. denboraldia da, eta IÑAKI LETURIAk kontatu digu zein diren ikasturte honetarako ideia berriak. Gainera, aurreratu digu, lehen programa suari buruzko saio tematikoa dela. |
Sun, 4 October 2015
Gaur, roboten eta gure arteko elkarrekintza aztertu dugu, segurtasunaren ikuspuntutik. IK4-Tekniker zentroko IÑAKI MAURTUA ingeniariak horixe ikertu du inguru industrialetan, eta IROS kongresuan aurkeztu ditu emaitzak, Hamburgen. Asimoven robotikaren legeak ingeniari modernoen arabera. |
Sun, 4 October 2015
Informazioa kodifikatzeko garaian, soluzio magnetikoen zaleak gara. Baina zaletasun horrek arazo handiak ekartzen ditu. Orain, zientzialari-talde batek proposatu du material magnetikoaren atomoak manipulatzea arazoak konpontzeko. Atomoen ordena informazioa kodetzeko erabilita, gaurko banda magnetikoen arazoak konponduko lirateke. |
Sun, 4 October 2015
XX. denboraldiaren 4. saioa: Banda magnetiko hobeak, Robotak eta gure artekoa, Teknopolis 18. edizioa eta Urdanetaren Tornabidaia eta hitzaldiak. |